Browse Results

Showing 301 through 315 of 315 results

Hamaika pauso

by Ramon Saizarbitoria Zabaleta

Ukatu egiten du eskaintzen zaion benda beltza, buruaren zirkin apal batez, eta begirada bere adorearentzat nahi lukeen lekukoaren bila galtzen zaio, alferrik. Aurrean, fusilek osatzen duten lerroa hertsi egin da, hiltzaile bakoitzak besteen artean ezkutatu nahi balu bezala. Masailak kulaten kontra estutu dituztenean jada, begientzako euskarri bila ahalegintzen da, ikararen zorabioaren ihesi.

Rossetti-ren obsesioa

by Ramon Saizarbitoria Zabaleta

"Eta, azkenean, pare bat jolas metaforikorekin luzatu ondoren, alegoriak utzi, eta bere ipurmasailak aipatzen nituen besterik gabe. Ipurmasail biribilek zoratzear nindukaten, irrealitatetik -batzuetan duda egiten bainuen existitzen ote ziren- egiazko bizitzara nindekartelako. "Amets huts zinena gorpuztu egin zara, zure ipurmasailak dakuskidalako", eta bide horretatik, "zutaz ase nahi dut, zure ahotik edan...". Ez dut uste ulertu ahal izateko gehiago esatea merezi duenik, kontuan hartuta ez dela hau, inondik ere, harro sentiarazten nauen oroitzapena. Ez dakit nola izan nintzen horren ausarta, kontuan hartuz ere errazago dela horrelako gauzak izkribuz esatea. [...] Telefonoz deitu zidan, goizez, eta berehala jakin nuen eragin positiboa lortu nuela izkribuarekin. Bestela izan balitz ez zidan deituko, noski, baina, horretaz gain, nor da? galdetu nuenean, bizitza osoan ordu arte entzundako doinurik sentsualena entzun nuen. Zin dagit belusezko ahotsak existitzen direla. "Maite zaitut" esan zidan, zeta gaztelaniaz ahoskatuz. "¿Lo digo bien?". Baietz erantzun nion noski. "Qué maravilla" esan zidan, "qué bien escribes, me tienes anonadada". Antzeko baieztapen zerrenda luze baten ondoren, ea ba al nekien non zegoen galdetu zidan, eta nik, noski, ezetz; nola jakin behar nuen. "Ohe gainean nago etzanda" esan zidan. "Estoy tumbada encima de la cama y tengo los muslos calientes, tío". Pentsa daitekeenez, ezin nuen listurik irentsi. Harriturik nengoen portaera harengatik, eta harro nire literaturaren eraginagatik. Irakurtzen ari nintzen liburua esku artetik erori zitzaidan".

Lasai, ez da ezer gertatzen

by Ana Malagon Zaldua

Bakardadearen mapa moduko bat da liburu hau, Iban Zalduak hitzaurrean dioenez. Frustrazioaren koordenadak erakusten dizkigu bere orrietan, insatisfazioaren eta inkomunikazioaren kartografia. 162 mikroipuin idatzi ditu egileak, inoiz orria gainditu gabe, eta neurri murritz horretan unibertso pertsonal bat eraiki du: hiritarra, gaurkoa, gure egunerokotasunari ironiazko begirada bat eskaintzen diona. Haurtzaroa ageri da kontakizunotan, ez idealizatua baizik porrot txikiz osatua; heriotza ez tragikoa baizik eta ia etxekoa, misteriotsu baina aldi berean irrigarria; maitasun ez poz betezko baizik ahitua, askotan jaio orduko usteldua. Idazkera sobrio eta zehatza darabil Malagonek, apaingarriei eta enfasiei ihes egiten diena, eta ?bistan denez? luzamendutan galtzen ez dena.

Lamia eta Basajaun

by Antton Irusta Zamalloa

Ttrikuharrien artean bizi zen Basajaun, izadiko errege; haizeen, eurien, landareen, ibaien eta animalien ororen jaun. Behin ereinotz hostotsuen artean paseatzera joan zen Basajaun eta hosto artetik distira berezi bat sumatu zuen. Distira hura lamia eder baten adats luze horiak egiten zuen. Basajaunak liluraturik begiratzen zion, begi-kliskarik ere egin gabe. Egunetan eta egunetan ibili zen bidea galdurik, nora joan ez zekiela, burumakur, lamiaren irudi atsegina burutik kendu ezinik.

Tartalo, Mari eta herensugea

by Antton Irusta Zamalloa

Ipuinak, gizon-emakumeen bidelagun izan dira beti, denboran eta kulturetan zehar.Ipuinak funtzio eta esanahi ugari izan du, kultura desberdinen arabera: irakasbide, jolasbide, mito... denetik du.Antton IrustaAntton Irusta naiz, Usansoloko ipuin kontalaria. Hango eta hemengo ipuinak kontatzen ditut gustura. Nire ipuinetan kontatzen ditudan gaiak lantzen saiatzen naiz haur eta gazte literatura egiten dudanean.Ipuinak kontatzea niretzat, dena da, baita literatura ere. Horregatik dut gogoko hunkitzen nauten istorioak entzuleei kontatzea, izan ere, ipuinek afektuaren dohaina eskaintzen digute.Horrela naiz zoriontsu: ipuinak kontatuz, norbera emozionatuz eta entzuleak barru-barrutik hunkituz.

Yasuke

by Antton Irusta Zamalloa

Yasuke naiz eta hamar urte ditut. Japoniako hiriburutik, Tokiotik, hurbil bizi naiz, Ogawan. Nire gurasoek baserri lanak egiten dituzte eta amak saltzen ditu etxeko produktuak, eta nik etxeko lanak egiten laguntzen dut. Daisuke da txiki-txikitatik nire lagunik hoberena. Bioi gustatzen zaigu bizikle-taz ibiltzea, baina, batez ere, bideo jolasak gustatzen zaizkigu. Hamaika gauza kontatu nahi dizut gure bizimodu, ohitura eta ipuinei buruz, eta atseginez irakur ditzazula nahi nuke. Badakit Japonia oso urrun dagoela zure herritik, baina ipuinak gustuko badituzu, ni prest naukazu kontu kontari aritzeko.Antton IrustaAntton Irusta naiz, Usansoloko ipuin kontalaria. Hango eta hemengo ipuinak kontatzen ditut gus-tura. Nire ipuinetan kontatzen ditudan gaiak lantzen saiatzen naiz haur eta gazte literatura egiten dudanean.Ipuinak kontatzea niretzat, dena da, baita literatura ere. Horregatik dut gogoko hunkitzen nauten istorioak entzuleei kontatzea, izan ere, ipuinek afektuaren dohaina eskaintzen digute.Horrela naiz zoriontsu: ipuinak kontatuz, norbera emozionatuz eta entzuleak barru-barrutik hunkituz.

Yu Ling

by Antton Irusta Zamalloa

Yu Ling dut izena eta Pekinen bizi naiz, aitona-amonekin eta gurasoekin Tong Xian auzoan. Entzun al dituzu inoiz Txinako ipuinak? Txinako liburu zaharretan badira ipuin zahar eta ederrak. Bertako ohituren berri eman nahi dizut aditzera.

Ni, Vera

by Itxaso Martin Zapirain

"Kontrolik gabeko garrasi, oihu, orro eta konbultsioak erraietatik aterako zaizkizun beldur zara. Preso dagoen animaliak, giltzapean sartu duen horretatik libratzeko egiten dituen mugimendu histerikoak egiten hasiko ote zaren izu. Barruan daudela badakizu. Sentitzen dituzu. Ikusi ditzakezu. Hain gertu eta hain zure sentitzen dituzu, ez dakizu eutsi ahal izango diezun. Zure haragi eta hezur dira eurak ere". Erotzeko zorian sentitzen da Martina, zer gertatzen zaion ez dakiela. Nahiz eta mutilak lagundu, nahiz eta ?ahalegin handi bat eginda? psikologoarengana joan, amildegiaren ertzetik gero gertuago dago, eta zuloak bertara erakartzen duela nabari du.

Karonte

by Asel Luzarraga Zarrabeitia

Urtebete koman eman ondoren guztiz sendaturik itzultzen da etxera Amets Olazar, eta han du zain Naroa, 18 urteko lehengusina argentinarra. Hasierako normaltasun itxura horren pean gauza arraroak hasiko dira sumatzen ordea: Ametsen izaeraren eta ezagupenen aldaketa, inguruan zelatan dabiltzan pertsona ilunak... Zientzia fikziozkoa dirudien argumentua gure egunetara ekarriz, nobela kilikagarri bat idatzi du Asel Luzarragak, teknologia berriak giza kontzientziaren kontrolerako erabiltzen diren gizartearen posibilitateak arakatzen dituena, Bilbotik Tokiorako joan-etorri zorabiozkoan. Horrez gainera, misterioa eta maitasuna dira testuaren elementu nagusiak, narratzaile desberdinak erraz bezain natural nahasten dituen idazkera arin batean. Osagai horiekin guztiekin, gustuko koktela topatuko du hemen irakurleak. Nobela honi esker idazle gazteentzako Igartza Saria irabazi zuen Asel Luzarragak

Euskalkiak

by Koldo Zuazo Zelaieta

Zeresanik ez dugunean hitz egiten omen dugu eguraldiaz. Peruarenak, hortaz, ironia osoz aukeratu du izenburu hori, esatekoa ez baitzaio falta inondik ere, ezta horretarako gogoa eta jakintza ere. Izan ere, lehenengo liburua izateko indar, trebezia eta etorri harrigarriak erakusten ditu hernaniar gazte honek.

Hura abentura!

by Karlos Santisteban Zimarro

Funtsean abentura-istorioa da. Protagonistak, neska eta mutil bat, kezkaturik daude ikasturte berrian ikastolan hasieratik elkarrekin egon den lagun-taldea desegin eta beste gela batzuetan banatu behar delako. Badute lagun batzuk aukeratzerik eta, aukera zaila den arren, Iratik argi eta garbi du Iker nahi duela bere ondoan, izan ere beti gustatu zaio. Azken eskola-egunean maisuak ezusteko sorpresa eman die: denak elkarrekin egongo dira kanpamentu batean eta, hasiera-hasieratik hamaika abentura biziko dituztela agindu die. Azkenean, Irati eta Iker bakarrik murgilduko dira abentura zoroan eta hainbat egoera larritan hausnartzeko eta elkarri hamaika galdera egiteko parada izango dute. Errealitatea eta ametsak nahasten dituen irudimenezko abentura da, azken finean. Ea gustatzen zaizuen!

Udalekua, hura lekua!

by Karlos Santisteban Zimarro

10 urtetik gorakoentzatNire lagun gehienak noiz edo noiz udalekuren batean egonak ziren eta niri inbidia apur bat ematen zidaten. Horregatik aurten udalekuetara joan nahi nuela esan nien gurasoei. Hasieran ezetz esan zidaten. Baina gero, nire lagun onena den Aitor ere joatekoa zenez, haren aita-amek nireekin hitz egin eta konbentzitu egin zituzten. Irten behar genuen egunean urduri xamar nengoen, batez ere, gurekin nor eta Argia joango zelako. <P><P>Zirrara berezia nabaritzen nuen bihotzean...Karlos Santisteban Karrantzan jaioa 1960ean. Euskera-itzultzailea lanbidez, euskararen irakaskuntzan aritu da eta 1984. urteaz geroztik Bizkaiko Foru Aldundian lan egiten du.Ia literatura arlo guztietan idatzi badu ere, azken urteotan bereziki haur eta gazte literaturari ekin dio eta zeregin horretan ume-gazteturik sentitzen da. Bilduma honetan Hura abentura!, Oporren zirrara, Tximeletak dantzan eta Sorbaruk ez du harririk nahi aurkituko dituzu.Marrazkiak: Enrique Morente

Milki. Harroputzak eta poxpolinak

by Giuseppe Zironi Lorenzo Chiavini M. M. Leonetti

Millak etsita begiratu dit: "Errugabea naiz, Milki"!. Nik sinetsi egin nahi diot, baina dena bere aurka dago. Bere mutil-lagunaren eta Dog Cityren errua da; hiriaren erakarpen kriminalaren errua. Cat Townera itzultzetako? Sentitzen dut, beranduegi da horretarako

Milki. Hirira goaz

by Giuseppe Zironi Lorenzo Chiavini M. M. Leonetti

Nire izena Michele Micini da, baina nire lagunek Milki deitzen didate. Ni Cat Town hirian bizi nintzen, katuak eta erakusleiho handi eta ederrez betetako jirian. Orain Dog Cityn bizi naiz, txakurren hirian. Hemezortzi milioi txakur...eta gu katu gara!

Argi-itzalen neurria

by Xabier Artola Zubillaga

"Izugarria da gure oroimena. Batzuetan, usain soil batek gomutarazten dizkigu bestela memoriaren osinetik inola ere eskuratuko ez genituzkeenak. Baserrira txikitan joaten nintzeneko garai hura, esaterako, usainek berritzen didate askotan: mandioko belar onduaren sarkorrak; edota pastillako xaboiaren gezak, harraskako ur xirripa mehe bezain kiskalgarri haren azpian eskuak garbiarazten zizkigutelarik; edo txabola aurreko erromeroarenak, edo laranjondo osabak aldatuaren loreenak." Euskal Herria geltoki eta Paris helmuga duen Marrakexeko urketari gaztearen bidaia iniziatikoa; politikak eta gerrak elkarrengandik bereizi eta urrundu zituen anaia bikien tragedia; garai bateko amets iraultzaileak udan etxean umezurtz bat hartuz konpentsatzen dituen familia; maite duen horri zenbateraino hurbildu, noiz urrundu, dabilenaren zalantzak... Istorio hauek samurretik adina dute gordinetik; idazkera zehatz eta dotoreak ez du galarazten poesiazko ukitua: argazkigintzan bezala, argi-itzalen neurketa doia behar da, eszenaren kontrastearekin asmatzeko. Eraberean, emozioei bere puntuan eutsiz, intentsitatea eta indarra transmititzen dizkigu Xabier Artolak bere lehenengo liburu honetan.

Refine Search

Showing 301 through 315 of 315 results