Browse Results

Showing 76 through 100 of 315 results

Errauts

by Cristina Fernández Blanco Eneko Aizpurua

Magrebtar gizaseme bat labankadaka hil dute Lazkaon. Abokatu batek hilketa argitzeko eskatu dio Mikel Egileorri. Kazetaria kinka txarrean da, egunkariko lanpostua galtzeko arriskuan. Lan eta diru arazoek eraginda, Egileorrek mandatua onartu eta lanari ekingo dio berehala. Ikerketak ezkutuko interes zikinen, negozio ilunen eta eraildako etorkinen errautsak lurpetik atera eta denen bistan haizatuko ditu ustelkeriaren kiratsa bazter guztietara zabalduz.

Herensuge gorriaren urtea

by Cristina Fernández Blanco Eneko Aizpurua

Lapurretak, iruzurrak eta erasoak nabarmen ugaritu dira aspaldi honetan eskualdean eta horrek haserrea eragin du herritarren artean. Dirua ebasteko asmoarekin egin den gazte baten bahiketa izan da edalontzia gainezka eginarazi duen tanta.Herritarrak kalera atera dira segurtasun ezagatik protestaka. Hori gutxi balitz, badirudi baten batzuk hitzetatik ekintzetara pasatu eta justizia beren kabuz egin nahian hasi direla. Beasaingo errumaniar ijito baten etxeari su eman diote, eta gaztea leku ezezagunean dago harrezkero. Gertaeren tokian pintada arrazistak agertu dira, ?Benetako Euskaldunak? izeneko talde misteriotsu batek sinatuak.Ikerketa-lanak ezustekoz eta arriskuz betetako eremu ilun eta labainkor batean barneraraziko du Mikel Egileor, egunkaritik kaleratu zutenetik, freelancee moduan ari dena lanean bizimodua ozta-ozta atera beharrez.

19 kamera

by Cristina Fernández Blanco Jon Arretxe

Trama paralelo batzuek osatzen dute umorea eta gordintasuna konbinatzen dituen nobela beltz hau: Palankako klub bateko prezio susmagarriak, trafikatzaileen arteko istiluak, adin txikiko prostituta baten desagerpena, kaputxadun talde baten jipoi eta hilketak... Dena dela, nobelako ardatz nagusia Toure da, Bilboko San Frantzisko auzoan bizi den etorkin afrikarra. Ogibidea bilatzen behartuta, gezurrezko igarle gisa saiatuko da lehenik eta, pixkanaka, kasu eta proposamen bitxiak sortzen joango zaizkio.

612 euro

by Cristina Fernández Blanco Jon Arretxe

Bueltan da Toure, San Frantzisko auzoko detektibe berezia, bizilagun afrikarrentzat agurgarria, emakume zurientzat desiragarria eta polizientzat mespretxagarria. Bolada txar batetik pasatzen ari den momentuan ustezko anaia baten bisita jasoko du bere patera-pisuan, lekua egingo dio afrikar abegiaren izenean eta, erabaki horren erruz, arazo larriak sortuko zaizkio, lapurreta, droga-trafiko eta hilketa kasuetan belarrietaraino nahastuko dutenak. 19 Kamera arrakastatsuaren ondoren dator 612 Euro. Toureren sagako bigarren nobela hau ere Euskal Herriko ghettorik handienean kokatuta dago, Bilboko San Frantziskon. 612 euro instituzioek behartsuenei hilero ematen dieten kopurua da, sanfrantziskotar askoren esperantza bizirik irauteko. Gordintasuna eta umorea konbinatuz, Jon Arretxek erritmo biziko eleberria eraiki du, irakurlea lehen orrialdetik harrapatu eta amaiera arte oharkabean daramana.

Hutsaren itzalak

by Cristina Fernández Blanco Jon Arretxe

Hainbat urtez bizirik irauteko borrokan ibili ondoren, Tourek Sira bere alabaren deia jaso du. Hendaiara datorrela esan dio, egun batzuk elkarrekin pasatu nahi dituela eta. Paperik ezaren arazoak saihesteko, Tourek Sa Kene bere amorantea bidaltzen du alaba autoz jasotzera. Baina Sira ez da hitzordura agertzen. <P><P> Hauxe da Toure "detektibe-igarle"aren hirugarren abentura. Arretxek koxka bat estuago egiten du, eta Saharaz hegoaldeko etorkinen egoera gordinean egiten du azpimarra. Hemen ez dago aurreko abenturetan hainbat irribarre, egoera barregarri edo ikerketa absurdorik. Bigarren plano batean geratzen da umorea eta ironia oraingoan. Paradisuaren ateetaraino iristeko ibilbide nekezkoak, mafien esku-sartze ankerrak, giza legearen etengabeko urratzeak hartzen dute protagonismoa... Intrigarik ez da falta, ordea. Egiantzekotasun handiko historia da Toure eta San Frantziskoko Afrika Txikiko bere lagunena, ahula ahaltsuaren kontrako borrokara behartzen duen historia. Jon Arretxe berriz ere kontakizun poliziakoaz baliatzen da gure inguruan ikusten diren bidegabekeriak eta xenofobiaren orratzak zorrotz salatzeko.

Tangerko ametsak

by Cristina Fernández Blanco Jon Arretxe

Paterak abiatzeko zain dauden bitartean, eguneko azken ferrya heldu da Tangerko portura. Bidaiari bat nabarmentzen da iritsi berrien artean, medina zaharrerantz pauso finkoz doan gizon bakarti bat. Ondo ezagutzen du ingurunea, eta badaki nora doan eta zein den bere betebeharra. Bien bitartean, alderdi zaharreko kalexka labirintikoetan urrundik etorritako mila arima alderrai pilatzen dira. Asko hor preso geratu dira, ez aurrera ez atzera; beste batzuek oraindik eusten diote esperantzari. Moussa gaztea da azken hauetariko bat. Malin utzi zuen familia, Europa helmuga, eta ez dago prest etxera esku hutsik itzultzeko, ez du amore emango paradisura eraman lezakeen azken saiakera burutu gabe. Fatima ere bigarren talde horretakoa da eta eguneroko borrokan dihardu biziraupenaren alde, Rif-etik, familiak arbuiatuta, alaba txikia bizkarrean alde egin behar izan zuen momentutik. Fatima, Moussa eta gizon heldu berriaren bideak Tangerko medinan gurutzatuko dira, heriotza zain dagoen karrika estu eta ilunenen artean.Bamako da nobela honen bigarren kokagunea. Hango giroa, ostera, erabat desberdina da. Han harmonia da nagusi, batez ere patio tradizional bateko biztanle ugarien artean. Baina dena aldatuko da emakume zuri bat, argazki bat eskuan, iristen den momentutik aurrera.Tangerko ametsak (Erein argitaletxea, Uzta Gorria bilduma) nobela beltza da, baina genero honen ohiko ezaugarriak bidaiarekin konbinatzen ditu. Ohi duen bezala, Jon Arretxe idazleak toki kilikagarrietara eramango gaitu bere obrarekin, bai geografiari bai kulturari dagokionez. Lehenago Lisboara eraman gintuen Fatum-ekin (2008); eta gero Istanbul, Kurdistan eta Munichera Xahmaran-ekin (2009). Oraingo honetan Bamako eta Tangerren artean gauzatuko da trama, Afrika Beltzaren eta Europako kosta begi bistan daukan hiri marokoarraren artean. Eta hiri eder horretako kaleen galtzada-harri gogorraren kontra tupust egingo dute hainbat lagunen ametsek.

Xahmaran

by Cristina Fernández Blanco Jon Arretxe Pérez

Istanbulgo etxe otomano hondatu bat bizileku, gurpildun aulkian preso, Kawa-ren amak egunero ekartzen ditu gogora Ararat mendipeko edertasunak, kurduen leiendak eta leku sakratuak, eta han hil zizkioten senar eta bi seme gerrillarien oroitzapenak. Bien bitartean, eta amaren ezkutuan, jendea akabatzea du Kawa-k ogibide, beti ere enkarguz eta arrazoiak ezagutu gabe. Baina ohikoak ez bezalako hilketa baten ondorioz, gauzak gaiztotzen hasiko zaizkio Kawari, larritasuna jabetuko da berataz eta bere munduaren oinarriak pitzatzen hasiko dira. Bere ama zahartu eta ezinduarengatik ez balitz, alde egingo zuen Alemaniara, geratzen zaizkion anai-arreben bideari jarraituz. Izan ere, Xezal, etxeko alaba bakarra, eta Baran, anaia nagusia, Munichen daude aspalditik, xenofobiaz kutsatutako gizartean bizirauteko ahaleginetan, nor bere erara. Jon Arretxek ohikoa du bere liburuen bidez beste kultura batzuk erakustea, irakurlea urruneko eta ez hain urruneko hirietan zehar eramatea, bidaia-gidetan agertzen ez den errealismoa eta giza alderdia landuz. Nobela beltz honek Istanbul eta Munich ditu kokaleku, desberdintasun guztien gainetik harreman estua daukaten bi hiri. Aberri lapurtuaren grina, biziraupenerako borroka, idealak eta desengainuak... hori eta gehiago daXahmaran, ohoretik desohorera doan bidaia.

Hezurren ondarea

by Cristina Fernández Blanco Dolores Redondo Fernando Rey Escalera Mikel Vilches Plaza

Johana Marquezen aitaordearen kontrako epaiketa hastear dago. Salan zain dauden pertsonen artean dago, haurdun, Amaia Salazar inspektorea, Foruzaingoaren homizidioen arloko burua.Zaindari ikusezinean ikusi genuen bezala, berak argitu zituen Basajaunen hilketak, Baztan ibar osoa izuz eta kezkaz bete zutena. Basajaunenmodus operandia imitatuz, Jason Medinak bere andrearen alaba nerabea, Johana, hil, bortxatu eta mutilatu egin zuen. Amaiak bere egitekoa bete du hiltzaile bihozgabe hura akusatzen zuten frogak biltzen, eta prest dago epaiketan erakusteko. Halako batean, ordea, epaileak adierazi du epaiketa bertan behera gelditzen dela: akusatuak bere buruaz beste egin du epaitegietako komunetan. Berriak ikusmina eta haserrea pizten du salan, eta poliziak Amaiari deitzen dio: akusatuak ohar kezkagarri misteriotsu bat utzi du inspektoreari zuzendua. Hitz bakar bat: ?Tarttalo?. Hitz bakar horrek lotura moduan jokatzen du eleberriko trama lazgarriaren garapenean, eta, inspektorea epizentro duela, bukaera bizkor dardaratsuraino eramango gaitu ia konturatu gabe. Baztango trilogiako bigarren eleberri honek badu beste foko bat ere, hari nagusiari maisuki lotua, familia harremanak, senar-emazte harremanak, amatasuna? ukitzen dituena eta kontakizuna are interesgarriago bihurtzen duena.

Maleren bidaia

by Calvin Inongo-Vi-Makome

Male gaztearen historia, Bobwamu bere herriskako izpirituek aukeratu dute jasaten dituzten lehorte, epidemia, uholde eta izurriteen madarikazioa desegiteko elefante-letagina bilatzearren. Historia sarbide-bidaia bat da, eta bertan protagonistaren eroapena eta irmotasuna, bere tribuarekiko elkartasuna eta inguruarekiko bizitza harmoniatsua balore goren bezala goraipatzen dira. Inongo-Vi-Makome Lobe-n (Kribi) jaio zen, Kamerungo hegoaldean. Atlantiko itsaso ondoan dagoen herriska batean. Bere jaioterrian bere lehenengo ikasketak burutu zituen. Handik itsasoa zeharkatu, Valentzian batxirlegoa bukatu eta Medikuntza ikasketak egiten hasi zen. Gaur egun, Afrikako ipuinak idatzi eta kontatu egiten ditu. Bilduma honetan bigarren lana du hau, ?Gorila zuri bihurtu zen mutiko beltza? ipuinaren ondoren.

Mahemoren ametsa

by Calvin Inongo-Vi-Makome Lurdes Auzmendi Ayerbe

Mahemo, bere anaia Deme eta haien gurasoak Europako herrialde bateko hiri batean bizi dira.Familia osoak beraien jaioterritik, Kamerundik emigratu zuen, han zegoen diktaduratik eta injustizietatik ihesi.Apurka-apurka ohitzen joan ziren bizitza berrira eta bizi diren herrialdeko ohituretara, baina beraienak ahaztu gabe.Inongo-Vi-MakomeLobe-n (Kribi) jaio zen, Kamerungo hegoaldean. Atlantiko itsaso ondoan dagoen herriska batean. Bere jaioterrian bere lehenengo ikasketak burutu zituen. Handik itsasoa zeharkatu, Valentzian batxirlegoa bukatu eta Medikuntza ikasketak egiten hasi zen. Gaur egun, Afrikako ipuinak idatzi eta kontatu egiten ditu.Bilduma honetan: Maleren bidaia eta Ur-jauzien negarra aurkituko dituzu.

Ametsaren aro berria

by Agustín Ferrer Casas Ignacio Fernández González Pedro Díez de Ulzurun e Ignacio López de Arana Arrieta

Manuelen aitak saltoki handietan lan egiten du. Manuel gazteak lana topatu nahi du familiaren estualdia arintzeko, baina bere adineko gazteentzat egokiagoa den jarduera hezigarri eta dibertigarri bat egitea proposatu diote.

Soldaduaren itzulera

by Maialen Berasategi Catalán Rebecca West

Christopher Baldry-k azken hamabost urteetako oroitzapen oro galdu du, Lehen Mundu Gerran borrokan ari zela zaurituta. Etxera bidaliko dute, eri (ero?), baina, hara iristean, zeharo arrotza egingo zaio bere etxe maite berritua, bai eta Kitty emaztea bera ere. Familia-gizon heldu adeitsu hura 21 urteko gazte alai buruarin bihurtu da. Eta okerrena ez da hori: tematua dago duela hamabost urte maite izan zuen neska hura maite duela oraindik, hots, Margaret Allington, langile-herri batean bizi den andre txiro bat. Zalaparta. Eskandalua. Mundua hankaz gora. (Etxe barrutik aterako ez den) tragedia bat.

Xivaren malkoak

by César Mallorquí del Corral Irene Aldasoro Kataraina

Behin batean, aspaldi, fantasma bat ikusi nuen. Bai espektro bat, agerpen bat, espiritu bat; nahi duzun bezala esan; kontua da ikusi egin nuela. Gizakia Ilargira iritsi zen urtean izan zen eta une batzuetan beldurra pasatu banuen ere ?beldur handia, egia esan?, istorio hau ez da beldurrezkoa esaten zaien horietakoa.

Luna jaunaren azken lana

by César Mallorquí del Corral Mikel Hoyos Sein

Abentura-eleberri honen erritmoa bizibizia da, eta César Mallorquík ezin hobeto elkartu ditu istorio konplexu baten atalak. Bolivian hasten da narrazioa, Flor Huanaco andreak Espainiara alde egin aurretik, baina laster Madrilgo kale eta auzoetara aldatuko da. Huanaco andrearen atzetik soldatapeko hiltzaile ospetsu bat, Luna jauna, eta narkotrafikatzaile baten iritsiko dira. Luna jaunak andrea hiltzeko eskaria jaso du, eta narkotrafikatzailearen semea, aitaren inperioa jasotzeko irrikaz, arriskutsuarriskutsua izango da. Halako batean, adimen aparteko mutil bat sartuko da istorioan, zeharo argia baina sentiberegia. Izan ere, Flor Huanaco neskame hasi da mutil horren etxean?

Gogoetak: Hiritarren eta estatu gizonaren brebiarioa

by Charles Louis de Secondat Felipe Juaristi Galdos

Zoriona edo zorigaitza, on edo gaitz ote den, barne-organoak nolakoak diren. Onean, istripuek, aberastasunek, ohoreek, osasun-kontuek, gaixotasunek ematen edo kentzen dute zoriona. Haatik, gaitzean, istripuek luzatzen edo laburtzen dute zorigaitza. Zorionaz edo zorigaitzaz mintzatzen garenean, tronpatu egiten gara beti; egoerak aztertzen baititugu, eta ez gizonak. Egoeraren bat ez da sekula zorigaiztokoa izango, baldin eta gustukoa bada; eta, esaten dugunean gizon bat, halako egoeraren batean egonik, zorigaiztokoa dela, ez dugu esan nahi gu ere, dauzkagun organoak edukirik, zorigabekoak izango ginatekeenik haren tokian bageunde. Gogoetak

Rameauren iloba

by Denis Diderot Joxan Elosegi Arregi

Frantziar Ilustrazioaren izen handien artean, Denis Diderot ezaguna da, D?Alembertekin batera, aurrena, eta bakarka, ondoren, ?Entziklopedia?ren zuzendaria izan zelako hogeita bost urteetan zehar. Alabaina, itzulpengintza, matematika, antzerkia, lagunarteko solasaldiak maite zituen idazleak, bere garaiko eztabaida garrantzitsuenen adibide diren obrak idatzi zituen. Zertan datza ?Rameauren iloba?? Hitz batez esateko, dialogo bat da -platonikotik deusik ez duena-, alderdi askotariko giza identitateari buruzkoa, interes etikoaren eta estetikoaren arteko erlazio korapilotsuen gatazkan oinarrituta.

Ez naiz ni

by Karmele Jaio Eiguren

Zerbait falta dute, zer den ondo ez badakite ere. Gaztetasunaren azken izpiez gozatu nahi dute batzuek, lehengo garai ustez eder haiek berreskuratu; esperientzia berriak bilatuko dituzte beste batzuek, modu batean zein bestean, edo hondatzen hasitako harremanak biziberritzen saiatu. Bizitzaren erdialdean daude denak, eta horrek eragiten dien ezinegonean beren tokia aurkitu nahi lukete. Pertsonaia batek dioen bezala, zailena ez baita zahartzea, zahartzen hastea baizik. Ipuin liburu berri bat dakarkigu Karmele Jaiok, hamabi istorioz osatua. Aurrekoetan bezala, giza harremanetan sortzen diren arrakaletan erreparatzen daki egileak, begirada zorrotz baina amultsu batekin; aurrekoen aldean, baina, sakonagoak dira kontakizunak, argumentua gehiago garatuz, eta abertsagoak dira pertsonaiak, haien bizitzen hainbat alderdi eta xehetasun erakutsiz; betiko sentiberatasunez, baina baita berria den umore fin batez ere.

Hamabost zauri

by Karmele Jaio Eiguren

Hamabost zauri: senarrak utzi duen emaztea, edo ezkontzaz kanpoko abentura duena, edo erantzunik ez daukan maitasun antzua... gizon-emakumeen arteko hartu-eman beti korapilatsuetan oinarritu da Karmele Jaio bere lehenengo liburu eder eta tarteka mingarri hau idazteko. Binakako bakardadea, komunikazio-inkomunikazio arazoak, desiraren eta errealitatearen arteko amildegia... gai horietatik abiatu eta elikatzen dira hamabost istorio hauek. Hasperen baten atzean egon daitezkeen pentsamenduak hitzen bitartez irudikatuz, burutik pasatu baina esan gabe geratzen diren esaldiak azaleratuz. Giza harremanen eremu labainkorrean eroso baina tentuz mugitzen daki egileak, pertsonen barrunbe ezkutuetan arakatzeko, gure nahi eta ezinak begirada zoli bezain delikatuarekin agertzeko. Ahots berri bat ateratzen da hemen euskal narratibaren plazara. Talentua, nortasuna eta sentiberatasuna erakusten dituen ahotsa, irakurleen buru-bihotzak inarrosten jakingo duena.

ARMIX sukaldean: Mugaritzen laguntzarekin

by Elhuyar Elhuyar Fundazioa

Haurrentzako zientzia liburua

Lunatikoak: Zientziaren bidezidorretatik

by Elhuyar Elhuyar Fundazioa

Debekatuta dago liburu hau osorik edo honen zati bat erreproduzitzea, sistema informatiko batean biltegiratzea eta edonola edo edozein euskarritan –elektronikoa, mekanikoa, fotokopia edo bestelakoa– transmititzea, Elhuyar Fundazioaren aldez aurretiko idatzizko baimenik gabe

Arima enkoniatuak

by Xabier Mendiguren Elizegi

Lau ipuin luze edo nobela laburrez osatua. Ikasleaz maitemindu den irakasle heldua, gaztetako abenturarik zoroenak elkarri kon-tatzen dizkioten bi emakume, politika eta larru kontuak nahasten dituen istorioa... Sentimen-duak nahiz gorputzak sortzen diguten ahalkea ahaztuz, muturreraino eraman ditu pertsonaiak eta egoerak, era askotako teknikak erabiliz: gutuna, elkarrizketa hutsa...

Berriro igo nauzu

by Xabier Mendiguren Elizegi

Itzuli da. Etxera dator presoa, Espainiako kartzeletan ia hemezortzi urteko zigorra osorik bete ondoren. Gurasoak besarkatzea, lagunekin topatzea, ongi-etorriko ekitaldiak ? uholdeka datozkio sentipenak eta oroitzapenak lehenbiziko egun horietan, eta presoak ere sentimenduz gainezka dauka bere barrena, elkarren kontra talkaka borrokan: poza eta amorrua, samurtasuna eta zakarkeria bizinahia eta nekea, porrota eta biziraupena ?

Elvis hil zen urtean

by Xabier Mendiguren Elizegi

Gauza asko gertatu zen Elvis hil zen urtean. Ametsetan ugari bezain esperientzietan urri zebiltzan Edu, Rober eta Etxe, nobela honetako protagonistak, Elvis hil zen uda hartan, hamabost urte betetzear edo bete berriak zituztela. Neskak, bizikletak, musika, drogak, politika eta beste hainbat kontu azalduko dira hiru lagunen arteko solas eta bizitzetan. Izan ere, pertsonaia hauen eta inguruko guztien bitartez, adoleszentziako garai lanbrotsua xarmaz erretratatzearekin batera, garai nahasi bezain eragargarri baten berri ematen digu egileak.

Enkhiridion (eskuliburua)

by Epikteto Iñaki Usabiaga Sukia

Epikteto filosofo grekoa, estoikoen eskolakoa, esklabo bizi izan zen bere bizitzaren urte gehienetan, Erroman. Behin libertatuta, Greziako Nikopolis hirian bere eskola propioa sortu eta erromatar patrizio asko bertara erakarri zituen, besteak beste, Flabio Arriano, Adrianoren garaian itzal handiko historiagile bilakatu zena. ?Enkhiridion? Epiktetoren ikasbidea dugu. Pasarte laburrez osaturiko testu horretan, norberaren ezagutzea eta bertutea praktikatzea aldarrikatzen dira, ataraxia (aztoramen gabetasuna) eta apatheia (sentimen gabetasuna) printzipioetan oinarrituta, alegia, azaleko itxuraz haratago, arrazoizko ekite onberak gidaturik, halabeharrak ezarritako patua bere horretan onartzea.

ARMIX sukaldean

by Jakoba Errekondo

ARMIX sukaldean<P><P> Mugaritzen laguntzarekin

Refine Search

Showing 76 through 100 of 315 results