Browse Results

Showing 301 through 315 of 315 results

Zein beste mundukoa

by Karlos Linazasoro Izagirre Maite Gurrutxaga Otamendi

Egileak, liburu honetan, txunditurik begiratzen dio bizitzari, eta aldi berean burlaize pixka batekin, inguruan agertzen zaiona erabat benetakoa ote den zalantza egingo balu bezala. Ironia eta malenkonia punttu bat ageri da bere poemetan. Maitasuna da liburuaren ardatzetako bat; trena, txorimaloa eta urteko hilabeteak ere hartzen ditu gaitzat..

Zeluloidezko begiradak

by Mikel Garcia Idiakez

?Dena esan dezake zinemak, osotasun handiena du artistikoki eta komunikazio modu onena da, erritmoarekin, hitzekin, argi eta itzalekin? leku batetik bestera eramaten zaituelako, berak nahi duen bidea jarraituz. Beste arte diziplinek ez duten abantaila handi bat dauka gainera: leku ilunean ikusten dira pelikulak eta, aretoa beteta egon arren, harreman intimoa, zuzen-zuzena, sortzen da ikuslearen eta pantailaren artean?. Aipu horrekin hasten da liburua, irudien bidez istorio zirraragarriak sortzeko gai direnei hitza emanez. Bederatzi kapitulu, hamahiru zuzendari: Fernando Larruquert, Nestor Basterretxea, Antxon Ezeiza, Helena Taberna, Imanol Uribe, Juanba Berasategi, Julio Medem, Montxo Armendariz, Koldo Almandoz, Asier Altuna, Telmo Esnal, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga. Aipaturiko izen horien atzean daude ondorengo filmak, hala nola, Ama Lur, Ke arteko egunak, Kalabaza tripontzia, Yoyes, Mikelen heriotza, Burgosko prozesua, Behiak, Euskal pilota. Larrua harriaren kontra, Tasio, 27 ordu edota Aupa Etxebeste!

Zer da Hirugarren Estatua?

by Emmanuel Joseph Sieyès Irati Bereau Baleztena

Idazlan honen egitasmoa nahiko sinplea da. Hiru galdera hauek egin behar dizkiogu geure buruari: Zer da Hirugarren Estatua? Dena. Zer izan da, orain arte, ordena politikoan? Deus ere ez. Zer eskatzen du? Zerbait. izatea? Zer da nazioa? Elkartekide-multzo bat, lege komun baten araupean bizi dena eta legebiltzar berberak ordezkatzen duena? Forma konstituzionalen mende dagoen kidego batek konstituzioa betetzen duten erabakiak hartu behar ditu nahitaez. Ezin dio beste konstituzio bat eman bere buruari. Agindutako forma ez den moduren batean mugitzen, hitz egiten edo jokatzen badu, existitzeari uzten dio. Hala, Estatu Orokorrek, nahiz eta bileran egon, ez lukete aginpiderik izango konstituzioari buruzko ezer erabakitzeko. Eskubide hori nazioari bakarrik dagokio, eta nazioa, behin eta berriz esan dugunez, forma eta kondizio guztietatik aske dago?

Zer da nazioa?

by Ernest Renan Esteban Antxustegi Igartua

Nazio bat, beraz, elkartasun handi bat da, iraganean egindako eta aurrerantzean egiteko prest gauden sakrifizioen sentimenduek osatzen duten elkartasuna da. Iragan bat suposatzen du, baina orainean gertakari ukigarri baten bidez laburbiltzen da: baiezkoa, hots, elkarrekin bizitzen jarraitzeko garbiro adierazitako nahia. Nazio baten existentzia (barkatu metafora) egunero gauzatu behar den plebiszitua da, gizabanako baten existentzia bizitzaren aldeko betiereko baieztapen etengabea den bezalaxe. Historia, filosofoa, orientalista, filologoa, teologoa eta literatur kritikaria, XIX. mendeko frantziar intelektualik garrantzitsuenetarikoa dugu Ernest Renan (1823-1892). "Zer da nazioa?" -1882an emandako hitzaldian- adierazten den nazioaren teoria testuinguru historiko jakin batean kokatuta dago. Izan ere, nazioa osatzen duten azaugarriak aztertzean, elementu objektiboez gain, borondatezko adierazpenaren ezinbestekotasuna azpimarratzen du autoreak.

Zergatik panpox

by Arantxa Urretabizkaia Bejarano

Zergatik Panpox nobelagilearen lanik biribilena da. Lagunak alde egin ondoren emakume batek bere haurrarekin bizi duen egun normal bat kontatzen digu nobelak. Goizean goizetik gosaria eman, ikastolara joan behar dela hurrengo, arratsaldean jaso... lotara eraman arte, eta protagonista bera oheratu arte egin eta burutik pasatako gogoetak dira nobelaren edukia. Txema lagunaren ausentzia oroitzapen huts baino zerbait gehiago da nobelan, emakumearen gogoeta gehienetan dago haren ausentzia. Bakardadea sentitzeko ere ia tarterik gabe dago emakumea, halakoxea baita bere bizitzaren atze-aurrea. Baina tartetxo bakan horietan isurtzen da nobelara etxetik alde egin zuen lagunaren oroitzapena. Emakumea da kontalaria, eta emakumearen sentsibilitate unibertsalenetik dago kontatuta nobela, haren sentimenduak guztionak baitira. Virginia Woolf-en Mrs. Dolloway nobelako sentsibilitatea ez dago Urretabizkaiaren nobelatik urrun. Zergatik Panpox-ek ere egun batera errenditzen du kontatutako esperientzia literarioa.

Zeru horiek

by Jose Irazu Garmendia

Hogeita hamazazpi urte betetzera zihoan andrea zen, bizitzaren azken mutturra kartzelako hormen artean pasatakoa. Taxitik jaitsi eta, larruzko maletari bi eskuekin helduz, Barcelonako tren geltokiaren ate automatiko bati begira gelditu zen, hain zuzen ere kristalezko superfizie hartan bere gorputz osoaren irudia azaltzen zelako. Bai, hantxe zeuden bere belaun-izterrak, bere panty beltzak; hantxe zeuden bere antezko txaketa Sidaren laxo gorriarekin eta bere buru ile motx-motxekoa. -Ez nago hain gaizki. Belaun politak dauzkat oraindik -pentsatu zuen. Bere gorputza osorik ikusteak deitu egiten zion. Kartzelako ispiluek ez zuten 40 zentimetrotik gorako luzerarik izaten".

Zeruak eta ifrentzuak

by Jon Mikel Arano Aramendi

Joseba Jaka V. Literatura Bekako sariduna izan den Jon Aranok bere hirugarren poesia-liburua kaleratuko du udazkenean, urteak argitaratu gabe eman ondoren. Kontrastez betetako liburu honetan Jon Aranoren poesiaren alderdirik gordinenak eta baita samurrenak ere uztartzen dira, ohikoa duen estilo probokatzailea erabiliz.

Zeruko ateetan deika

by Jordi Sierra y Fabra Julia Marin Arteaga Mila Garmendia Imaz

Silvia, Medikuntza-ikaslea, Indiara joan da boluntario, mundutik urrun dagoen ospitale batean udan lan egitera. Gurasoak eta mutillaguna aurka izan ditu erabaki hori hartzean, baina senari eta bihotzari kasu egin die.

Zigarrotxoa ahoz aho

by Antton Kazabon Amigorena

Mizel ez da oso gustura bizi. Aitak asko edaten du eta etxean ez da eroso sentitzen. Lagunak utzi eta zerbaiten bila abiatzen da. Lagun berriekin erretzen hasten da, edaten... Herriko mingain luze eta mizto gaiztoek ez diote asko laguntzen. Baina eskerrak baduen lagun on bat, oso laguna duen norbait.

Zorion klandestinoa

by Antton Olariaga Aranburu Clarice Lispector Iñigo Roque Eguzkitza

Clarice Lispectorrek hizkuntza guztiak dakizki, baita isiltasunarena ere. Claricek maitasunaren bidez izendatzen du. Maitasunaren legea diktatzen du, baina axolagabekeria kaotikoan erori gabe. Ez ditu desberdintasunak erriprimitzen; aitzitik, formulatu egiten ditu, taxua ematen die. Izendatzea da besteei egin diezazkiekegun hamaika keinuetako bat. Laztan egitearen, begiratzearen, isilean dei egitearen parean. Claricek hizkuntza bera lantzen du, eta orobat aztertzen du nolako harremana duen gorputzarekin, zeinen erraz izenda daitezkeen gorputzik eta errealitaterik gabeko gauzak, hitzak besterik ez direlako. Gizaki eta animalien aldea jorratzen du. Kexu da animalia ez izateagatik. Areago, bere baitako animaliaren bila dihardu. Haren lan-eremua ez da zientzia, baizik eta bizitza, heriotza, maitasuna. Hélène Cixous

Zortzi ipuin gotiko

by Jon Eugi Aierdi

Beldurrezko zortzi ipuin biltzen ditu liburu honek. E.A. Poe, R.L. Stevenson edo Bram Stoker handien tankeran, hainbat gai eta giro erabili ditu egileak izu sentimendu hori pizteko: gazte-talde batek Halloween gauean hilerrira egindako bisita, etxe sorginduak, begizko eta madarikazioak, funeraria bateko langilearen ezustekoak, mamuak eta deabruak? Esku trebez eta estilo aberatsez idatzitako istorioak, terrorezko kontakizunen eta oro har literaturazale guztien gozamenerako.

Zu zara orain txoria

by Mikel Etxaburu Osa

Badira esperientziatik sortzen diren sorkuntza-lanak, edo zirkunstantzia berezien zain zeudenak, jaiotzeko. Mikel Etxaburu (Ondarroa, 1969) betidanik izan da irakurlea, baina debeku politikoen zoramenak kartzelara eraman zuenean ekin zion idazteari, eta poesia-liburu hau sortu zen, senez asmatua eta esku onez burutua. Hiru partetan banatuta, espetxeari berari buruzkoak dira poemetako batzuk, amodioari eskainitakoek osatzen dute beste parte bat, eta hainbat gai lantzen dira azkenengoan.

Zuhaitz zaharrenaren heriotza

by Josu Galdos Kazabon

Eguzkiaren lehen izpiekin esnatu zen. Begiak ireki eta txundituta gelditu zen, hori zen hori edertasuna, zuhaitzak, zerua, haizea? Dena bizi-bizirik zegoen, lurraren indarra bere barruan sentitzen zuen, indar itzela. Denbora eta espazioa desagertu egin ziren, eta ikusten zuen oro ez zegoen ez kanpoan ez barruan, baina berak bere baitan sentitzen zuen. Bera ere indar izugarri haren erdian sentitzen zen, bizitzan guztiz murgilduta, eta inoiz baino esnatuago eta argiago.-Orain ulertzen dut -esan zuen neskak barre ttiki batekin.Erraiak harrotzeko bederatzi ipuin biltzen dira liburu honetan. Mendiaren misterioa, lurraren indarra eta basoaren magian murgilduko gara etorkizun handiko idazle gazte honen eskutik.

Zuhaitz zaharrenaren heriotza

by Josu Galdos Kazabon

Eguzkiaren lehen izpiekin esnatu zen. Begiak ireki eta txundituta gelditu zen, hori zen hori edertasuna; zuhaitzak, zerua, haizea? Dena bizi-bizirik zegoen, lurraren indarra bere barruan sentitzen zuen, indar itzela. Denbora eta espazioa desagertu egin ziren, eta ikusten zuen oro ez zegoen ez kanpoan ez barruan, baina berak bere baitan sentitzen zuen. Bera ere indar izugarri haren erdian sentitzen zen, bizitzan guztiz murgilduta, eta inoiz baino esnatuago eta argiago.-Orain ulertzen dut -esan zuen neskak barre ttiki batekin.Erraiak harrotzeko bederatzi ipuin biltzen dira liburu honetan. Mendiaren misterioa, lurraren indarra eta basoaren magian murgilduko gara etorkizun handiko idazle gazte honen eskutik.

Zwei Frauen (Bi emakume)

by Joxean Agirre Odriozola

Literaturarekiko eta emakumeenganako pasioek bat egiten dute eleberri honetako protagonista izengabearengan. Gaztetan hasi eta zahartzaroaren atariraino, maite dituen andreekiko hainbat esperientzia eta amodioaren zenbait zoko-moko azalduko dizkigu, lau ataletan zehar, miresten dituen beste hainbat idazleren imitazioak egi-tearekin batera.

Refine Search

Showing 301 through 315 of 315 results