Browse Results

Showing 251 through 275 of 315 results

Diapsalmata

by Juan Mari Mendizabal Sarasua Soren Kierkegaard

Nire nahigabea nire gaztelua da, arranoen habien antzera mendien gailurretan kokatua, hodeien artean; inork ezin dezake erasoz hartu. Bertatik errealitatera jaisten naiz hegan, eta harrapakinari heldu; ez naiz, baina, behean geratzen, etxera eramaten dut harrapakina, eta harrapakin hori nire gazteluko tapizetan bilbatzen dudan irudi bat da. Orduan hildako baten moduan bizi ohi naiz. Bizi izandako guztia ahanzturaren bataioan murgiltzen dut oroitzapenaren eternitatea arte. Denborazkoa den oro, ezusteko oro ahaztua gertatzen da, ezabatua. Orduan agure zahar ileurdin baten modura geratzen naiz, gogoetatsu, eta irudiak esplikatzen ditut ahots motelez, ia xuxurlatuz, eta haur bat dut alboan entzuten, nahiz eta dena gogoratzen duen, are nik kontatu baino lehen ere.

Diamantezko miraria

by Joxemari Urteaga Garmendia

Martin Aldiakoa mutikotan aitarik gabe geratu zenean, nekez susmatuko zuen bere bizitzak izango zuen aldaketa: bizimodua irabazi beharrez, etxekoak utziko ditu, baita Ondarroa bere sorterria ere. Beiragile jakintsu batengana joango da, Durangora, baina bidaia luze eta misteriotsuago batean abiatuko da laster, Galizia alderantz. XVIII. mende hasieran kokatutako nobela historiko eder bat idatzi du egileak, irakurgai gozagarria izateko osagai guztiak dituena: abentura, misterioa, bidaia, amodioa...

Desterratuen piztiarioa

by Asier Serrano

Desterrua izan daiteke behartua edo izan daiteke aukeratua. Poemotan azalduko zaizkizun ahotsek hasi dute egunerokotik deserrotuko dituen bidaia bakartia. Bakardade jasangaitzari aurre egiteko, ordea, piztiak asmatu beharko dituzte bidaide modura. Piztia horien oinatza izango da desterratuen zainetan nabigatuko duen mina. Poema bat idazteko nahikoa da norberaren ingurura begiratzen ikastea, baina poema bilduma bat osatzeko norberaren barneko paisaia desterratuak begiratzen ikasi behar da.

Desio izeneko tren batean

by Iñaki Serrano Lasa

Bi lagun, motxila bana, Inter-rail txartela Europan barrena bidaiatzeko: horra liburu honen abiapuntua. Hamaika abentura, pasadizo eta bitxikeria bizi izango dituzte Iker eta Jonek hiriz hiri, trenetan nahiz gazte-aterpetxeetan, ligatzeko asmoa beti gogoan, Internet gabeko aro batean.

Des egiten

by Ione Gorostarzu Etxebeste

?des egiten? poema-bilduma Ione Gorostarzuren lehenengo liburua da, Karmele Igartua I. Bekaren irabazlea. Gorostarzu Berastegin sortu zen 1984an, Historian lizentziatua da, lanbidez irakaslea eta Bergarako Idazle Eskolan ibilia. Poesiak betidanik erabili dituen gaiak berritzen dizkigu ?des egiten? deritzan lan honek: norbere izaeraren zurkaitz eta kontraesanak, existentziaren gorabeherak, maitasunaren buruhausteak, idazteak berak duen zentzua edo zentzurik eza... Hori guztia gaurko begirada gazte eta fresko batekin, hitzen hautaketa fin eta erritmoaren sen berezkoarekin. Kontuan hartzeko ahots berri bat, hunkitzeko eta pentsarazteko sentiberatasun berri bat

Demokratak eta biolentoak

by Joxe Azurmendi Otaegi

Demokratak eta biolentoak, horra hor modu antogonikoan aurkezturik liburuaren gaia, gu denok kezkatzen eta are nazkatzen gaituen problema: herri honen bizi nahi eta ezin bizi tristea, heriosuharrezko borroka sarritan antzu beti mingarria, ez hemengoekin ez hangoekin gustura eta identifikaturik sentitu ezina, auzo eta lankide behar luketenak liskarturik eta muturturik ibili beharra? Bi hitzetan esateko, Euskal Herriaren egoera petrala. Modu antagonikoan ez ezik, estilo polemistan idatzi du Azurmendik saiakera hau, arazo gordinenei ihes egin ordez horiexei helduz hasieratik bertatik. Hona, esate baterako, liburuaren hasierako hitzak: ?Zer zarete zuek lehenengo: abertzaleak ala demokratak??. Probokatu egin nahi gaitu egileak, kitzikatu, ez ordez bere burua nabarmentzeko edo inor epatatzeko, ezpada irakurleari bere kabuz pentsarazteko; izan ere, ohituegi gaude hemen nork bere elizatxoko fedea itsuki sinesten, eta badugu garaia betiko topikoak, katarro kroniko hau, gainetik kentzeko.

Damutzen ez direnak

by Itxaso Araque Barriuso

Nobela honetan, hiru hari nahasten dira, beste hainbat hiritan gertatzen direnak: Londresen, Bartzelonan eta Berlinen. Denetan, gaztarotik helduarora doazen pertsonaiak ditugu, aro aldaketa horri loturik doazen erabakietan korapilaturik: garai bateko ametsei eutsi ala ez, konpromiso berriekin zer egin...

Brahmanaren begia

by Elisa Puricelli

Golden Harvest hirian udazkeneko azoka hasi berria da, eta Tom eta Josh bikiek helburu bat dute: auzoko neska gorrotagarri bat izutuko duen zerbait aurkitzea. Halako batean kristalezko begi berde bat ikusiko dute azokako saltoki artean: benetan oso egokia txantxa bat egiteko! Saltzaile zaharraren abisuak alferrik izango dira: brahmanaren begia daukanak hiru desio adieraz ditzake, baina haren lehengo jabe guztiak egoera misteriotsutan hil dira...

Bozateko egunkaria

by Antton Dueso Alarcón

Gure harremana hausteko zorian ginen. Tokitan zeuden gure nobio garaiak! Elkarri torloju muxuak ematen genizkion sasoia... Aspaldiko kontuak. Gero eta okerrago genbiltzan. Ez genion elkarri barkatzen. Eskontza hausteko zorian geunden eta, haustura haren errudun bakarra, bat beste inor ez zen: gure aita. Bai, gure aita zena, bera zen errudun. Hain heziketa euskaltzalea jaso nuen!, Arantxa eta bion arteko harremana hautsi zuen. Eta gertatu behar zena gertatu zen. Akabo zela esan zuen. Orduantxe, argia piztu zitzaion ezkontza arazoetarako psikologoari. Haren esanetan, hainbat senar-emazteak bigarren ezti-bidaia eginez konpondu zituzten bere haserreak. Hortaz, bidaia bat egiteko aholkua eman zigun, guk biok bakarrik, seme--alabak etxean lagata... Gu biok beste inor ez, eta gure haserreak konpontzeko guztizko borondate handia.. Horixe besterik ez. Liburu honetan bildu ditut han eman genituen lau egunetan idatzitako egunerokoa.

Borondatezko morrontzari buruzko mintzaldia

by Juan Kruz Igerabide Sarasola Étienne de la Boétie

Jende dohakabe gaixoa, herri burugabea, gaitzean tematurik eta onuraren aurrean itsu zaudeten nazioak! Ondasunik eder eta argienak kentzen uzten duzue muturraren aurrean, zuen soroak suntsitzen, zuen etxeak lapurtzen eta zuen arbasoek utzitako altzariak bipiltzen! Bizi zareten moduan, jada ez da ezer zuena. Badirudi, gainera, zorion handitzat hartzen duzuela zuen ondasunen erdia kentzea, familiaren erdia, bizitzaren erdia. Eta kalte horiek guztiak, zoritxar horiek guztiak, hondamendi hori guztia, ez datozkizue etsaiengandik, baizik eta etsai bakar batengandik, izatea zeuok eman diozuen harengandik; eta haren alde zoazte adoretsu gerrara, eta haren ospearen alde zuen bizia eskaintzeko ere prest zaudete. Baina gizandi horrek ez du bi begi besterik, bi esku besterik, gorputz bat besterik, hots, gure hirietako ezin konta ahala biztanle horietako edozeinek daukana baino gehiagorik ez.

Bizkartzainaren lehentasunak

by Iñaki Irasizabal Izagirre

2011ko uda da: ETAk erabakita dauka armak behin betiko uztea, baina oraindik ez du horren berri ofizialik eman. Aldi berean, erakundearen zuzendaritzan poliziak infiltraturik eduki duen satorra agerira atera da, eta hura diskrezioz zaintzea erabaki du Barne Sailak, Bilboko Errekalde auzoko pisu batean. Martin Goena, garai batean militante armatua eta gaur zinpeko guarda denak egingo ditu bizkartzain lanak. Lan erraza dirudi, praktikan sueten egoeran bizi baitira, baina kolore askotako jendea egon liteke interesatuta aukera hori zapuzteko. Iñaki Irasizabalek nobela beltz labur bat eskaintzen digu, ohi duen idazkera arin eta azkarraz ondua; oraingoan, baina, hainbat pertsonaia eta ohitura erakusteaz gainera, gure errealitate politikoari ere zukua atera dio gizartearen erretratu gazi-gozo bat osatzeko

Bizkarrean tatuaturiko mapak

by Harkaitz Cano Jauregui

Bidaia izan liteke esperientzia friboloa, denbora-pasa gisa handik hona ibiltzea, zure bizitzan nahiz gorputzean urratu txikiena ere egin gabe. Beste batzuetan, berriz, larruazalean markaturik geratuko zaizu, ezabatu ezinezko moduan: tatuaje bat bezala, alegia. Motxilaren ordez, hiriaren mapa tatuatua darama bidaiariak bizkarrean, ikusi ezin den tokian. Horregatik du agian munduan galdurik dabilenaren itxura; horregatik izango da, hirien deskribapenik ez baina, hiri bakoitzeko ipuin bana aurkitzea liburuan barrena. 49 hiri, beste horrenbeste ipuinen gertaleku: Aljer, Amsterdam, Chicago, Dublin, Katmandu, Kigali, Lisboa, Samarkanda... Aitzakia da ordea hiria, giro bat iradokitzen diguna, bestelako munduak amesten hasteko, errealitateaz bestaldekoa imajinatzeko. Exotismoa eta ironia, paradoxa eta fantasia... hainbat osagai darabiltza Harkaitz Canok, ohi duen luma trebe eta jantziarekin, ipuin-bilduma eder, harrigarri eta biribil hau burutzeko.

Bizitza eredugarriak

by Jesus Mari Txiliku Olaizola Lazkano

Hogeita bost biografia idatzi ditu Txilikuk liburu berezi eta sailkaezin honetan, hogeita bost "bizitza eredugarri", alfabetoaren letra bakoitzeko bat, nahiz eta ereduzkoak zergatik diren edo egiten dituen, egileak bakarrik jakin. Bizitza horietan guztietan bada beti zerbait egiazkoa eta erreala, beharbada gehiena, baina denetan izango da edo izan daiteke, halaber, ziria eta jolasa, txantxa eta trufa. Benetakoaren eta fikzioaren arteko mugak lausotu egin baititu idazleak literatura sortzeko orduan. Historiaren ezagutza zabalaz eta era guztietako bitxikerietarako gustuaz gainera, badira lan hau gogoangarri bihurtzen duten hainbat dohain, hala nola, hizkuntzaz gozatzeko nahia, kontatzearen plazera berreskuratzea, eta etengabeko ironia jostagarria.

Bizitza amets

by Pedro Calderón de la Barca Xabier Payá Ruiz

Bizitza amets ez da edozein antzezlan: literatur mugimendu barrokoari atxikitzen zaion lana 1635ean estreinatu zen eta Pedro Calderón de la Barca autore espainiarraren antzerki-obra ezagunenetako bat da. Publiko zabaleko tragikomediak hiru ekitaldi eta 41 agerraldi ditu. Hiruko egitura agerikoa da atalen xedean eta tonuan: lehenak balio liriko nabarmena du; bigarrenean, funtsean ekintza nagusiak gertatzen dira; eta hirugarrenak gogoeta du helburu. Gaiari dagokionez, antzerkiak gizabanakoen patuaren eta askatasunaren arteko talka du langai, Barrokoko beste hainbat lanen ildoari jarraiki: ameslariak zer amets egiten duen ez dakien bezalaxe, gizakiak ez du bere bizitza erabakitzen, baina Segismundo protagonistak aurre egingo dio patuari.

Bizien gaubeilan

by Jesus Mari Olaizola Lazkano

Ez dakit oso ondo noiz izan zen, baina kontuak aterata hirurogeita hamaikan edo hamabian izan behar zuen. Bidaia luze bat egin ondoren, goizeko ordu txikietan ailegatu nintzen herrira, eta, ohiko nuen bezala, gure auzo zaharrean aurkitu nuen autoa uzteko lekua. Garai haietan eta auzo hartan ez zen zaila izaten. Oinez etxerantz nindoala, jaiotetxe aurretik pasatu nintzenean, uste baino beranduago zela konturatu nintzen, eta uste baino nekatuago nengoela ere bai. Eguneko neke guztiak batera pilatu zitzaizkidan. Ohea amets nuela, eta goizaldeko isiltasuna lagun, sinetsi ezinezko ikuskizuna gertatu zitzaidan bidean. Galeper koxkortu bat ari zen errepidea gurutzatzen, atzetik dozena erdi bat galeper kume zituela. Ez zuten soinurik egiten, ez berezko "poxpolin, poxpolin" kanturik abesten, ezta beldurrezko txio txikienik ere ateratzen. Isiltasun osoan, errenkada hautsi gabe, marra zuzenean bidea gurutzatu eta bide alboko ate zahar baten barren urratutik sartu ziren paretaz harantzagoko baratze batera.

Bileterik gabe

by Jon Arano

helezin<P><P> ia, eskerrak ematen nizkien, nere baitarako, <P> itxoiten nuenaren antza zutenei<P> ez dut gogoratzen norena den hau

Bikario Savoiarraren fede-aitortza

by Esteban Antxustegi Igartua Jean-Jacques Rousseau

Unibertsoaren ordenaz pentsatzen dut, ez sistema hutsekin azaltzeko bakarrik, hura etengabe miresteko eta unibertsoan sentitzen den haren egile jakintsua gurtzeko baizik. Harekin mintzatzen naiz, haren esentzia jainkotiarrez betetzen ditut nire ahalmenak, haren onurek hunkitzen naute, haren dohainak bedeinkatzen ditut, baina ez dut otoitzik egiten. Zer eskatuko diot? Gauzen bilakaera nigatik alda dezala? Nire aldeko mirariak egin ditzala? Nahi al nuke nik, gauza guztien gainetik haren jakinduriak ezarritako eta haren probidentziak iraunarazitako ordena maitatu behar duen honek, halako ordena nire erruz nahastea? Ez, horrelako eskaera ausartegia onartu beharrean, zigortu egin beharko litzateke. Ongia egiteko ahalmena ere ez diot eskatzen. Zergatik eskatuko diot jadanik eman didana? Ez al dit eman kontzientzia ongia maitatzeko, arrazoia ezagutzeko eta askatasuna hautatzeko? Gaizki egiten badut, ez dut aitzakiarik; nahi dudalako egiten dut: nire borondatea alda dezala eskatzea hark niri eskatzen didana eskatzea da, berak lan egitea eta nik soldata kobratzea nahi izatea da; nire mailarekin pozik ez egotea, gizakia ez izatea nahi izatea da, eta, existitzen denetik kanpoko zerbait nahi izatea desordena eta gaizkia nahi izatea da.

Bihozberatasunaz

by Elena Zalakain Lazpiur Igor Yarza Iraola Luzio A. Seneka

Baina, zergatik ez du barkatuko? Zehatz dezagun orain, bada, zer den barkamena, eta ikusiko dugu jakitunak ez duela eman behar. Barkamena zigor mereziaren absoluzioa da. Jakitunak zergatik ez duen eman behar luze azalduko dizute gai hori espresuki jorratu dutenek. Nik, ez dagokidan epaian banengo bezala, labur aritze aldera, zera esango dizut: barkamena ematen zaio zigorra jaso beharko lukeenari, baina jakitunak ez du aintzakotzat hartzen egin behar ez duen ezer. Beraz, zigorra jartzeko betebeharra duenez, ez du barkatuko. Baina barkamenaren bitartez lortu nahi duzuna beste bide duinago batek emango dizu. Izan ere, jakituna bihozbera izango da, ardura hartu eta zuzenduko du; barkamena emango balu bezala egingo du, baina ez du barkatuko, barkatzen duenak egin beharreko zerbait ez duela egin onartzen baitu.

Bihotz bi

by Ramon Saizarbitoria Zabaleta

(Zabalpen Saria 1997) Eta horra nola idazten duen komikoki, samur, zoragarri maiz, huskeria eta zer horiez guztiez. Exagerazioa ere hor dago, eta nabari da denborak urratutako iragan hori, ezagutzearen ohitura, nekea, hitzak esateko edo ez esateko ezina, gerra saihets lezakeen keinua egiteko edo ez egitekoa, bestea amorratzeko moduan jardun behar petral hori. Gorrotoaren, indiferentziaren, suminaren, errukiaren, samurtasunaren errito odoltsuak, edota horren guztiaren planta egiteko erritoa. Urkoa ondo ezagutzen dela uste eta norbera izan tolesgabea. Benetan nahi ez duguna nahi izateko setakeria funtsgabe hori. Hitzen eta begiraden, pentsamenduen, aurreikuspenen gerra zentzugabe hori: hau egingo du, hori pentsatuko du, zera usteko du, eta agian, beharbada, akaso... A, zein gozoa nor bere buruaz errukitzea! Aldi berean, norbait zurea dela ziur jakiteko gogo hori, inolako arrisku izpirik gabe; segurtasun falta eragozle hori. Hain gaizki maitatzea, izan zena iraunarazi nahi izatea, jadanik ez den arren. Maitatzea ez baitago edonoren esku. Gizajoa, hain irrigarria, hain berekoia, eta hain samurra ere bai, inoiz. Eta gero neskato hori dago, hain gardena; ikusi ere egiten ote du gizonak. Ez da deus. Ez da. Nola kalifikatu sorginkeriaz bezala agertzen eta desagertzen den norbait, amets bat baino pisu handiagorik ez duen norbait, itxaropenaren maila ere ez duena. Eta poeta kaskar bat, doi orduantxe han portunatu behar zuena. Eta Samuel, gudari zaharra, aita gisa, zentzudun bakarra zentzugabekeria horren baitan. Eta beste hura, leiho barrena gainditu eta patioko zoladuraren kontra lehertu dena. Huskeria bat. Aurrera doa bizitza, auzitegiko enbarazu batzuk gora-behera; ezer larririk ez. Izate bitxia gurea. Helena Sotelo

Bideak, aldapak eta bihurguneak

by Juan Luis Zabala Artetxe

Bizikleta maite duen neska gazte bat, neba txirrindulari profesionala duena eta bera ere kirol horretan saiatzen dena: horra istorio honetako protagonista eta kontalaria, hilabetean zehar idatzitako egunerokoaren bitartez bere kezka eta gorabeherak agertuko dizkiguna. Bizitza ez da ziklismora mugatzen ordea: hor dira liburuak, musika, mutilak... baita txirrindularitza batere axola ez zaien lagunak ere, Amaia bezala.

Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian

by Antton Olariaga Bernardo Atxaga

Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian, hamar eguneko tartearekin edo. Biak zuzen-zuzen etorri ziren nik Boiseko city amerikano honetan daukadan etxeraino, eta nire iloba Jimmyk jarri zizkidan eskura. Azkenengoarekin ailegatu zenean ni mimosaren adarrak txukuntzen nengoen, umore onean, alegia, zerengatik umore txarrean nagoenean ez baitut gardena zaintzen hasteko gogorik izaten, eta dolar bat eman nion sari bezala. Halere Jimmyk kezkatuta bezala begiratu zidan, sudurra zimurtzeko berak daukan keinu very

Bi bihotz, hilobi bat

by Ramon Saizarbitoria Zabaleta

Senar-emazteen arteko harreman zalapartatsuak dira eleberriaren muina. Zenbaterako mespretxatzen duen emazteak bere senarra! Izugarria da Florak arbuiorako duen gaitasuna, irain zahar baten mendeku errukigabea da harena: "gizon" ez izatea omen da senarraren errua. Salaketa horren atzean, baina, emakume konbentzional bat dago: familia, etxea eta kanposantuak dira Floraren munduaren neurriak. Sinplekeria baldar horren aurka gutxi egin zezakeen enziklopedia saltzaileak: abenturaren bat edo beste Bioletarekin eta, batez ere, komizitate igurtzi batez mozorrotu bere egoera mingarria. Patetikoa da senarraren egoera, eta algararaino komikoa hura indartzeko eleberriak darabilen tonua.

Bi anai

by Bernardo Atxaga

Etengabe errepikatzen den naturaren sasoi-gurpilean txori, katagorri, suge eta antzarek bi anaien -Paulo eta Daniel- istorioa kontatzen digute. Urtea joan urtea etorri, beti bestelako eta aldi berean beti berdin agertuko den Obabako irudimenezko lurralde hori, baina, gizakien arteko handinahi, irrika eta grinen agertoki krudela da. Paulo eta Daniel anaia atzeratua dira giza-kudelkeria horren biktimak. Gizakiok errenditzen gaituen naturaren lege zaharrean bildurik, Paulo eta Danielen munduko ibilera itogarriak txori, katagorri, suge eta antzaren fabulen munduarekin egiten dute bat, eta irakurlearengan efektu zoragarria lortzen gainera: ihesaren eta kontsolazioaren sentipen askatzailea. Zail da asmatzen nork jarri duen bere aldetik gehiago, irudimen handiko idazleak ala dohain handiko kontalariak; izan ere, oso gutxitan bezala egokitu baitzaio bata besteari. Emaitza paregabea da. Artista handi baten lana.

Bestea da mundua

by Joan Mari Irigoien Aranberri

Hutsetik hasi eta handiki izatera iritsi da Nazario Orbe, XIX. eta XX. mendeen arteko industrializazio-prozesuan, lanaren lanez eta zapaldu beharrekoak zapalduz. Ez da txikiagoa haren emazte Regina Aldasororen epopeia, erdaraz ez jakitetik Madrilgo Villalbako markesen jauregiko konfiantzazko neskame izateraino.

Beste norbaiten zapatak

by Garazi Kamio Anduaga

Lankide baten amaren hilbeilak egonezinik uzten duen gizona, giza harremanak matematika- ekuazioen arabera ikusten dituen bikotea, autobusean bidaia luze bat egin behar duen lagun parea, alaba gaixoa ospitalera eraman behar izan duen ama, bizilagunari mandatu bitxi bat eskatzen dion agurea, 30 urte lehenagoko ikasle garaiko pasadizoak aztoratzen duen gurasoa...

Refine Search

Showing 251 through 275 of 315 results