Browse Results

Showing 1 through 25 of 315 results

Bileterik gabe

by Jon Arano

helezin<P><P> ia, eskerrak ematen nizkien, nere baitarako, <P> itxoiten nuenaren antza zutenei<P> ez dut gogoratzen norena den hau

Argi-itzalen neurria

by Xabier Artola Zubillaga

"Izugarria da gure oroimena. Batzuetan, usain soil batek gomutarazten dizkigu bestela memoriaren osinetik inola ere eskuratuko ez genituzkeenak. Baserrira txikitan joaten nintzeneko garai hura, esaterako, usainek berritzen didate askotan: mandioko belar onduaren sarkorrak; edota pastillako xaboiaren gezak, harraskako ur xirripa mehe bezain kiskalgarri haren azpian eskuak garbiarazten zizkigutelarik; edo txabola aurreko erromeroarenak, edo laranjondo osabak aldatuaren loreenak." Euskal Herria geltoki eta Paris helmuga duen Marrakexeko urketari gaztearen bidaia iniziatikoa; politikak eta gerrak elkarrengandik bereizi eta urrundu zituen anaia bikien tragedia; garai bateko amets iraultzaileak udan etxean umezurtz bat hartuz konpentsatzen dituen familia; maite duen horri zenbateraino hurbildu, noiz urrundu, dabilenaren zalantzak... Istorio hauek samurretik adina dute gordinetik; idazkera zehatz eta dotoreak ez du galarazten poesiazko ukitua: argazkigintzan bezala, argi-itzalen neurketa doia behar da, eszenaren kontrastearekin asmatzeko. Eraberean, emozioei bere puntuan eutsiz, intentsitatea eta indarra transmititzen dizkigu Xabier Artolak bere lehenengo liburu honetan.

Ur arreak, ur garbiak

by Joan Mari Irigoien Aranberri

"Senarrarekin batera bertze inork ez zuela erreakzionatzen ikusita... aulkitik zutitu eta, oraintxe alkateari so eginez, oraintxe don Faustinori, honela mintzatu zitzaien Rebeca Jimenez: ?Urgainera ezkondu nintzenean, neure egin nituen senarraren lurrak, eta lurrik gabe ez naiz deus geroztik. Lurra baita ene bizia eta lurra ene guztia, ene gaua eta ene eguna, ene oinazea eta ene bizipoza...! Eta ene bihotza ere lurrezkoa da, baita ene ametsak ere, urtegi horrek itoko lituzkeenak, aitzina eginen balu... ?eta, bere eskuak zabaltzen zituela, erantsi zuen?: Errotik kendu nahi ote didazue, bada, bihotza, izotz-puska bihurtzeko, ametsik gabeko negu azkengabean...?" Urpean datza orain Urgain: aurrerabidearen eta diru -gosearen lege makurrak urtegi bihurtu zuen lehen herri bizi izandakoa. Baina, lehorte garaian etxeak eta plazak, harriak eta kaleak urpetik eguzkitara agertzen diren bezala, hala datoz istorioak oroimenera eta pasadizoak mihira, bertan bizi izandakoak elkartzen direnean. Nafarroako herri balizko bat irudikatu du Irigoienek eleberri honetan, bere mendi eta ibai, eliza eta eskola, ohitura eta xelebrekeriekin; geografiaren gainetik, baina, hezur-haragizko herritarrak dira erretratuaren protagonistak: gizon-emakumeen pozak eta negarrak, ilusioak eta atsekabeak, eguneroko bizinahia eta politikaren borrokabeharra...

Zwei Frauen (Bi emakume)

by Joxean Agirre Odriozola

Literaturarekiko eta emakumeenganako pasioek bat egiten dute eleberri honetako protagonista izengabearengan. Gaztetan hasi eta zahartzaroaren atariraino, maite dituen andreekiko hainbat esperientzia eta amodioaren zenbait zoko-moko azalduko dizkigu, lau ataletan zehar, miresten dituen beste hainbat idazleren imitazioak egi-tearekin batera.

Narrazio guztiak (1979-1990)

by Joseba Sarrionandia Uribelarrea

Ipuingintza modernoaren sorrera markatu duen libururik baldin bada, euskaraz, hori Narrazioak izan da, Joseba Sarrionandiak 1983an kaleraturiko kontakizun-bilduma, sentsibilitate berri bat ekarri zuena erabilitako hizkuntzan, kontaeran nahiz gaietan. Hizkera berri bat landu zuen, dotore bezain adierazkorra, kolorez eta oihartzunez betea; teknikan, berriz, esperimentaziotik fantasiaraino egiten zuen, hango eta hemengo erreferentzia literarioz zipriztinduta; kokalekurako, azkenik, nonahi eta noiznahiko giroak azaltzen ziren, bidaia exotikoak zein haur begiz oroituriko baserri-bazterrak. 80ko hamarkadan hiru ipuin-bilduma kaleratu zituen iurretarrak: aipaturiko Narrazioak, Atabala eta euria (1985) eta Ipar aldeko orduak (1990). Horiez gain, aurretik idatzitako hiru istorio, orain arte haren liburuetan inoiz sartu gabekoak. Guztiak berridatzi ditu egileak, zuzenketa axalekotik harago, estiloa goitik behera aldatuz baina bere jatorrizko espirituari leial eutsiz. Emaitza, klasikoa bezain gaurkoa, irakurle gazteak nahiz antzinakoak liluratzeko modukoa.

Etakideen ametsak

by Markos Zapiain Agirre

Ikuspuntu harrigarri batetik abiatzen da Markos Zapiain saiakera hau idazteko: euskal literaturan, ETAko kideak protagonista diren nobeletan, pertsonaia etakide horiek egiten dituzten ametsak hartzen ditu aztergai. Bernardo Atxagaren hiru eleberri daude idazlan ikertuen artean (Gizona bere bakardadean, Zeru horiek, Soinujolearen semea); eta puntako beste sei idazleren nobela bana: Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso, Arantxa Urretabizkaiaren Koaderno gorria, Koldo Izagirreren Agirre zaharraren kartzelaldi beriak, Harkaitz Canoren Pasaia Blues, Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua, eta Txillardegiren Labartzari agur.Literatur kritika ohikoak bistakoa errepikatu eta balizko kalitatea epaitzen badu, Zapiainek, hainbat arlotako materialen, analisien eta hausnarketa pertsonalaren bidez, ustekabeko esanahiak aterarazten dizkie testu horiei, bai eta irakurleari gogoeta eragin ere, fikziotik harago dauden errealitateei buruz. Politika? Filosofia? Psikoanalisia? Guztietatik du zerbait, baina, batez ere, bere baitan irakurketa eder, sujerikor eta zirikatzailea eskaintzen duen lana da esku artean duzun liburu hau.

Euskal Herria. Errealitatea eta utopia

by Batzuen Artean

Zer da Euskal Herria? Eta zer nahi dugu izatea? Errealitatearen eta desiraren arteko joko dialektikoa gogorarazten digu izenburuak, baina egileak ez dira lainoetan ibili: proposamen ausartak edo meditazio sakonak eskaintzen dizkigute, nork bere ikuspegitik. Pako Aristik alderdikraziaren kontrako salaketa egiten du, independentzia lortzeko estrategia eraginkor eta berehalako bat eskatzeaz batera. Joxe Azurmendik bereizte mehe eta zehatza egiten digu puri-purian dauden hainbat kontzepturen gainean: adiskidetzea, erruduntasuna, helburuen eta helbideen arteko talka, barkamena, biktima izatea... Brian Currinek munduko beste bake-prozesu batzuetatik ateratako ikasbideak dakarzkigu, nazioarteko komunitateak ekar dezakeen laguntza argitzeaz batera. Juan Jose Ibarretxek etorkizunean demokraziak eskuratu behar dituen eremu berriak aldarrikatzen ditu: emakumeen partehartzea, produkzio-eredu berriak, ekologiaren errespetua, eta herrien erabakitze-eskubidea. Joseba Zulaikak, azkenik, sorrerako ETAren espiritu kritiko eta hausnartzailea erreibindikatzen du, eta Yoyesen figura goratzen, biolentzia politikoari (ere) uko egiteko eginkizunean.

Bizien gaubeilan

by Jesus Mari Olaizola Lazkano

Ez dakit oso ondo noiz izan zen, baina kontuak aterata hirurogeita hamaikan edo hamabian izan behar zuen. Bidaia luze bat egin ondoren, goizeko ordu txikietan ailegatu nintzen herrira, eta, ohiko nuen bezala, gure auzo zaharrean aurkitu nuen autoa uzteko lekua. Garai haietan eta auzo hartan ez zen zaila izaten. Oinez etxerantz nindoala, jaiotetxe aurretik pasatu nintzenean, uste baino beranduago zela konturatu nintzen, eta uste baino nekatuago nengoela ere bai. Eguneko neke guztiak batera pilatu zitzaizkidan. Ohea amets nuela, eta goizaldeko isiltasuna lagun, sinetsi ezinezko ikuskizuna gertatu zitzaidan bidean. Galeper koxkortu bat ari zen errepidea gurutzatzen, atzetik dozena erdi bat galeper kume zituela. Ez zuten soinurik egiten, ez berezko "poxpolin, poxpolin" kanturik abesten, ezta beldurrezko txio txikienik ere ateratzen. Isiltasun osoan, errenkada hautsi gabe, marra zuzenean bidea gurutzatu eta bide alboko ate zahar baten barren urratutik sartu ziren paretaz harantzagoko baratze batera.

Beste norbaiten zapatak

by Garzi Kamio

Lankide baten amaren hilbeilak egonezinik uzten duen gizona, giza harremanak matematika- ekuazioen arabera ikusten dituen bikotea, autobusean bidaia luze bat egin behar duen lagun parea, alaba gaixoa ospitalera eraman behar izan duen ama, bizilagunari mandatu bitxi bat eskatzen dion agurea, 30 urte lehenagoko ikasle garaiko pasadizoak aztoratzen duen gurasoa...

Beste norbaiten zapatak

by Garazi Kamio Anduaga

Lankide baten amaren hilbeilak egonezinik uzten duen gizona, giza harremanak matematika- ekuazioen arabera ikusten dituen bikotea, autobusean bidaia luze bat egin behar duen lagun parea, alaba gaixoa ospitalera eraman behar izan duen ama, bizilagunari mandatu bitxi bat eskatzen dion agurea, 30 urte lehenagoko ikasle garaiko pasadizoak aztoratzen duen gurasoa...

Orbe auziaren ingurukoak

by Iñaki Irasizabal Izagirre

Joseba Orbe idazleak, irratsaio batean, bere hurrengo liburua iragarri du, gai minbera bat ukitzen duela-eta polemika piztuko omen duena. Handik gutxira, mendi-bide batean agertuko da Orbe, modu lazgarrian hilda. Kasuak zeresana emango du, gizartean ez ezik baita hedabideetan ere, Espainiako irrati-tertulia atzerakoiak eta telebista-saio arrosak barne, baina uste ez bezalako bideak hartuko ditu ikerketak.

Des egiten

by Ione Gorostarzu Etxebeste

?des egiten? poema-bilduma Ione Gorostarzuren lehenengo liburua da, Karmele Igartua I. Bekaren irabazlea. Gorostarzu Berastegin sortu zen 1984an, Historian lizentziatua da, lanbidez irakaslea eta Bergarako Idazle Eskolan ibilia. Poesiak betidanik erabili dituen gaiak berritzen dizkigu ?des egiten? deritzan lan honek: norbere izaeraren zurkaitz eta kontraesanak, existentziaren gorabeherak, maitasunaren buruhausteak, idazteak berak duen zentzua edo zentzurik eza... Hori guztia gaurko begirada gazte eta fresko batekin, hitzen hautaketa fin eta erritmoaren sen berezkoarekin. Kontuan hartzeko ahots berri bat, hunkitzeko eta pentsarazteko sentiberatasun berri bat

Ni, Vera

by Itxaso Martin Zapirain

"Kontrolik gabeko garrasi, oihu, orro eta konbultsioak erraietatik aterako zaizkizun beldur zara. Preso dagoen animaliak, giltzapean sartu duen horretatik libratzeko egiten dituen mugimendu histerikoak egiten hasiko ote zaren izu. Barruan daudela badakizu. Sentitzen dituzu. Ikusi ditzakezu. Hain gertu eta hain zure sentitzen dituzu, ez dakizu eutsi ahal izango diezun. Zure haragi eta hezur dira eurak ere". Erotzeko zorian sentitzen da Martina, zer gertatzen zaion ez dakiela. Nahiz eta mutilak lagundu, nahiz eta ?ahalegin handi bat eginda? psikologoarengana joan, amildegiaren ertzetik gero gertuago dago, eta zuloak bertara erakartzen duela nabari du.

Paradisua

by Arrate Egaña Gimenez

"Kontrolik gabeko garrasi, oihu, orro eta konbultsioak erraietatik aterako zaizkizun beldur zara. Preso dagoen animaliak, giltzapean sartu duen horretatik libratzeko egiten dituen mugimendu histerikoak egiten hasiko ote zaren izu. Barruan daudela badakizu. Sentitzen dituzu. Ikusi ditzakezu. Hain gertu eta hain zure sentitzen dituzu, ez dakizu eutsi ahal izango diezun. Zure haragi eta hezur dira eurak ere". Erotzeko zorian sentitzen da Martina, zer gertatzen zaion ez dakiela. Nahiz eta mutilak lagundu, nahiz eta ?ahalegin handi bat eginda? psikologoarengana joan, amildegiaren ertzetik gero gertuago dago, eta zuloak bertara erakartzen duela nabari du.

Udazkeneko lorea

by Xabier Etxeberria Garro

Carlosen ezkontzan ezagutuko dute elkar Mikelek eta Luciak. Baina euren artean gertatutakoa isilpean gorde beharko du Mikelek, Naroak ezer jakin ez dezan. Luciak, berriz, Marta bere ahizpari sekretu minga-rri bat dauka argitzeko; gutun batean idatziz kontatuko dio bere egia osoa. Naroa ere Mikeli esatera ausartzen ez den gezur batean harrapatuta dago. Esan ezin direnei edota esatea komeni ez direnei buruzko eleberri honetako hiru istorioak ustekabean gurutzatuko dira. Eta halabeharrez edo, bizi dituzten pertsonaien sekretuak bere horretan geratuko dira, ezagutzera eman gabe. Izan ere, idazleak berak dioen bezala, guztia ezagutzea ez da beti ona; gehienetan, ez jakiteak babestu egiten gaitu. Egiak aurpegi asko baititu eta gezurrak ere bai. Eta batzuetan, gezurra da egiaren aurpegietako bat.

Ze baboa zaren Pirata!

by Jose Ángel Lopetegui Brit Koldo Biguri Otxoa de Eribe

Ulertzen ez dudana, Pirata, zera da, nola ez duzun gainditu matematika gaian hain aurreratua joanda eta SISITEMA BINARIARRA hain ondo menderatuta, zeren.... ZEROAK ETA BATAK besterik ez dituzu ateratzen!!!

Ongi marraztu? behin hasi eta gero jarraitu

by Inaxio López de Arana Arrieta Jose Ángel Lopetegui Brit

“Kaixo, Pirata naiz” eta “Ze tuntuna zaren Pirata” irakurri dutenek Lopetegiren zein bere pertsonaiaren, Pirataren, estiloa ezagutuko dute. Bere humorera bereziki zaletuak ez direnak berriz, benetan -eta era positibo batetan- harrituta geratuko dira lan honekin. Komikiak nola marraztu azaltzen duen gida bat da. Autoreak metodoa hogeita hamaika ataletan zehar modu dibertigarrian eta pedagokikoki era egokian garatzen ditu.

Faraoiaren hagina

by Diego Agrimbau Diego Garavanno

Lurraren historia-liburuek diotenaren kontra, Egiptoko Inperioa ez da iraungi. Aitzitik, gaur egun, Egiptoko Inperioa Unibertsoko hamaika lurraldetan zehar hedatua dago. Damon eta Jeronimo bi lurtar dira Patrulla Inperial ezagunenetako bat osatzen dutenak. Patruila horiek operazio sekretuak burutu behar izaten dituzte, askotan Egiptoko mugetatik kanpo. Damon gazte sutsua eta saiatua da eta, irudimena beste inolako talentu berezirik gabe, beti nahi duena lortzen dakiena modurik zoroenean. Jeronimo, ostera, oso gazte azkarra eta zentzuzkoa dugu baina lotsati samarra. Elkarrekin, Wandori -Faraioaren eta Egiptoko Inperio osoaren etsai porrokatuenari- burruko minik handienak sortu dizkion Patruila Inperiala osatzen dute.

Faraoiaren errezeta

by Diego Agrimbau Diego Garavanno Virginia Pérez Alonso

Hona hemen zerraldo barruan dagoenaren izena… Ignok delako bat! Honen arabera, Ignok Keops handiaren maisu garagardogilea zen! Bere historia osoa irakur daiteke!

Newton eta Torrijo superordenagailua

by Edorta Corpas García Víctor Araque Marcos Xabier Armendariz González de Langarika

Vicente Bucay zientzialari ospetsuak azkenean ezagutu du Isaac Newton, bere arbaso entzutetsua. Hainbat urtetako lanaren ondorioz, isilpeko laborategi batean bere taldeak eta berak lortu dute Isaac Newton berpiztea, klon bihurturik.

Newton eta frutaren bahiketa

by Artrad Edorta Corpas García Víctor Araque Marcos

Isaac Newtonek ez du atsedenik eduki XXI. Mendean azaldu zenetik. Ordenagailu psikotikoen zoramenarekin bukatu behar izan du, belarkien aldetik mundua menderatzeko saiakera eragotzi du, edo espageti biribil-gailu elektriko madarikatuaren funtzionamendu zuzena argitu du. Istorio honek dakarkigun abentura ez da atzean gelditzen: Orain Isaac-ek telebistako “reality” batetan parte hartu beharko du! Baina telebistaren alde txarrenean parte hartzea gutxi izango ez balitz bezala, telebista saioa zuzentzen duen konspirazio gaizto batez susmoak hartzen hasiko da. Newton bizitzara bueltan ekarri zuen erakundearen artxibo ilunetan murgildu zaitez eta argitu ezazu benetan zerbait txarra gertatuko den … edo Isacc-ek berriro buruan kolpe oso handi bat hartu duen eta ezer ez dagoen tokian gauzak ikusten hasi den…

Newton era berdinen jatorria

by Edorta Corpas García Inaxio López de Arana Arrieta Víctor Araque Marcos

Orainaldian bizi denetik, Isaak Newtonek gauza asko ikasi ditu, eta beste gauza asko ikusi. Orain misteriozko filmak ikusteko garaia iritsi zaio, eta laurogeita hamar baino gehiago ikusi ditu. Hori dela eta, edozein kasu argitzeko gai ikusten du bere burua... Laster bere lehen kasua argitu beharko du: Raffaello Maddox, genetikoki eraldatutako frutetan aditua dena, arrastorik utzi gabe desagertuda. Itxuraz, bahitu egin dute. Isaak eta bere laguntzaile leial Serenak kasu bat argituko dute abentura epiko batean. Fruta! Barazkia! Kalezulo ilunak! Txano arrosa! Eta misterio asko! Izango da Isaak Newton detektibea zientzialaria bezain ona? Ez dugu uste.

Animalien inauteria

by Roberto Landa Armentia Xabier Armendariz González de Langarika

Komiki honetan Tasmaniako tigrearen abenturak kontatzen dira. Mende bat lehenago desagertutako espezietako bat dugu tigrea. Baina ale bat dago bizirik oraindik. Kasua hain da bitxia ezen ileordea duen epaile ingeles batek heriotza-zigorra ezartzen baitio tigreari. Harrezkero tigreak ahaleginak eta bi egingo ditu "desagertutako animalien" paradisua aurkitzeko. Ezkutalekutzat erabiliko dituen inauterietan argitzan joango dira paradisu horren gakoak.

Mapagilea

by Amaia Ballesteros López Inaxio López de Arana Arrieta

Etxahun gaztea kartografoa da, eta itsasoa eta bere misterioak maite-maite ditu. 1769ko goiz batean, Donibane Lohitzunen itsasoratu eta Afrikako kostaldeetarantz egin zuen, L’Hirondelle de Mer ontzian, ibilbide eta mapa berriak zirriborratzeko asmoz.Baina aparteko gertaera batzuek ezustekoz beteriko abentura bihurtuko dute bidaia hura.

Goya

by Antonio José Morata Bedoya Miguel Angel Elustondo Etxeberria

Ez dago Goyaren inguruan idatzi ez denik: biografiak, doktorego tesiak, dibulgazio artikuluak, telesailak, filmak… Berari buruz jakin litekeen guztia dakigu. Omen. Goyak bere bizitza-heriotzak gainditu zituen, batetik, gerora gauzatu ziren joera artistikoen aitzindari izan zelako, eta bestetik, berriz, bere bizitzak Aragoin eta Espainian gertatzen ari ziren aldaketa sozial eta politikoak erakusten dituelako. Horregatik, bada, komiki honetan gure garaira ekarri nahi izan dugu artista handia, gure aroan nola txertatuko ote zen barrundatu nahirik. Nolakoa izango ote zen orain Goya? Moldatuko ote zen? Zer iritziko ote zion munduari? Egokituko ote zen gure garai honetara?... Argitalpen honetan bizitzako aldi ezberdinetan ageri da Goya –noiz haur, noiz gazte, heldu edota zahar–, eta, era berean, haren margolaritzaren alderdi ezberdinak erakusten dira, bateko grabatuak, besteko erretratuak, tapizak, kartoiak, eta abar. Horretarako, protagonistaren ametsak abiapuntu hartu eta bidaia egiten da denboran zehar, Goya gure eguneroko errealitatearen aurrean jartzera behartuta. Historia libertigarria da, umore ukaldiz betea, amaiera harrigarria duena... Irakurlearentzako denborapasa ederra da batere zalantzarik gabe, eta, horrekin batean, munduaren historian izan den margolari ospetsuenetako baten bizitza ezagutzeko modu zoragarria.

Refine Search

Showing 1 through 25 of 315 results