Browse Results

Showing 276 through 300 of 315 results

Beste norbaiten zapatak

by Garzi Kamio

Lankide baten amaren hilbeilak egonezinik uzten duen gizona, giza harremanak matematika- ekuazioen arabera ikusten dituen bikotea, autobusean bidaia luze bat egin behar duen lagun parea, alaba gaixoa ospitalera eraman behar izan duen ama, bizilagunari mandatu bitxi bat eskatzen dion agurea, 30 urte lehenagoko ikasle garaiko pasadizoak aztoratzen duen gurasoa...

Bertan goxo

by Karlos Linazasoro Izagirre

Beilatoki bat zabaldu du aitatxok, biziek hildakoei azken agurra modu itxurosoan emateko, eta izena ere ezin aproposagoa asmatu du, amari gustatu ez zaion arren: Bertan Goxo, azken bidaia hori gustura egin dezaten. Inaugurazio-festa bat ere antolatu du, eta bertara etorri dira nire eskolako lagun batzuk, alkatea eta zinegotziak, bertsolari bat, on Ernesto parrokoa eta jubilatuen autobuskada bat, ondoren pintxoak izango dira-eta, doan. Hortik aurrera, berriz... hobe duzu zerorrek irakurtzea, ez baitira denak esatekoak, ezta sinestekoak ere, bai ordea barre gogotik egitekoak.

Berriz ere hutsetik hastera

by Miguel Angel Mintegi Larraza

"-Maialen -galdetu nion gero-, zer da maitasuna zuretzat? -Galdera polita. Maitasuna zer den... -berriro isildu zen-. Aurpegi anitzeko panpina, amaiera anitzeko ametsa, zoramen liluragarria... Nik al dakit! Hainbat aurpegi ditu! Berez, guztiz ederra, baina baita tragikoa ere, askotan. Bizitza beraren parekoa da, Idoia, edo hori iruditzen zait niri, abentura bat, agian. -Ez nabil definizio baten bila, Maialen, zuretzat zer den jakin nahi nuke, horixe besterik ez. -Kinka larrian jartzen nauzu. Zer den... Zer izatea nahiko nukeen esango dizut, zer den esatea beste kontu bat da, oso gauza pertsonala esango nuke. Inork ba ote daki? Idoia hemeretzi urte betetzera doa, eta ia urtebete darama etxetik kanpo, nerabezaro zorigabeak eraginiko zauriak sendatu eta bere bizitza propioa antolatu nahian: libre, inongo presiorik gabe. Horregatik,maitasuna ate joka etorri zaionean, gezurra badirudi ere, nahastuta dago. Ezin izango dio, ordea, bihotzaren bultzadari aurka egin, eta bete-betean murgilduko da maitasunaren abenturan. Horrezkero, azken hilabeteetan gorabehera gutxi izandako bizimodua, erabat aldatuko da, tonu arrosaz eta ilunez betetako kaleidoskopio bihurtu arte. Oraingo eleberri honekin, neska gazte baten eskutik, argi-ilunak nagusi diren sentimendu eta harremanenmundu korapilatsura eramaten gaitu Migel Anjelek, arrosatik beltzera, baina beti ere, urdin argia helburu.

Berriro igo nauzu

by Xabier Mendiguren Elizegi

Itzuli da. Etxera dator presoa, Espainiako kartzeletan ia hemezortzi urteko zigorra osorik bete ondoren. Gurasoak besarkatzea, lagunekin topatzea, ongi-etorriko ekitaldiak ? uholdeka datozkio sentipenak eta oroitzapenak lehenbiziko egun horietan, eta presoak ere sentimenduz gainezka dauka bere barrena, elkarren kontra talkaka borrokan: poza eta amorrua, samurtasuna eta zakarkeria bizinahia eta nekea, porrota eta biziraupena ?

Benito Cereno - Billy Budd, marinela

by Herman Melville Jose Ramon Vázquez Roson

Zenbait adituren ustez, Benito Cereno Melvilleren kontakizun betegin eta onenetariko bat da, Bartlebyrekin batera; baina ez datoz denak bat horretan, Borgesek ederki adierazi zuenez: "Benito Cerenok polemika sortzen jarraitzen du. Zenbaitek irizten diote Melvilleren maisu-lana eta literaturaren maisu-lanetariko bat. Zenbaitek uste dute akats bat dela edo akats sail bat. Zenbaitek iradoki dute Herman Melvillek berariaz ezin azalduzko testu bat idatzi nahi izan zuela orobat ezin azalduzkoa den mundu honen sinbolo doi eta zehatza izan zedin". Liburu honetan bildu den bigarren kontakizuna edo eleberri laburra, Billy Budd, gai ugari ukitzen dituen liburua izanik, eta haren konplexutasun moral eta sinbolikoarengatik, ezin konta ahalako irakurketa izan ditu 1924ean argitara zenetik. Zenbait alderdiri dagokienez erabat amaiturik ez badago ere, aditurik gehienek literaturaren maisu-lantzat jotzen dute eta, Moby-Dicken ondotik, Melvilleren eleberririk bikainentzat.

Bekatuak

by Ana Urkiza Ibaibarriaga

Bekatuaren ideia badirudi desterratua dugula geure burutik: modernoak gara, utikan sineskeria horiek! Alabaina, eguneroko bizitzan etengabe sortzen zaizkigu zalantzak, tentazioak, nola jokatu ez dakigun egoerak. Eta gero kontzientziaren harra dator, azpitik hazka eta hozka.Ana Urkizak hainbat ?bekatu? mota bildu ditu liburu honetan: harrokeria, mendekua, desleialtasuna, inbidia, faltsukeria, lapurreta, traizioa... Asmoa, baina, ez da katalogo bat egitea, ezta geure bizimodua antolatzeko aholkuak ematea ere, ipuinak asmatu baititu egileak gai horien inguruan.Istorio zirikatzaile bezain kitzikatzaileak dira bilduma honetakoak, ederrak eta sujerikorrak, giza kondizioan arakatu eta zer pentsatua ematen dutenak, azkenean irriño bat sortzeko ahoan, edo kezka bata arima barrenean.

Barkamena, kondena, tortura

by Joxe Azurmendi Otaegi

Gure bizigiro politikoan egunero entzuten ditugun kontzeptuei buruz ari da Azurmendi liburu honetan; ez, baina, eslogan berak behin eta berriz errepikatuz gure belarriak zulatu eta burmuinak nahieran moldatzeko, ezpada ideia horien sakoneko esanahiak aztertu eta ur lohi horien iturri zaharrak argitzeko. Damua, barkazioa, garaile eta garaituak, esijentzia etikoak, bizikidetzarako baldintzak, erru kolektiboa, helburu eta bitartekoen zilegitasuna, bortxaren kondena bezalako leloak haztatu ditu egileak, alea eta lastoa bereiziz eta jantzi demokratikoz saldu nahi dizkiguten errezeta totalitarioak salatuz. Azken urteetan idatzitako hiru saiakera labur bildu dira lan honetan, eta hiruretan ere hari bat: garai batean Eliza bezala, gaur egun Estatua ari dela bihurtzen gure kontzientzien kontrolatzaile zuzen eta zorrotza, komunikabide lagunen eta ustezko intelektualen kolaborazio ezinbestekoz.

Baita hondakinak ere

by Iñigo Astiz

Baita hondakinak ere, Iñigo Astiz: Ez dakit nor den, baina norbaitek denbora bat kalkulatu dit hemen. Eskaileretako argiari sakatu eta bertan gelditu naiz ikustera noiz suposatzen nauten kanpoan, noiz behar nukeen beste inon, agian beste inorekin, edo behintzat ez hemen: bakarrik, geldi, isilik. Ezertan ez. Bataz besteko presentzia bat dut munduaren leku zehatz honetan, eta nire ausazko existentziaren denbora agortzea erabaki dut gaur, beste inori eszedenterik utzi gabe. Norentzat dira nire segundoak ni ez nagoenean? Ordezkatzen al naute? Bigarrenez sakatu diot argiari, geldi, ezin asmatuz zer beste unerengatik sakrifikatu behar nukeen une hau, zer beste lekutan pentsatu nauten, eta zer beste bizitza amestu didaten.

Bagdadeko aurpegiak

by Juan Kruz Igerabide

Ali txikiaren aurpegia, bonbaz zartaturiko Bagdad hirian. Ali jakintsu sufiaren aurpegia, Erdi Aroko Bagdaden, jakinduriaren hirian. Tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen aurpegiak. Bizitzaren alde borrokatzen direnen aurpegiak. Ibaiaren aurpegia. Lore aurpegia: Jasmina. Bi istorio txirikordaturik, bi denbora elkarrizketan, bortxakeriaren gorreriaz gaindi. Iraganeko handitasuna, sufi xumeen jakinduria... oraindik ere bizirik dago nolabait Bagdad bortxatuan bizi diren izaki minduetan, elkarrekin arnasa hartzen ikasi nahi duten/dugunon borondate indartsuetan, arrazoigabeziaren eta errukigabeziaren itomenetik irten nahi duten/dugunon bihotzetan. Euria ari du Bagdaden. Aurpegiak hodeien gainean, irribarre bihurtzeko ahaleginetan.

Azukrea belazeetan

by Inazio Mujika Iraola

Azukrea belazeetan

Azken egunak Gandiagarekin

by Joxe Azurmendi Otaegi

Bere libururik pertsonalena ondu du Joxe Azurmendik. Abiapuntua ez da edonolakoa: Bitoriano Gandiaga, poeta paregabea, Arantzazun fraidekide izana eta lagun bihotzekoa hiltzera doa. Hari bisitan joan eta, ezinbestean, adiskidearen bizitza eta lanak, izaera eta heziera, nahimenak eta sinesmenak hasi da errepasatzen, eta buruarenak ere bai.

Azeri-zuloa

by Peio Esnal Ormaetxea

Euskalgintza Elkarlanean Fundazioak antolaturiko Joseba Jaka literatur beketako II. deialdian Pello Esnalen proiektu bat saritu zen gazteentzako literatura alorrean, eta orain aurkezten diegu euskal irakurleei, egitasmo zena liburu bihurturik. Erreformatoriora eraman dute Andoni, bere herritik indarka aterata. Askatasuna galduko du mugimendu guztiak neurtuta dauden etxe horretan; guraso eta senideak galduko ditu bera bezalako mutil zigortuak besterik ez dauden eremu itxian; eta izena ere galduko du, Antonio deitura ofiziala eman baitiote fraile eta irakasleek, Txatxarolas ezizen mingarria itxiturako kideek. Biziak ez du etenik ordea. Rofekort deitzen dioten erreformatorio horretan egun orok du bere abentura, handi nahiz txikia, eta eguneroko gorabehera horietan aurkituko ditu Andonik bere kezkak eta bizigarriak: eskolako larrialdiak direla, futbol-partiduetako poxak direla... Rokeforteko biztanleetan ere denetik topatuko du, irribarrea eta laguntza eskaintzeko prest dauden lagunak, bai eta azpikerietan dabiltzan zipotzak ere.

Aurpegiko ubeldurak

by Antton Kazabon Amigorena

Erietxean dago Matilde, senarrak emandako azken jipoiak utzitako arrastoak sendatzeko asmoz; bere burua defendatzeko, baina, erabaki gogorrena hartu behar izan zuen, eta orain luze eta zabal hitz egingo dute gertaera hartaz, haren zergatiez eta ondorioez, bere alaba Enarak, honen mutil-lagun Aingeruk, seme Lukaxek?

Atearen atzean

by Antton Kazabon Amigorena

Iraitzek utzi egin du Iker, orain Josurekin maitemindu delako eta zintzo jokatu nahi duelako. Hori guztia normala da, baina Iraitz institutuko ikaslea da, eta Josu ingeleseko irakaslea, hogei urte zaharragoa. Zer pentsatzen eta sentitzen du Josuk? Ausartuko ote da Iraitz bere bihotza zabaltzera? Nola erreakzionatuko dute Iraitzen lagunek, gurasoek? Ba al du horrelako istorio batek aurrera egiteko aukerarik?

Asier Buruhandiagaren okerrak

by María Bas Juan Bas

Asier Bilboko Alde Zaharrean bizi den hamaika urteko mutikoa da Asier Buruhandiaga (egia esan, kexu samar dabil jakin nahian zein halabeharrez egokitu zitzaion abizen hori). Roke Naxkak, Arantxita Txulitak, Lina Gezurginak eta Mikeltxo Plastak osatutako "banda beldurgarri" baten buru da bera. Elkarren laguntzarekin, "izurritsuen bandak" Asierrek arreba, Rosita, salbatu nahi du, eskola-lagun batzuen jazarpenetik.

ARMIX sukaldean: Mugaritzen laguntzarekin

by Elhuyar Elhuyar Fundazioa

Haurrentzako zientzia liburua

ARMIX sukaldean

by Jakoba Errekondo

ARMIX sukaldean<P><P> Mugaritzen laguntzarekin

ARMIX max-mix

by Elhuyar Fundazioa

Haurrentzako zientzia liburua

Arma, tiro, bammm!

by Joan Mari Irigoien Aranberri

?Hamzak, beraz, leherketa hura zuen jada buruan: izango ez zuen, bada, puntuari begira zegoela musika hura etorri bazitzaion, bamm bamm-bamm? musika hura, bai, gorputzean ere sentitzen zuena, bere gorputza zuhaitz bat balitz bezala, zainak adartzat zituena eta bere bihotz hura fruitutzat; bihotz hura, soka bakarreko lautak bezala, bamm-bamm-bamm egiten zuena, sistoleak eta diastoleak bat eginik; musika hura, segundo gutiren buruan erabateko bakera eraman zuena: BAMMM!? Hari bi nobela bakar berean: batetik, Bereibarko familia bat (Gipuzkoa eta Bizkaia arteko alegiazko herria) bizibidez eskopeta-lantegi bat daukana; bestetik, Balad al Xams-eko (Ekialde Hurbileko balizko herrialdea) beste familia bat, gerra ahaztu baten ondorioak nozitu beharko dituena; modu paraleloan kontatzen zaizkigu batzuen nahiz besteen pozak eta nekeak, eguneroko kontu xeheak eta Historia markatzen duten gertakari handiak, XX. mendeko bigarren erdian hasi eta gaur arte. Hari biek, halabeharrez, bat egiten duten arte. Ez da ohikoa arma trafikoa gaitzat hartzea eleberri batean; irakurlearen gogo-bihotzak inarrosteko asmo osoz egin du Joan Mari Irigoienek, eta helburu horri begira erabili bere artearen tresna guztiak. Hiru ezaugarriok nabarmendu daitezke egilearen lanean: hizkuntzaren erabilera zaindu eta ederra, hainbat istorio sortu eta kateatzeko fabulazio-ahalmen itzela, eta gure gizarteko gai minberak ukitzeko kontzientzia etikoa.

Arima enkoniatuak

by Xabier Mendiguren Elizegi

Lau ipuin luze edo nobela laburrez osatua. Ikasleaz maitemindu den irakasle heldua, gaztetako abenturarik zoroenak elkarri kon-tatzen dizkioten bi emakume, politika eta larru kontuak nahasten dituen istorioa... Sentimen-duak nahiz gorputzak sortzen diguten ahalkea ahaztuz, muturreraino eraman ditu pertsonaiak eta egoerak, era askotako teknikak erabiliz: gutuna, elkarrizketa hutsa...

Ariadna eta Hankapalo

by José Antonio Tellaetxe Isusi

Neskatila baten oihua entzun zen: aaaaaa! Eta piraten untzian kainoietara joan ziren denak arrapaladan. Kapelak hartu, pistolak eta labanak eskuratu, eta erratzaz armaturik abiatu zenik ere egon zen. Baten bat erasoka zetorkiela pentsatu zuten. Baina, neskarekin batera Hankapalo pirata zegoen. Hankapalo, Kizki bera kinka larrian jarri zuen kapitaina. Hankapalo handia, zazpi itsasoetako mamua. Kantak zionez, Hankapalo, pirata gaiztoa, okela gordina jaun eta itsasoko hura edaten zuena, lalarala...

Argi-itzalen neurria

by Xabier Artola Zubillaga

"Izugarria da gure oroimena. Batzuetan, usain soil batek gomutarazten dizkigu bestela memoriaren osinetik inola ere eskuratuko ez genituzkeenak. Baserrira txikitan joaten nintzeneko garai hura, esaterako, usainek berritzen didate askotan: mandioko belar onduaren sarkorrak; edota pastillako xaboiaren gezak, harraskako ur xirripa mehe bezain kiskalgarri haren azpian eskuak garbiarazten zizkigutelarik; edo txabola aurreko erromeroarenak, edo laranjondo osabak aldatuaren loreenak." Euskal Herria geltoki eta Paris helmuga duen Marrakexeko urketari gaztearen bidaia iniziatikoa; politikak eta gerrak elkarrengandik bereizi eta urrundu zituen anaia bikien tragedia; garai bateko amets iraultzaileak udan etxean umezurtz bat hartuz konpentsatzen dituen familia; maite duen horri zenbateraino hurbildu, noiz urrundu, dabilenaren zalantzak... Istorio hauek samurretik adina dute gordinetik; idazkera zehatz eta dotoreak ez du galarazten poesiazko ukitua: argazkigintzan bezala, argi-itzalen neurketa doia behar da, eszenaren kontrastearekin asmatzeko. Eraberean, emozioei bere puntuan eutsiz, intentsitatea eta indarra transmititzen dizkigu Xabier Artolak bere lehenengo liburu honetan.

Argazki albuma

by Antton Kazabon Amigorena

Ander trantze zail bat igarotzen ari da Aintzane ezagutu duenean, bera baino hamar urte zaharragoa den erizaina. Harreman berri horri esker berreskuratuko ditu bizipoza eta alaitasuna. Egun batean Anderrek bere argazki albuma elkarrekin ikustea proposatuko dio Aintzaneri. Argazkiak ikusiz, besteak beste, aurrez bikote zuen Maddirekin izandako zenbait bizipen ilunen berri eman beharko dio Anderrek.

Antzinako Erregimena eta Iraultza

by Alexis De Tocqueville Antonio Hermosa Andújar

Aristokraziarik ez dagoen gizarteetan -edo aristokrazia izatea ezinezkoa den gizarteetan-, askatasunak soilik egin diezaieke aurre modu eraginkorrean halako gizarteen berezko akatsei, askatasunak soilik geldiaraz dezake halako gizarteen gainbehera. Libertateak baino ezin ditu herritarrak atera haien independentziak berak dakarkien isolamendutik; askatasunak baino ezin ditu behartu elkarrengana hurbiltzera; hark baino ezin ditu batu, afera komunetan elkar hartzeko, elkar konbentzitzeko eta elkarri atsegin egiteko beharra izan dezaten. Askatasunak bakarrik aska ditzake herritarrak dirua gurtzeko beharretik eta haien arazo partikularren eguneroko harat-honat hutsaletatik, ikas eta senti dezaten aberria haien gainetik eta haien ondoan dagoela. Libertateak soilik sortzen ditu ongizate-nahia baino grina kementsu eta gorenagoak, hark bakarrik eskaintzen dizkio anbizioari aberastea baino helburu hobeak, eta hark bakarrik ematen du gizon-emakumeen akats eta bertuteak ikusteko eta epaitzeko argitasuna.<P><P> Esperientziak erakutsi dit gizon-emakume guztiak -eta, jakina, baita ni ere- norberaren funtsezko senak agindutakora itzultzen direla gutxi-asko beti, eta ez dela deusik ongi egiten norberaren senarekin bat datorrena baizik [...]. Instituzio demokratikoak gustuko ditut arrazoiz, baina aristokrata naiz senaz, hots, mespretxu eta beldur diot jendetzari. Itsutuki maite dut askatasuna, berdintasuna, eskubideekiko errespetua; baina ez demokrazia. Horra hor arimaren muina. Gorroto diot demagogiari, jendetzak nahaspilan jarduteari, gai publikoetan indarkeriaz eta argi handirik gabe esku hartzeari, behe-klaseen grina bekaiztiei, joera erlijiogabeei. Horra hor arimaren muina [...]. Askatasuna maite dut gehien. Horra hor egia.<P> Alexis de Tocqueville, 1805-1859: Mon instinct, mes opinions, 1840.<P> Zergatik piztu zen Iraultza Frantzian, Europa osoan prestatzen ari zen fenomeno bat bazen? Izan ere, Erromatar Inperioaren gainbeheraren ondoren instituzio feudal berak sortu baziren bazter guztietan, eta bazter guztietan bazeuden instituzio feudalak, zergatik zen Frantziaren kasua ohiz kanpokoa? Zer berezitasun zuen Frantziak? Zergatik mamitu zen berezitasun hura inoiz ez bezalako iraultza batean?<P> Lan honetan daude Alexis de Tocqueville frantziar pentsalari eta politikariak galdera horiei emandako erantzunak. Lan hau argitaratu zenean (1856an), kopernikar iraultza izan zen Frantziako Iraultzaren historiografian, eta soziologia historiko konparatzaileko azterlantzat jo liteke gaur egun. Frantziako Iraultzaren kausak azaltzeaz gainera, pentsalariak adierazten du zentralizazio administratiboak lotu zituela Antzinako Erregimeneko Frantzia eta haren ondorengo Frantzia gero eta demokratikoagoa, eta zer arrisku ekarri zuen zentralizazioa eta berdintasuna uztartzeak askatasunaren geroarentzat. Bestalde, Tocquevillek Amerikako Demokrazia obran azaldutako demokraziaren -eta askatasun politikoaren- teoria zabaldu zuen Antzinako Erregimena eta Iraultzak, erakutsi baitzuen tradizio feudaleko herrialdeek ere demokrazia izan zezaketela.

Antzinako Erregimena eta Iraultza

by Alexis De Tocqueville Sagrario Barandiaran

Aristokraziarik ez dagoen gizarteetan -edo aristokrazia izatea ezinezkoa den gizarteetan-, askatasunak soilik egin diezaieke aurre modu eraginkorrean halako gizarteen berezko akatsei, askatasunak soilik geldiaraz dezake halako gizarteen gainbehera. Libertateak baino ezin ditu herritarrak atera haien independentziak berak dakarkien isolamendutik; askatasunak baino ezin ditu behartu elkarrengana hurbiltzera; hark baino ezin ditu batu, afera komunetan elkar hartzeko, elkar konbentzitzeko eta elkarri atsegin egiteko beharra izan dezaten. Askatasunak bakarrik aska ditzake herritarrak dirua gurtzeko beharretik eta haien arazo partikularren eguneroko harat-honat hutsaletatik, ikas eta senti dezaten aberria haien gainetik eta haien ondoan dagoela.

Refine Search

Showing 276 through 300 of 315 results