Browse Results

Showing 201 through 225 of 315 results

Zer da nazioa?

by Ernest Renan Esteban Antxustegi Igartua

Nazio bat, beraz, elkartasun handi bat da, iraganean egindako eta aurrerantzean egiteko prest gauden sakrifizioen sentimenduek osatzen duten elkartasuna da. Iragan bat suposatzen du, baina orainean gertakari ukigarri baten bidez laburbiltzen da: baiezkoa, hots, elkarrekin bizitzen jarraitzeko garbiro adierazitako nahia. Nazio baten existentzia (barkatu metafora) egunero gauzatu behar den plebiszitua da, gizabanako baten existentzia bizitzaren aldeko betiereko baieztapen etengabea den bezalaxe. Historia, filosofoa, orientalista, filologoa, teologoa eta literatur kritikaria, XIX. mendeko frantziar intelektualik garrantzitsuenetarikoa dugu Ernest Renan (1823-1892). "Zer da nazioa?" -1882an emandako hitzaldian- adierazten den nazioaren teoria testuinguru historiko jakin batean kokatuta dago. Izan ere, nazioa osatzen duten azaugarriak aztertzean, elementu objektiboez gain, borondatezko adierazpenaren ezinbestekotasuna azpimarratzen du autoreak.

Gogoetak: Hiritarren eta estatu gizonaren brebiarioa

by Charles Louis de Secondat Felipe Juaristi Galdos

Zoriona edo zorigaitza, on edo gaitz ote den, barne-organoak nolakoak diren. Onean, istripuek, aberastasunek, ohoreek, osasun-kontuek, gaixotasunek ematen edo kentzen dute zoriona. Haatik, gaitzean, istripuek luzatzen edo laburtzen dute zorigaitza. Zorionaz edo zorigaitzaz mintzatzen garenean, tronpatu egiten gara beti; egoerak aztertzen baititugu, eta ez gizonak. Egoeraren bat ez da sekula zorigaiztokoa izango, baldin eta gustukoa bada; eta, esaten dugunean gizon bat, halako egoeraren batean egonik, zorigaiztokoa dela, ez dugu esan nahi gu ere, dauzkagun organoak edukirik, zorigabekoak izango ginatekeenik haren tokian bageunde. Gogoetak

Soldaduaren itzulera

by Maialen Berasategi Catalán Rebecca West

Christopher Baldry-k azken hamabost urteetako oroitzapen oro galdu du, Lehen Mundu Gerran borrokan ari zela zaurituta. Etxera bidaliko dute, eri (ero?), baina, hara iristean, zeharo arrotza egingo zaio bere etxe maite berritua, bai eta Kitty emaztea bera ere. Familia-gizon heldu adeitsu hura 21 urteko gazte alai buruarin bihurtu da. Eta okerrena ez da hori: tematua dago duela hamabost urte maite izan zuen neska hura maite duela oraindik, hots, Margaret Allington, langile-herri batean bizi den andre txiro bat. Zalaparta. Eskandalua. Mundua hankaz gora. (Etxe barrutik aterako ez den) tragedia bat.

Iragaitzaz: -ilunbistan-

by Pello Lizarralde

Gasolindegiak, kamioak eta txoferrak. Begiratu, hitzari eutsi eta alde egin. Ez du alperrik hitz askorik egingo Martinek, baina zenbat sentiarazten digun munduaz bere begi, belarri eta usaimenak jasotzen dutenarekin! Nola ez dakigula isuri zaigu errepidean pertsonaia hori, eta haren arrastoan mundu batek hartuko du zinezko itxura. Errepidea, txofertza, hildako kamioilaria... Itxura batean sor zitezkeen istorio birtualak errepidearen -iragaitearen- dimentsio existentzialenean urtzen dira. Hain da sakona mundu horren pisua Martinen zirkinik ezdeusenean! Lizarralderen estilo paregabea dugu oraingoan ere nagusi: ofizioa, eskarmentua eta munduaz mintzatzeko era propioa. Begiratua filosofia bat ere badenean.

Orbanak

by Pello Lizarralde

Hilketa bat gertatu da: herriko fabrikan lan egiten duen ingeniari aleman baten emaztea hilik azaldu da pagadi batean. Ez dakigu iheslearen izenik, soilik orbain bat duela lepoan. Ez dakigu hiltzailea bera den ala ez, baina ihesi eta ezkutuka agertzen zaigu. Begi, belarri eta usaimenak iheslariaren ibilera larriaren, uxakaren edo bareagoaren berri ematen digute zehaztasun eta bizitasun handiz. Paisaiaren barruan hartzen du arnasa nobelak (eta orbanak), iheslariaren pauso sosegatu edo arinagoen martxan.Bi ahots (bi plano) dira nobelaren baitan, mundu giro bereko baina barne egoera bestelako: iheslariaren begi eta zentzumenetatik jasotakoa (ahots zehatz eta objektiboa) bata, eta iheslariaren arrastoaren atzetik jarraian dabilkionarena (lasaiagoa eta bizitzaren alderdi xume eta afektiboagoenen lekuko, lehen pertsonan), bestea. Tartean daude natura eta egunaren argi printzen ñabardura ugariak.Mundu bat dago ibilian. Oso gertutik ezagutu eta bizi izan dugun mundua. Egilearen unibertso literario eta morala elikatzen jarraitzen duen mundua, gure gurasoena eta, neurri batean, geurea ere izan dena.

Euskal literaturaren historia

by Aritz Albaizar Martínez de Lezea Iñaki Aldekoa Beitia

Ikerketa monografiko sinkronikoak ez dira Euskal Literaturaren Historia oso bat egiteko behar liratekeenak bezain ugariak, urriak ez diren arren. Egoera horrek asko zailtzen du euskarazko literaturaren historia bat taxuz egitea. Horregatik, bere bibliografian agertzen diren lanei asko zor izateaz gain, liburu honek lan sinkroniko txiki anitz egin behar izan ditu aurreko Euskal Literaturaren gainerako historia guztiak baino harantzago joateko. Hori erdiesteko autorea ez da konformatu tramitezko lan diakroniko arrunt batekin. Aitzitik, garaian garaiko espirituari, ideiei eta helburu estetikoei ez ezik, berauen ordezteari eta txandatzeari ere garrantzi berezia eman die. Gainera, lan benetan literarioak hartu ditu aintzat, zenbaitetan neurriz gain erabilitako material filologiko hutsak alde batera utzita. Arrazoi horiengatik guztiengatik esan dezakegu ez dela orain arte hau bezain lan konpliturik euskaraz argitaratu Euskal Literaturaren Historiaren alorrari dagokionez. MIKEL HERNANDEZ ABAITUA

Errauts

by Cristina Fernández Blanco Eneko Aizpurua

Magrebtar gizaseme bat labankadaka hil dute Lazkaon. Abokatu batek hilketa argitzeko eskatu dio Mikel Egileorri. Kazetaria kinka txarrean da, egunkariko lanpostua galtzeko arriskuan. Lan eta diru arazoek eraginda, Egileorrek mandatua onartu eta lanari ekingo dio berehala. Ikerketak ezkutuko interes zikinen, negozio ilunen eta eraildako etorkinen errautsak lurpetik atera eta denen bistan haizatuko ditu ustelkeriaren kiratsa bazter guztietara zabalduz.

Hegorik gabeko txoriak

by Aritz Albaizar Martínez de Lezea José Javier Abasolo Koro Navarro Etxeberria

Mikel Goikoetxea, Goiko ezizenaz ezagunagoa, hilketa-ikerlari hoberenetako bat izan zen garai batean, baina ikerlari gisa lan eginez ateratzen du bizimodua Ertzaintzan lan-baimena eskatzera behartu zutenetik, halako batean, pederasta-sare bateko kidea izateko salaketa faltsu baten ondorioz, lana, fama eta emaztea galdu baitzituen. Goikoetxea gizartean bazterturik dago, eta lankide-ohi batzuek besterik ez diote laguntzen noizean behin bezeroak bidaliz. Hala, egun batean Bilboko notario ezagun bat agertzen zaio Goikori bulegoan bere emaztearen heriotza iker dezala eskatuz, erail egin dutelako susmoa baitu.Goikoetxeak hasieran notarioari askorik sinesten ez badio ere, laster ikusiko du emakumearen heriotza tragikoaren atzean sare arriskutsu bat ezkutatzen dela, nobelako orri jakingarrietan agertuz joango dena.

Koldar hutsa zara

by Aritz Gorrotxategi

Peruk ez du artaldearen barruan bizi nahi. Ez du indarrean dauden ideia eta lege zaharren jarraitzaile izan nahi, ez da ezeren apostolu izateko jaio. Gauzak kolokan jartzea atsegin du. Krapulan elkartzen da bere belaunaldiko kide batzuekin. Harrikaden, manifen eta lazo urdinen garaia da, eskuinkume faxistena eta pantxoatapeiotarrena. Nirekin edo nire aurka. Peruk, ordea, bere bidea aurkitu nahi du ortodoxiatik, mito zaharkituetatik eta ergelkeriatik kanpo. Idazle izan nahi du. Nietzsche du bidelagun, baina arrunkeriatik ateratzea eta bide propioa egitea ez da inoiz erraza izan.Bitxiki, Peruren aitonak naziengandik ihes egin zuen judutar bati lagundu zion. Batzuetan, oso mehea da heroiaren eta koldarraren artean dagoen marra. Gainera, Peru haragikoia da, fetitxista, zirikatzailea, apur bat houellebecquiarra...Koldar hutsa zara istorio indibidual eta kolektibo baten fikziozko kronika da. Belaunaldi batena, diktaduraren eta trantsizioaren artean jaiotako belaunaldiarena. Fanatismoaren eta koldarkeriaren artean ahaztutako garai bat. Gure kontraesan eta mixeria txikien kronika. Zaharrak berri.

Zorion klandestinoa

by Antton Olariaga Aranburu Clarice Lispector Iñigo Roque Eguzkitza

Clarice Lispectorrek hizkuntza guztiak dakizki, baita isiltasunarena ere. Claricek maitasunaren bidez izendatzen du. Maitasunaren legea diktatzen du, baina axolagabekeria kaotikoan erori gabe. Ez ditu desberdintasunak erriprimitzen; aitzitik, formulatu egiten ditu, taxua ematen die. Izendatzea da besteei egin diezazkiekegun hamaika keinuetako bat. Laztan egitearen, begiratzearen, isilean dei egitearen parean. Claricek hizkuntza bera lantzen du, eta orobat aztertzen du nolako harremana duen gorputzarekin, zeinen erraz izenda daitezkeen gorputzik eta errealitaterik gabeko gauzak, hitzak besterik ez direlako. Gizaki eta animalien aldea jorratzen du. Kexu da animalia ez izateagatik. Areago, bere baitako animaliaren bila dihardu. Haren lan-eremua ez da zientzia, baizik eta bizitza, heriotza, maitasuna. Hélène Cixous

Enda Lur

by Aritz Albaizar Miren Arratibel Garmendia Toti Martínez de Lezea

<P>ENDA LUR iraganera egindako bidaia da, gizon-emakumeek erraldoietan eta herensugeetan sinesten zuten garai ilun batera; garai gogorra eta erreala zen, eta garai hartako leinuek, gainera, beste lurretatik iritsitako inbaditzaileei aurre egin behar izan zieten.Endara neska gaztea gailentzen da eleberri honetako pertsonaien artean. Bide luzea egin beharko du ibar galdu batetik Mendi Sakraturaino, han bizi baita Amari Ama Lurra. <P>Bitartean, Ihabar eginahalean saiatzen da borrokalari handitzat onar dezaten, Garr eszeptikoak ahaztu egin nahi du nola erraustu dituzten bere hiria eta bertako biztanleak, Ozen jentila zain dago noiz helduko bere gurasoez mendekatzeko unea, eta Enda Lurrez jabetzeko planak ari da Baladaste duxa egiten.Horiek eta beste askok pertsonaia sorta harrigarria osatzen dute. Atzo bezala, gaur ere sinesgarriak gertatzen dira guztiz, borroka bizian leialtasunaren eta traizioaren, askatasunaren, justiziaren eta morrontzaren artean. Toti Martinez de Lezea idazle ospetsuaren eskutik emana dago Enda Lur, eta, berriz ere, bere irakurleak harrituta utziko ditu, erregistro desberdin, berrizale, eta dudarik gabe, erakargarri batekin.

Antsoren dorreak

by Aritz Albaizar Martínez de Lezea Rosetta Testu Zerbitzuak S.L. Toti Martínez de Lezea

Antsoren dorreak eleberri honek Nafarroako erreinuaren garairik liluragarrienetako batera eramaten gaitu. 1004ean Antso III.a Handiaren koroatzea izan zen; bere erreinaldian Hispainiako kristau erresumen hiru laurdenetako errege izatera iritsi zen. Guztiz karisma bereziko pertsonaia bat izan zen; haren biografiak, hala ere, lurralde-, erlijio- eta maitasun-kontuetan katramila askotan sartuta egon zela erakusten digu. Ez dago zalantzarik bere erresumaren mugen barruan ordena jartzen jakin zuen erregea izan zela, eta ez zuela beldurrik izan aukera izan zuen edozein lurralde konkistatzeari ekiteko. Santiago bidea, monasterioen eta ospitaleen eraikuntza eta arte erromanikoaren zabalkundea izango dira eleberri honen kapituluetan azalduz joango diren beste zenbait gai.

Judu-kale

by Aritz Albaizar Martínez de Lezea Josu Zabaleta Kortabarria Toti Martínez de Lezea

Familia baten historia harrigarria, maitasun- eta gorroto-istorio bat Eleberri honetan bi familiaren historia kontatzen da: bata judua da, bestea kristaua, elkarrekin lotua, iragan bera dutenak, XV. mendean zehar Gasteizen bizi eta elkarren adiskide eta etsai izanak. Dabid sendagilea eta haren semeak, Jonas ben Sahadia eta Pedro Santxez Bilbao, biak sendagileak, haien emazteak, seme-alabak, bilobak, adiskideak eta etsaiak, garai gogor batean bizitzen; azkenean sefardien komunitatea atzerrira joatera edo kristautzera bihurtzen duten arte. Gaztelako koroaren mendeko lurretan gertatu ziren gertaera larriok marka sakona utzi zuten garai hartako gizartearen erlijio- eta politika-bizitzan.

Ogaiztarrak

by Aritz Albaizar Martínez de Lezea Rosetta Testu Zerbitzuak S.L. Toti Martínez de Lezea

Ogaiztarrak 1328. urtean hasten da, Karlos I.a Buru-soila, Frantziako eta Nafarroako erregea, hiltzen denean. Errege arteko hutsune aldia, Nafarroako agintari nagusirik gabe, nafarrek beren errege bat eduki nahia azaltzeko aprobetxatua, Olgazena, Nafarroako judu-auzorik handienetakoaren suntsitzea eta hango ia biztanle guztien hiltzea, lehorte luze izugarria, gosea, pobrezia eta ondoren izurri beltza azaltzea, horra kontakizun honen oinarrian dauden gertaera historiko batzuk. Bi familiak, ogaiztarrak, alde batetik, Lizarrako auzo zaharreko nekazariak, eta bertolindarrek Estellako hiribildu frankoan bizi diren merkatariak, bestetik, tradizioak, bizitzari aurre egiteko moduak, etorkizunerako asmoek, mendekuak, zoritxarrek eta maitasunak elkarren aurrez aurre jarri eta arerio bihurturik biziko dituzte garai horiek. Ogaiztarrak eleberri honetan intrigak eta protagonisten etorkizun zalantzatsuak irrikatan eta jakin-minetan edukitzen du irakurlea hasiera-hasieratik, aldi berean urruntasunean ia ahazturik daukagun garai bat, baina gure garaiotarako ere balio duten giza sentipenak ageri direna, berriro ezagutaraziz eta gogoratuz.

Eutsiko diogu?: Sorkuntzaren profesional autonomoak, etorkizunak

by Fermin Etxegoien

Galdera bakarreko 12 elkarrizketa: Ander Lipus Estitxu Eizagirre Luistxo Fernandez Mari Añes Gorostiaga Eñaut Elorrieta Miren Amuriza Hedoi Etxarte Maider Unda Iban Arantzabal Maia Eder Kurutxet Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga Miren Agur Meabe Inoiz baino gehiago lortu den garaian -orain- badirudi, halaber, azkenetan garela. Nola daramate arestikoa sorkuntzarekin lanean modu autonomoan ari diren profesionalek? Eutsiko diote ala ez? Galdera bakarra, euskaldun euskaltzaleari fite -bere burua batere behartu gabe- adarkatzen zaiona beste hainbatetan: eutsiko ote diote -norberaren alor profesionalak ez ezik- bai euskarak bai herriak -edo nazioak- eta baita gizateriak ere? Galdera bakar nahiz adartuari emaniko erantzunek osatu dute liburu hau. Sorkuntzaren profesional autonomoenak, liburu honetan ez baititugu teoriko profesionalen iritziak bilatu eta pilatu, ezta sortzaile amateurrenak ere, kontrakoa baizik: hil bukaeran diru sarrera finkorik aldez aurretik zihurtaturik ez duten sorkuntzaren profesional autonomoenak. Utikan, beraz, funtzionario manifestu sinatzaileak, liburu honetan bestelako bizimodu bati buruz ari baikara, sorkuntzaren profesional autonomoek dutelakoan -haiek ez beste inork- kulturalki gertatzen ari zaigunaren eta gerta dakigukenaren bizipen erreala.

Sendabide ala iruzurbide

by Simon Singh eta Edzard Ernst

Medikuntza alternatiboaren azterketa berritzaile honetan, tratamendu ezagunenak aztertzen dira —besteak beste, akupuntura, homeopatia, aromaterapia, erreflexologia, kiropraktika eta sendabelarren medikuntza—, haien frogatutako onurak eta balizko arriskuak ikusteko. Baina zerk balio du eta zerk ez? Terapia alternatiboen eraginkortasunari buruz zer froga zientifiko dauden jakin nahi duen edonorentzat informazio zoragarria eta zientzia-azalpen argiak ematen ditu.Zientziak esperimentuak, behaketak, saiakuntzak, arrazoiketa eta eztabaida erabiltzen ditu egiaren inguruko adostasun objektibo batera iristeko. Ondorio bat erabakita dagoenean ere, zientziak ikertu eta zirikatu egiten du berak aldarrikatu duen hori, akatsen bat egin badu ere.Osasun publikoaren jardunbidearen eta politikaren gaineko erabakiak hartzeko metodo zientifikoak duen garrantzia berresten ahalegintzen da liburua, sendabide alternatibo eta osagarriekiko zorrotz jokatuz.

Lunatikoak: Zientziaren bidezidorretatik

by Elhuyar Elhuyar Fundazioa

Debekatuta dago liburu hau osorik edo honen zati bat erreproduzitzea, sistema informatiko batean biltegiratzea eta edonola edo edozein euskarritan –elektronikoa, mekanikoa, fotokopia edo bestelakoa– transmititzea, Elhuyar Fundazioaren aldez aurretiko idatzizko baimenik gabe

ARMIX sukaldean: Mugaritzen laguntzarekin

by Elhuyar Elhuyar Fundazioa

Haurrentzako zientzia liburua

ARMIX max-mix

by Elhuyar Fundazioa

Haurrentzako zientzia liburua

Suzko lilia

by Hedoi Etxarte

Poema liburu bat, idazle baten lehena .(...) Lehen liburuak duen botere alkimiko hori ez da sekula errepikatuko. Tonuak eta tresnak hautatu ditu poetak: maitasunez, baina distantziarekin; ironiaz baina zinismorik gabe; surrealismoz, baina xalotasunik gabe (...) Harkaitz Cano.

Baita hondakinak ere

by Iñigo Astiz

Baita hondakinak ere, Iñigo Astiz: Ez dakit nor den, baina norbaitek denbora bat kalkulatu dit hemen. Eskaileretako argiari sakatu eta bertan gelditu naiz ikustera noiz suposatzen nauten kanpoan, noiz behar nukeen beste inon, agian beste inorekin, edo behintzat ez hemen: bakarrik, geldi, isilik. Ezertan ez. Bataz besteko presentzia bat dut munduaren leku zehatz honetan, eta nire ausazko existentziaren denbora agortzea erabaki dut gaur, beste inori eszedenterik utzi gabe. Norentzat dira nire segundoak ni ez nagoenean? Ordezkatzen al naute? Bigarrenez sakatu diot argiari, geldi, ezin asmatuz zer beste unerengatik sakrifikatu behar nukeen une hau, zer beste lekutan pentsatu nauten, eta zer beste bizitza amestu didaten.

Eserleku hutsa

by Estibaliz Lizaso Lopetegi J. K. Rowling Xabier Olarra Lizaso

Barry Fairweather berrogei urte bete berritan hil da, eta Pagford herri txikia shock batean bezala geratu da. Itxuraz, herri patxadatsua da Pagford. Leku idiliko bat. Galtzada harriko merkatu plaza bat eta abadia zaharra. Baina patxadazko itxura horren atzean, gatazka larria ezkutatzen da. Aberatsak gatazkan daude pobreen aurka, nerabeak gurasoen aurka, emazteak senarren aurka, irakasleak ikasleen aurka? Pagford ez da lehen kolpean ematen duena. Gerra horiek denak ezkutuan egon dira orain arte, baina Barryk parrokia-batzarrean utzi duen hutsuneak inoiz Pagforden ikusi gabeko gerra piztu du. Nork irabaziko du grinaz, hipokresiaz eta ustekabeko berriez kargatutako gerra hori? Komedia ilun bat idatzi du Rowlingek, zer pentsa uzten zaituena hasieran eta harrituta gero. The Casual Vacancy da J. K. Rowling-ek helduentzat idatzi duen lehen eleberria.

Historiarik goibelena

by Ford Madox Ford Xabier Olarra

Ez dakit zein den zera hau hobekien idazteko modua: hobe litzatekeen historia hasieratik kontatzea, historia bat balitz bezala; edo denboraren urruntasunetik kontatzea, Leonoraren ezpainetatik edo Edwarden berarenetatik iritsiko balitzait bezala. Beraz, neure burua aste pare batez edo, landetxe bateko lurreko suaren alde batean imajinatuko dut, aurrez aurre solaskide onbera bat dudala. Eta solasean jarraituko dut, urrunean itsasoaren zurrumurrua aditzen den bitartean eta buruz gain haize beltz baten bolada bortitzak izar distiratsuak lustreatzen ari direla. Aldian behin jaiki, eta ateraino joango gara ilargi beteari begiratzera, eta esango dugu: ‘Hara! Proventzan: bezain argitsua da ia-ia!’Eta ondoren lurreko suaren ondora itzuliko gara, intziri gisako bat eginez Proventzan ez gaudelako, historiarik goibelenak ere alaiak diren lurraldean.

Gizon bat lotan

by Georges Perec Juan Luis Agirre

“Hogeita bost urte eta hogeita bederatzi hortz-hagin dituk, hiru alkandora eta zortzi galtzerdi-pare, jada irakurtzen ez dituan liburu batzuk, jada entzuten ez dituan disko batzuk. Ez duk beste ezertaz oroitzeko gogorik, ez familiaz, ez ikasketez, ez maitaleez, ez lagunez, ezta oporrez ere, hire egitasmoez ere ez. Bidaian ibili haiz, eta ez duk bidaietatik ezer ekarri. Eserita hago eta itxaron besterik ez duk nahi, itxaron soilik, itxaroteko beste ezer ez dagoen arte: gaua etor dadin, orduek jo dezaten, egunak joan daitezen, oroitzapenak ezaba daitezen”.<P><P> Honela ari da kontalaria bere buruarekin, “lotan dagoen” gizonarekin, baldankeriari bide eman eta indiferentzia erabatekoa zer den jakin nahi duen gizakiarekin.

Gauzak

by Georges Perec

Gauzak: 60etako istorio bat bizitzaz gozatu nahi duen gazte-bikote baten istorioa da: Jerôme eta Sylvie. Bizitzaz gozatzeko, ordea, bide bakarra dakite: “gauzak” eduki, gauzak eskuratu, gauzak erosi, jakina. Aberatsak balira… Baina gauzek berengan sortzen duten lilura, bizimodu lasai eta erosoa izateko irrika, ezin dute ase, hori ez baitago ikasketak utzi dituzten bi gazte hauen eskura: inkestak egitetik piso txiki batean estu samar bizitzera behartuak dira. Hiriko erakusleihoek zoriontsu izateko behar duten guztia eskaintzen diete. Eskaini eta zoriona agindu, bai. Ez, ordea, musutruk.<P><P> Georges Perec nobela honekin agertu zen letra frantsesen plazara. Renaudot saria irabazi zuen 1965ean, eta liburu miresgarri bihurtu zen belaunaldi batentzat. Handik laster, nobela honi kontrapuntua egiten dion beste bat idatzi zuen, Gizon bat lotan, gauzez batere arduratzeari uzten dion gazte baten istorioa.

Refine Search

Showing 201 through 225 of 315 results