Browse Results

Showing 126 through 150 of 315 results

Arima enkoniatuak

by Xabier Mendiguren Elizegi

Lau ipuin luze edo nobela laburrez osatua. Ikasleaz maitemindu den irakasle heldua, gaztetako abenturarik zoroenak elkarri kon-tatzen dizkioten bi emakume, politika eta larru kontuak nahasten dituen istorioa... Sentimen-duak nahiz gorputzak sortzen diguten ahalkea ahaztuz, muturreraino eraman ditu pertsonaiak eta egoerak, era askotako teknikak erabiliz: gutuna, elkarrizketa hutsa...

Bizitza eredugarriak

by Jesus Mari Txiliku Olaizola Lazkano

Hogeita bost biografia idatzi ditu Txilikuk liburu berezi eta sailkaezin honetan, hogeita bost "bizitza eredugarri", alfabetoaren letra bakoitzeko bat, nahiz eta ereduzkoak zergatik diren edo egiten dituen, egileak bakarrik jakin. Bizitza horietan guztietan bada beti zerbait egiazkoa eta erreala, beharbada gehiena, baina denetan izango da edo izan daiteke, halaber, ziria eta jolasa, txantxa eta trufa. Benetakoaren eta fikzioaren arteko mugak lausotu egin baititu idazleak literatura sortzeko orduan. Historiaren ezagutza zabalaz eta era guztietako bitxikerietarako gustuaz gainera, badira lan hau gogoangarri bihurtzen duten hainbat dohain, hala nola, hizkuntzaz gozatzeko nahia, kontatzearen plazera berreskuratzea, eta etengabeko ironia jostagarria.

Mailuaren odola

by Aingeru Epalza Ruiz de Alda

XVI. mendeko Nafarroa: barne borrokak, gaztelarren konkista, Nafarroa Beheretik erresuma osoa berreskuratzeko saio ustelak, Europa osoa inarrosten duten erlijio-gerrak? eta horien guztien erdian Mailutarren leinua, Nafarroako erregeen odolaz bi aldiz hornitua, birritan sasi-ko eta Erresumaren defendatzaile sutsuena bihurtua. Goranahi handiko lanari ekin dio egileak, kontatzaile iaioaren dohainez eta idazkera inor gutxik bezala menderatzen duenaren trebeziaz. Kontakizun historikoaren handitasun epikoa eta egungo behatzailearen keinu ironikoak uztarturik, gertakariekiko fideltasuna eta istorioa-rekiko lilura elkarturik, grinaz bezainbateko mirespenez irakurtzen den eleberria gauzatu du Aingeru Epaltzak, trilogia osoago baten lehen harria izango dena. Dudarik gabe, irakurlearen gogoan iltzaturik geratuko dena, eta generoaren historian marka nabarmena ezarri beharko lu-keena. Aingeru Epaltza (Iruñea, 1960). Kazetaritza ikasia eta lanbide horretan trebatua, Nafarroako Gobernuko itzultzaile hasi zen arte. Eleberria izan da maizenik landu duen alorra: Sasiak ere begiak baditik (1986), Ur uherrak (1991), Tigre ehizan (1996), Rock?n?roll (2000); ipuingint-zan Garretatik erauzitakoak (1989) eta Lasto sua (2005) eman ditu; haur eta gazteentzako kontagintzan, berriz, Lur zabaletan (1994), Sorginkerien liburua (1997), Baloika (2000) eta Urtegijauna (2002).

Ero

by Jon Martin Etxebeste

Non dago normaltasunaren eta erotasunaren arteko marra? Eta erotasunaren eta erokeriaren arteko muga? Ertz labain horretan jolasean dabiltza liburu honetako kontakizunak, hainbat gizon-emakumeren beldur eta irriken bitartez gizartearen beraren makurdurak agerian jarriz. Traste zaharrak pilatzen dituen atsoa, adikzioak burmuinak nahastu dizkion gaztea, urteak betetzeari uko egin nahi dion gizon heldua? Istorio hauetako protagonista batzuk aise sailka ditzakegu psikiatriaren arabera, patologia kliniko bat ezarri eta lasai segi, geure bidean. Beste asko, berriz, itxura normalaren pean, gutako edozeinen ispilu izan litezke, baina ispilu deformatu hori ez da horren lasaigarria? Bere lehenengo ipuin-liburua idatzi du Jon Martinek, estilo-aniztasuna menderatzen duenaren esku trebea erakutsiz, bai eta teknika abil hori narrazioaren mesedetan jartzeko buru azkarra ere.

Mandatarien gerra

by Jose Inazio Basterretxea

Espainiako Gerra Zibileko pasadizo ilun bat. Beste bat. 1938ko ekainean, Errepublikak galdua du Ebroko bataila, baina Pirinio Zentralean, tropa leialen 43. dibisioak gogor eusten dio frankisten erasoari. Egoera horretan, isilpeko mandatari bat abiatzen da Hendaiatik Bielsara, diruz beteriko poltsa bat eta eginkizun ezkutu bat daramatzala? Gertaerak jazo zirenetik 20 urtera kazetari mexikar batek idatzitako erreportaje-sorta baten itxura emanez, eleberri berezi bat sortzea lortu du Basterretxeak: espioitzako giro argi-ilunak Pininio elurtuen paisaia ikusgarrian kokatuz; ideal politikoak, diruinteresak eta ustekabeko amodioak trama sinesgarri batean nahastuz; pertsonaien ibilerak elipsiz jositako erritmo bizian kontatuz.

Bestea da mundua

by Joan Mari Irigoien Aranberri

Hutsetik hasi eta handiki izatera iritsi da Nazario Orbe, XIX. eta XX. mendeen arteko industrializazio-prozesuan, lanaren lanez eta zapaldu beharrekoak zapalduz. Ez da txikiagoa haren emazte Regina Aldasororen epopeia, erdaraz ez jakitetik Madrilgo Villalbako markesen jauregiko konfiantzazko neskame izateraino.

Nor bere bidean. Orbetarrak 3

by Joan Mari Irigoien Aranberri

?Ez dakit gutun hau bidaliko dizudan ala ez. Baina idatzi, bai, oraintxe idatziko dizut, bai baitakit, zuri idatzi arren, neure buruarekin ere ari naizela, ea ariketaren ondorioz barrua hustu eta lasai gelditzen naizen, hori gutxienez. Izan ere, garbi utzi nahi nuke gure arteko kontu bat? nahiz eta gero eta garbiago ikusten dudan nekez hitz egin daitekeela garbi zernahiz, Freudek inkontzientearen lurralde ezezagun sekretuz josia aurkitu zuenetik.? Damaso eta Gabino, orbetarren sagako azken ordezkariak, txikitatik norgehiagoka isil eta itsua bizi izan dutenak, izateko, sentitzeko eta pentsatzeko bi era kontrajarri hezur-mamitzen dituztelako: Damaso razionala, eszeptikoa, munduaren minek mindua eta jendailak nardatua, engainu eta lilura besterik ez diren ametsak arbuiatzen dituena, dela erlijioa, dela aberria; Gabino, berriz, sentikor eta sentibera, xaloa eta ameslaria, izadia eta izakiak pasioz maite dituena, bere kontraesan guztiekin haraindi baten sinesmena gorde eta honaindiko Euskal Herria aldeztu nahi lukeena. Urteetako urruntze baten ondoren, gutun sail luzea idatziko dio Damasok anaiari, Burgosko Epaiketaren garaitsuan, esan beharreko guztiak esan aurretik hil bazen ere. Gabinok eskutitz haiei erantzungo die hamabost bat urte geroago, Elorrietako komentutik, eta denboran zehar doan elkarrizketa horretan agertuko dizkigute beren kezka eta buruhausteak, familiako kideen oroitzapenak, norberaren bizikizunak... Ekintza bakoitzaren atzean dagoelako historia oso bat, iritzi bakoitzaren ostean mundu bat, bere ñabardura eta gorabehera guztiekin.

Elvis hil zen urtean

by Xabier Mendiguren Elizegi

Gauza asko gertatu zen Elvis hil zen urtean. Ametsetan ugari bezain esperientzietan urri zebiltzan Edu, Rober eta Etxe, nobela honetako protagonistak, Elvis hil zen uda hartan, hamabost urte betetzear edo bete berriak zituztela. Neskak, bizikletak, musika, drogak, politika eta beste hainbat kontu azalduko dira hiru lagunen arteko solas eta bizitzetan. Izan ere, pertsonaia hauen eta inguruko guztien bitartez, adoleszentziako garai lanbrotsua xarmaz erretratatzearekin batera, garai nahasi bezain eragargarri baten berri ematen digu egileak.

Altxor uhartea

by Maria Garikano Iruretagoiena Robert Louis Stevenson

Altxor Uhartea abenturazko eleberrien artean biribilena omen da, eredugarria. Jim Hawkins gazteak uharte baten mapa aurkitzen du pirata baten kutxan: mapa hark Flint kapitain pirata ospetsuaren altxorra non dagoen lurperatuta adierazten du. Eta espedizio oso bat abiatzen da haren bila Hispaniola belaontzian. Onak eta gaiztoak daude, Jim Hawkins protagonista edo kapitaina alde batetik, eta piratak bestetik, Silver Luzea buru dutela, baina Stevensonek jakin du giza ariman arakatzen eta gizakiaren alde agerikoak eta ezkutukoak nabarmentzen nobelan zehar abenturen harian; hala, gertatzen da Silver piratak baduela alde ilun bat, baina, aldi berean, ateratzen zaizkio bere alde argiak, gizatasunezkoak ere. Altxor Uhartea irakurtzea abenturak bizitzea da, eta abentura beti da arriskutsua eta horregatik baita zirraragarria ere. Arriskuan eta egoera larrietan giza arima ateratzen da, ordea, eta hor beldurrak, birtuteak, miseriak eta bestelako giza ezaugarriak erakusten dira. Bai, dudarik gabe, Altxor Uhartea abenturazko nobelen artean biribila eta eredugarria da. Eta Rober Louis Stevenson maisu agertzen da, klasiko bat, hitzaren esanahirik ederrenean.

Gu bezalako heroiak

by Iñaki Irasizabal Izagirre

1994. Aitonarekin bizitzen jarri da gazte bat: suizidiorako joera du agureak, eta psikiatrek uste dute gerrako oroitzapen isilduek zerikusi zuzena dutela horrekin. Aitona hobeto ezagutzen saiatuko da gaztea, 36ko gerraz eta Bizkargiko borrokez gehiago jakiten.

Kondenatu baten azken eguna

by Juan Mari Agirreurreta Elosegui Victor Hugo

Izenburutik bertatik ageri du gaia liburu honek: Kondenatu baten azken eguna. Heriotzaren atarian dagoen presoaren kezkak eta oinazeak imajinatzean, gizatasunaren muinera iristen den larrimin bat kontatzen du Victor Hugok, garaiko literatura erromantikoak oso gogoko zituen egoera muturrekoen estilora; horrez gain, ordea, aldarrikapen bat egin nahi izan zuen egileak, ankerra, bidegabea eta alferrikakoa iruditzen zitzaion heriotza-zigorraren kontra. Hugo gazteak idatzi zuenetik 180 urte igaro diren arren, lehenengoz euskaraz eskaintzen dugun testu honek sortu zeneko indarra eta esangura gordetzen ditu oraindik ere: pertsonaren kontzientziaren zirrikituetan egindako arakatze zorrotzaren edertasuna, batetik, eta hainbat lekutan indarrean jarraitzen duen praktika arbuiagarriaren kontrako salaketa, bestetik.

Loiolako hegiak

by Imanol Murua Uria

Zer gertatu zen Loiolan? Nola landu zen hainbeste konplizitate eta josi hainbeste sare, hura posible egiteko? Eta nola joan zen guztia pikutara, denen nahia hura aurrera ateratzea baldin bazen? Galdera horietatik abiatu da egilea, 2005 eta 2007 arteko elkarrizketa-prozesuaren kronika xehe bat egiteko, Txillare baserritik jesulagunen basilikaraino, Oslo eta Genevako hoteletan barrena.

Veleia afera

by Alberto Barandiaran Amillano

Iruña-Veleiako erromatar garaiko aztarnategian egindako aurkikuntzen eta horien inguruan sorturiko polemikaren kronika xehe eta dokumentatua egin du Alberto Barandiaran kazetariak. Indusketan lan egindako arkeologoekin hitz egin du, bertan aurkituriko grafitoen benetakotasuna eta faltsutasuna defendatzen duten txostenen edukiak jaso, gaia kanpotik baina arretaz jarraitu duten espezialisten iritziak bildu... Arkeologia, epigrafi a, fi lologiazko argumentuak agertzen ditu alde eta kontra, egia izatekotan Euskal Herriko (eta are Europa mendebaldeko) aurkikuntza arkeologiko sekulakoa izango liratekeen ostraka eztabaidagarri horiei buruz. Idazkera zehatz eta argiz, eta lekukoaren zintzotasunari uko egin gabe, irakurleari arrasto garbiak ematen dizkio, bere iritzia osatu dezan.

Zeluloidezko begiradak

by Mikel Garcia Idiakez

?Dena esan dezake zinemak, osotasun handiena du artistikoki eta komunikazio modu onena da, erritmoarekin, hitzekin, argi eta itzalekin? leku batetik bestera eramaten zaituelako, berak nahi duen bidea jarraituz. Beste arte diziplinek ez duten abantaila handi bat dauka gainera: leku ilunean ikusten dira pelikulak eta, aretoa beteta egon arren, harreman intimoa, zuzen-zuzena, sortzen da ikuslearen eta pantailaren artean?. Aipu horrekin hasten da liburua, irudien bidez istorio zirraragarriak sortzeko gai direnei hitza emanez. Bederatzi kapitulu, hamahiru zuzendari: Fernando Larruquert, Nestor Basterretxea, Antxon Ezeiza, Helena Taberna, Imanol Uribe, Juanba Berasategi, Julio Medem, Montxo Armendariz, Koldo Almandoz, Asier Altuna, Telmo Esnal, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga. Aipaturiko izen horien atzean daude ondorengo filmak, hala nola, Ama Lur, Ke arteko egunak, Kalabaza tripontzia, Yoyes, Mikelen heriotza, Burgosko prozesua, Behiak, Euskal pilota. Larrua harriaren kontra, Tasio, 27 ordu edota Aupa Etxebeste!

Euskararen aldeko borrokan

by Txillardegi

Euskararen aldeko ianean eta borrokan eman du Txillardegik bere bizitzarik gehiena, bai maila praktikoan erakunde euskaltzaleak antolatuz, euskaldun epelen kontzientziak astinduz, hizkuntzaren aldeko mila ekintza eta protestatan parte hartuz, bai teorikoan, euskara sakonki ikertuz eta landuz, artikulu, saiakera eta literatur lanen bitartez. Ikerketa-esparru horretan egindako lanen aukeraketa eta bilduma moduko bat da, hain zuzen ere, esku artean duzun liburu hau: Euskararen aldeko borrokan.

Euskal Herri imajinario baten alde

by Santi Leoné Puncel

Euskal Herria herri asmatua dela leporatu izan digute azkenaldian euskaldunoi, eta horren aurrean Santi Loenék proposatzen duenez, beharbada hobe genuke nazio guztiak asmatuak direla gogoraztea eta gurea imajinatzeko eskubidea dugula aldarrikatzea.

Azken egunak Gandiagarekin

by Joxe Azurmendi Otaegi

Bere libururik pertsonalena ondu du Joxe Azurmendik. Abiapuntua ez da edonolakoa: Bitoriano Gandiaga, poeta paregabea, Arantzazun fraidekide izana eta lagun bihotzekoa hiltzera doa. Hari bisitan joan eta, ezinbestean, adiskidearen bizitza eta lanak, izaera eta heziera, nahimenak eta sinesmenak hasi da errepasatzen, eta buruarenak ere bai.

Walter Benjaminen aingerua Gernikako bonbardaketatik

by Ignacio Aiestaran Uriz

Totalitarismoaren gerra izan da XX. mendeko ikurretako bat. Liburu honetan irakurleak, lehenengo aldiz, logika belizista bat aurkituko du, XX. mende hasieran indar handia izan zuena. 20ko eta 30ko hamarkadetan Espainiak eta Italiak bonbardaketak erabili zituzten Afrikako kolonietan, bai Rif-en, bai Abisinian. Espainiako Gerra Zibilean areagotu egin zen estrategia hau; Otxandio, Durango eta Gernika proba-lekuak izan ziren, eta geroago penintsulako leku askotan zabaldu zen suntsiketa, Mussolinik eta Hitlerrek lagundurik. Proba horiek ohiko bilakatu ziren Bigarren Mundu Gerran: Dresden, Coventry, Hamburg, Hiroshima eta Nagasaki dira historia beltz honetako markak. Bonbardaketetan garai hartako arma guztiak erabili ziren: hegazkinak, gasa, lehergailuak... arrazismoz eta xenofobiaz beteriko ideologiatik gerra totala justifikatu nahian. Ideologo nazi batzuek erabateko mobilizazioa deitu zioten estrategia hilgarri hari. Intelektual asko izan ziren estrategia horren lekuko: Walter Benjamin, Ernst Jnger, Pablo Picasso, Lauaxeta. Datuak, historia eta literatura mataza original batean biltzen dira liburu honetan, garai beltz hartako kronika eta eragina sakon eta zorrotz azalduz. Totalitarismoaren biktimek esne beltza edaten zutela adierazi zuen Paul Celan olerkari juduak, metafora mingots batean. Eta sententzia argia gehitu zuen: Heriotza Alemaniatik etorritako maisua dugu

Adio

by Bitoriano Gandiaga Artetxe

Baserri familiako giroa lana zen. Bakardadea, mendia, isiltasuna, gaua, ipuinak. Oraindik ere umetako mendiak entzuten ditut Arantzazun. Gauez "tzi-tzi-tzi..." mendia beteta dago zurrumurruz, argiz, ipuinez, misterioz, beldurrez. Mendiko isiltasuna esaten da beti, eta egia da, baina mendiko isitasun berezi bat da, gauza harrigarriz bete-beterik.

Zeruak eta ifrentzuak

by Jon Mikel Arano Aramendi

Joseba Jaka V. Literatura Bekako sariduna izan den Jon Aranok bere hirugarren poesia-liburua kaleratuko du udazkenean, urteak argitaratu gabe eman ondoren. Kontrastez betetako liburu honetan Jon Aranoren poesiaren alderdirik gordinenak eta baita samurrenak ere uztartzen dira, ohikoa duen estilo probokatzailea erabiliz.

Souvenir

by Castillo Suarez Garcia

Arrainez gainezka dagoen akuarioari begira ezagutu zintudan. Eskutik heldu nizun eskumuturra hautsita. Marmokak odolusten direnean agertuko nintzela uste zenuen zuk, ordea. Zer da aurreratzea amore ematea baino. Zer da maitasuna musuan lehertzen den txikle bonba baino. Ekarri arropa alda diezaiogun, arrainak banan-banan nola hiltzen diren ikusten hasi baino lehen. Bizilagunen autoak leihotik zelatatu baino lehen.

Hiri gorritik

by Asier Serrano Lasa

Hiriguneko etxe orratzetako leihoetako argiek hiriko aldirietako txabolen suek bezainbesteko duintasunez sortu ditzakete itzalak. Eta itzalak izan daitezke giza haragizkoak edota ke hutsezkoak. Itzala izan daiteke zapi more desolatu baten azken hegaldiarena edo maindire horitu baten destolestearena. Katu zauritu baten isatsarena edo katuaren isatsa hatzetan daraman arratoiarena. Horma-ordulari nagi baten orratz estatikoarena edo txingarren bazka izateko jaio ez den ezpelarena. Lan bila iratzarri behar duenarena edo bart lanetik bota zutenarena. Ez lo hartu ez ihes egin ezin duen emakumearen negar beroarena edo loak nahiz ihesak garaitu duen gizonaren izerdi hotzarena. Itzala izan daiteke zurea edo nirea. Akaso itzalak dira duintasuna zer den argitu diezaguketen bakarrak hiri gorri honetan.

Zu zara orain txoria

by Mikel Etxaburu Osa

Badira esperientziatik sortzen diren sorkuntza-lanak, edo zirkunstantzia berezien zain zeudenak, jaiotzeko. Mikel Etxaburu (Ondarroa, 1969) betidanik izan da irakurlea, baina debeku politikoen zoramenak kartzelara eraman zuenean ekin zion idazteari, eta poesia-liburu hau sortu zen, senez asmatua eta esku onez burutua. Hiru partetan banatuta, espetxeari berari buruzkoak dira poemetako batzuk, amodioari eskainitakoek osatzen dute beste parte bat, eta hainbat gai lantzen dira azkenengoan.

Zakurraren poema eta beste hezurrak

by Martin Etxeberria Garro

Hondar aleak itsasten zaizkit orpoetan. Eta ez dakit lurra den, hautsi dena, edota itsasoa. Nire pausoa eten nahi duena. Ibili nahi nauena. Nire gatza apartu arte. Nire hatsa apurtu arte. Edo ni naizen, besterik gabe, pixkanaka desegiten.

Azeri-zuloa

by Peio Esnal Ormaetxea

Euskalgintza Elkarlanean Fundazioak antolaturiko Joseba Jaka literatur beketako II. deialdian Pello Esnalen proiektu bat saritu zen gazteentzako literatura alorrean, eta orain aurkezten diegu euskal irakurleei, egitasmo zena liburu bihurturik. Erreformatoriora eraman dute Andoni, bere herritik indarka aterata. Askatasuna galduko du mugimendu guztiak neurtuta dauden etxe horretan; guraso eta senideak galduko ditu bera bezalako mutil zigortuak besterik ez dauden eremu itxian; eta izena ere galduko du, Antonio deitura ofiziala eman baitiote fraile eta irakasleek, Txatxarolas ezizen mingarria itxiturako kideek. Biziak ez du etenik ordea. Rofekort deitzen dioten erreformatorio horretan egun orok du bere abentura, handi nahiz txikia, eta eguneroko gorabehera horietan aurkituko ditu Andonik bere kezkak eta bizigarriak: eskolako larrialdiak direla, futbol-partiduetako poxak direla... Rokeforteko biztanleetan ere denetik topatuko du, irribarrea eta laguntza eskaintzeko prest dauden lagunak, bai eta azpikerietan dabiltzan zipotzak ere.

Refine Search

Showing 126 through 150 of 315 results