Browse Results

Showing 76 through 100 of 315 results

Kankaleko misterioa

by John Andueza Altuna

Kankal, Kantauri itsasaldeko herri bukolikoa. Oporrak pasatzeko paraje perfektua. Bi mila eta hamarreko uda, ordea, ez zen batere lasaia izan Kankalen. Alderantziz. Sasoi arraroa izan zen, oso arraroa. Ez konta inori, baina uztailean gizon bat agertu zen hilda hondartzan. Eta kazetari batek argazkiak atera zizkion hilotz ezezagunari...

Lau lagun eta erdi 8. Agerian utzitako ikastetxeko-zuzendariaren kasua

by Joachim Nacionalidad: Alemana Friedrich Julen Gabiria Lara Mikel Valverde Tejedor

Txarlik ametsetan jarraitzen du: kasu handi bat argitu nahi du bere detektibe-agentziarekin, benetan garrantzitsua izango den kasu bat. Baina, azkenaldi honetan, beste zerbaitekin ere egiten du amets? eta bere arrebaren lagun ezin ederragoak du horren errua. Bien bitartean, lapurreta arraro bat gertatu da ikastetxeko zuzendariaren bulegoan. Eta susmagarri nagusia? ikastetxeko zuzendaria bera da!

Lunatikoak: Zientziaren bidezidorretatik

by Elhuyar Elhuyar Fundazioa

Debekatuta dago liburu hau osorik edo honen zati bat erreproduzitzea, sistema informatiko batean biltegiratzea eta edonola edo edozein euskarritan –elektronikoa, mekanikoa, fotokopia edo bestelakoa– transmititzea, Elhuyar Fundazioaren aldez aurretiko idatzizko baimenik gabe

Maria Galanta, abadesa

by Aritz Albaizar Martínez de Lezea S.L. Rosetta Testu Zerbitzuak Toti Martínez de Lezea

Maria Esperantza da, 1517an, Avilako Madrigalen, monasterio bateko abadesa. Aita santuaren gutun bat iritsi zaio gaur. Bertan, Fernando Katolikoaren ezkontzaz kanpoko alabatzat aitortzen du. Gutun horretan, ordea, ez da aipatzen amaren izena zein den. Une horretatik aurrera, erabat aldatuko da Maria Esperantzaren bizitza.Mundura ekarri zuen ama aurkitzea izango du handik aurrera bere helburu bakarra. Haren oroitzapenik eta berririk ia batere gabe joango da abadesa hori Bilbora, bere intuizioak eta behin ustekabean entzundako sehaska-kanta batek piztu zizkioten sentimenduek gidaturik, abenturazko bidaia arriskuz betean.Poliki-poliki, pausoz pauso, joango da ikasten ?eta gu harekin? bere jaiotza nola izan zen, Maria Galanta zergatik deitzen zioten, Madrigalen zergatik itxi zuten, amarekin zer gertatu zen. Ezagutuko ditu Juana Eroa deitzen zuten erregina gaixo hura, bere ahizperdia, Tordesillasen giltzapetua, eta beste Juana bat, bera bezalaxe sasikoa hura ere, Gaztelako Kondestablearen emaztea; beste anaierdi baten berri ere jakingo du: Alfontso, Aragoiko erregeordea? Saminki galdetuko du zergatik ukatu zitzaizkion berari amaren laztanak eta familiaren maitasuna.

Mihia aske: Gaztaro baten istorioa

by Antton Olariaga Aranburu Elias Canetti Ibon Uribarri Zenekorta

Liburu honetan oroimenen eraikuntzari ekiten dio Canettik, gaztaro baten kontakizuna egiten digu. Idazlearen zahartzaroko literatura ekimen nagusiaren lehen atala da, eta bertan hamasei urte bete zituen artekoak hartzen ditu hizpide. 65 urte zituenean ekin zion idazketari. XX. mendeko autobiografia interesgarrienetako bat dela esan izan da, haurtzaro eta nerabezaro europar baten lekukotza. Gottfried Keller saria jaso zuen lanak. Bost atal ditu liburuak, hiri eta egoitza nagusiak ardatz hartuta. Gurasoak eta familiako beste hainbat kide hartzen ditu hasieran Canettik hizpide pasadizoetan oinarritutako eta xehetasunez betetako testu batean (xehetasunei euren duintasuna itzultzea, hori izan zen agian bere lorpen nagusia). Gainera, lehen irakurketak, ikaskideak, maisuak eta lehen literatur erreferentziak azaltzen dizkigu Canettik.

Rasputin eta San Petersburgoko gauak

by Joxemari Iturralde Uria

Gregori Efi movitx Rasputinek neurri berean eragin zuen San Petersburgo hirian mirespena nahiz gorrotoa. Besteak beste, sendatzaile ospea zuen; horregatik deitu zioten tsarren palaziora, Alexis printzearen odoljarioa sendatzeko. Konturatzerako, Alexandra tsarina Rasputinen esanetara jarria zegoen. Baina enperadoreak ez ezik, hiriko aristokrazia osoa erori zen haren eraginpean; emakumeak batik bat, ez ohiko intuizioari eta sexu-trebetasunei esker. Kondairak dio hiriko goi mailako dama ospetsuenek bisitatzen zutela haren logela. Gaztetan hordialdiak eta orgiak nagusi ziren sekta sekretu baten partaide izan zen, eta geroztik arau bihurtu omen zuen beretzat nahiz besteentzat bekaturik handienak egin eta eginaraztea, Jainkoaren barkamena jasotzeko. Rasputin Errusiako Romanov dinastiaren azken urteetan ospe handiko pertsonaia eztabaidatsua izan zen. Joxemari Iturraldek, hain justu, Errusiako azken tsarraren egunak berregiten ditu eleberri honetan.

Sirena-hotsak

by Xabier Etxaniz Rojo

Fabian Nikaraguatik iritsitako etorkin bat da. Bizitza aurrera atera nahian agure bat zaintzeko lana eskaini diote. Baina nor da agure hori? Hainbat istorio ezkutatzen ditu agureak eta istorio horiek iraganera eramango dute Fabian. Sarak aita zenak idatzitako liburu baten ale bat aurkitu du eta pentsatu du ilusio handia egingo diola amari. Baina bertan aurkitu duenak iragan ezkutu batera darama Sara. Andonik amets bat du aspalditik: NBAren partida bat ikustera joatea AEBetara. Eta hara joango da bere lagun Perurekin lantegian dena konpontzen den egunean. Ez du ematen, ordea, enpresako arazoek konponbide erraza dutenik. Hiru adiskide. Gaztetan "Maiatz taldea" osatzen zuten, baina urte asko igaro dira eta dagoeneko ez da ezer geratzen. Oroitzapenak baizik ez. Ezkutaleku bat. Tren bat. Hiru buru-estalki. Zigarroen kea. Hamaikak eta bostean hasiko dira su-festak eta gaua beteko da sirena-hotsez. Lau kontakizun, lau bidaia iragana eta oraina biltzen diren leku ilun ezkutu horretara.

Skaterrak III. Begia begi truk

by Julen Gabiria Lara Mikel Valverde Tejedor

Skaterrak baliatu dituzte hiria promozionatzeko ikonotzat, museo berriaren modernotasunaren ikurtzat. Agintariek skateekin patinatzea debekatu diete, ordea. Eta skaterrak matxinatu egin dira. Pintada ikusgarri bat agertu da, eta Imanoli leporatu diote, bidegabeki. Errugabea dela erakusteko ahaleginean, enigma beldurgarri batean murgilduko dira bai lagunak, bai eta anaia ere. Skatea da haien mundua: askatasuna, mugak gainditu nahia eta adiskidetasuna. Hiria da haien skateparka, eta beti ez da agertoki samurra?

Txartel bat (des)herrira

by Garazi Goia Imaz

Ihesi dabiltzanen istorioa da hau. Ibai ihesi doa, bere erabakiz. Peru, besteen erabakiz. Deserrian gurutzatzen dira biak, ezustean, aldatu nahi luketen iragan bat eta baldintzazko galderak bizi dituzten bitartean: zer gertatuko zen hegazkin haiek herria suntsitu ez balute? Zer gertatuko zen kotxea hartu ez banu? Maitasun istorio bat, paperezko hegazkinetan bidalitako hitzak, bizitzako erabakiak, 1937ko gerrako bonba hotsak, erruarekin pozoitutako oroitzapenak, haurren negarrak, inoiz kontatu gabeko sekretuak, berridatzi ezin diren iraganeko kapituluak? Horiek guztiek osatzen dituzte istorio honetako protagonisten bizitzak, orain, herrira itzultzea beren esku dagoela badakitenean. Ihesa, deserrotzea eta bertakotzea moduko gaiak lantzen ditu Garazi Goiak, prosa eder eta iradokitzailez idatzitako bere bigarren nobela honetan.

Versus

by Karlos Linazasoro Izagirre

99 idazki, 99 gutun, 99 parabola, apotegma, aporia edo poema: estilo-ariketa sorta bat ondu du Karlos Linazasorok, naufrago bat asmatu sujet eta gaitzat, eta horren inguruko bariazioak sortu gero, doinu berberaren bihurritze, luzatze, luzitze eta adarjotzea balitz bezala. Asko dute testu hauek poesiatik, jolasetik, gogoetatik. Eta bertan, ezarian eta nahi ezta bezala, egileak hitz egiten digu bakardadeaz, eta oroiminaz, eta gauza konkretu eta abstraktuez, eta zeru-lurrez, eta itsaso-lehorrez, den eta ez den guztiaz eta ezerezaz

Zaindari ikusezina

by Dolores Redondo Josu Zabaleta Kortabarria

Ez zaio eleberriari intrigarik eta misteriorik falta. Amaia Salazar inspektoreak bi eginkizun ditu eleberrian: Baztan inguruan, eta batik bat, Elizondo inguruan gertatzen ari diren neska nerabeen hilketak argitu, eta, hain larria ez badirudi ere, eleberriak aurrera egin ahala, hil ala bizikoa gertatuko zaio Amaiari bere iraganarekin, eta iragana esaten dugunean, amarekin, izan (eta dituen) arazo larriak konpontzea. Alde horretatik begiratuta, detektibe nobela honek, edo polizia nobela honek, badu dimentsio psikologiko nagusi bat ere bere tramaren garapenak argitu beharko duena. Amaia Salazarren amak fijazio gaiztoa du alabarekin, eleberriak aurrera egin ahala haurtzaroko oroitzapenen bidez berreskuratuko da harreman gaizto horien nondik norakoak. Jakina, familia bera da lehen kaltetua. Honetaz ere luze jardungo du nobelak. Baina etor gaitezen intrigaren hariak eta gertaera nagusietara. Zergatik neskak, eta beti ere nerabeak? Galdera horien erantzuna ikerketak eta hiltzaileak berak emango du. Hiltzailearen koadro psikologikoak emango du izakera maniakoaren berri. Eleberriaren hirugarren baliabide nagusia mitologia da. Basajaunak bizirik omen inguruko bizilagunen imajinarioan. Progresoa azkar doa, baina mentalitate zaharraren elezahar eta sinismenak soseguz. Garrantzitsua izango da mundu mitologiko horrek nobelak izango duen protagonismoa. Idazleak trebezia handia erakusten du polizia-eleberrien kontalari gisa, eta herri honen idiosinkrasiaren ezagutza sakona, aldi berean. Detektibearen ikerketaren kontaketa eta pertsonaiak bizi diren alegiazko mundu antropologikoa batzeko duen maisutasunak era guztietako irakurleak harrapatzen ditu.

Baita hondakinak ere

by Iñigo Astiz

Baita hondakinak ere, Iñigo Astiz: Ez dakit nor den, baina norbaitek denbora bat kalkulatu dit hemen. Eskaileretako argiari sakatu eta bertan gelditu naiz ikustera noiz suposatzen nauten kanpoan, noiz behar nukeen beste inon, agian beste inorekin, edo behintzat ez hemen: bakarrik, geldi, isilik. Ezertan ez. Bataz besteko presentzia bat dut munduaren leku zehatz honetan, eta nire ausazko existentziaren denbora agortzea erabaki dut gaur, beste inori eszedenterik utzi gabe. Norentzat dira nire segundoak ni ez nagoenean? Ordezkatzen al naute? Bigarrenez sakatu diot argiari, geldi, ezin asmatuz zer beste unerengatik sakrifikatu behar nukeen une hau, zer beste lekutan pentsatu nauten, eta zer beste bizitza amestu didaten.

Benito Cereno - Billy Budd, marinela

by Herman Melville Jose Ramon Vázquez Roson

Zenbait adituren ustez, Benito Cereno Melvilleren kontakizun betegin eta onenetariko bat da, Bartlebyrekin batera; baina ez datoz denak bat horretan, Borgesek ederki adierazi zuenez: "Benito Cerenok polemika sortzen jarraitzen du. Zenbaitek irizten diote Melvilleren maisu-lana eta literaturaren maisu-lanetariko bat. Zenbaitek uste dute akats bat dela edo akats sail bat. Zenbaitek iradoki dute Herman Melvillek berariaz ezin azalduzko testu bat idatzi nahi izan zuela orobat ezin azalduzkoa den mundu honen sinbolo doi eta zehatza izan zedin". Liburu honetan bildu den bigarren kontakizuna edo eleberri laburra, Billy Budd, gai ugari ukitzen dituen liburua izanik, eta haren konplexutasun moral eta sinbolikoarengatik, ezin konta ahalako irakurketa izan ditu 1924ean argitara zenetik. Zenbait alderdiri dagokienez erabat amaiturik ez badago ere, aditurik gehienek literaturaren maisu-lantzat jotzen dute eta, Moby-Dicken ondotik, Melvilleren eleberririk bikainentzat.

Bertan goxo

by Karlos Linazasoro Izagirre

Beilatoki bat zabaldu du aitatxok, biziek hildakoei azken agurra modu itxurosoan emateko, eta izena ere ezin aproposagoa asmatu du, amari gustatu ez zaion arren: Bertan Goxo, azken bidaia hori gustura egin dezaten. Inaugurazio-festa bat ere antolatu du, eta bertara etorri dira nire eskolako lagun batzuk, alkatea eta zinegotziak, bertsolari bat, on Ernesto parrokoa eta jubilatuen autobuskada bat, ondoren pintxoak izango dira-eta, doan. Hortik aurrera, berriz... hobe duzu zerorrek irakurtzea, ez baitira denak esatekoak, ezta sinestekoak ere, bai ordea barre gogotik egitekoak.

Beste norbaiten zapatak

by Garzi Kamio

Lankide baten amaren hilbeilak egonezinik uzten duen gizona, giza harremanak matematika- ekuazioen arabera ikusten dituen bikotea, autobusean bidaia luze bat egin behar duen lagun parea, alaba gaixoa ospitalera eraman behar izan duen ama, bizilagunari mandatu bitxi bat eskatzen dion agurea, 30 urte lehenagoko ikasle garaiko pasadizoak aztoratzen duen gurasoa...

Beste norbaiten zapatak

by Garazi Kamio Anduaga

Lankide baten amaren hilbeilak egonezinik uzten duen gizona, giza harremanak matematika- ekuazioen arabera ikusten dituen bikotea, autobusean bidaia luze bat egin behar duen lagun parea, alaba gaixoa ospitalera eraman behar izan duen ama, bizilagunari mandatu bitxi bat eskatzen dion agurea, 30 urte lehenagoko ikasle garaiko pasadizoak aztoratzen duen gurasoa...

Damutzen ez direnak

by Itxaso Araque Barriuso

Nobela honetan, hiru hari nahasten dira, beste hainbat hiritan gertatzen direnak: Londresen, Bartzelonan eta Berlinen. Denetan, gaztarotik helduarora doazen pertsonaiak ditugu, aro aldaketa horri loturik doazen erabakietan korapilaturik: garai bateko ametsei eutsi ala ez, konpromiso berriekin zer egin...

Des egiten

by Ione Gorostarzu Etxebeste

?des egiten? poema-bilduma Ione Gorostarzuren lehenengo liburua da, Karmele Igartua I. Bekaren irabazlea. Gorostarzu Berastegin sortu zen 1984an, Historian lizentziatua da, lanbidez irakaslea eta Bergarako Idazle Eskolan ibilia. Poesiak betidanik erabili dituen gaiak berritzen dizkigu ?des egiten? deritzan lan honek: norbere izaeraren zurkaitz eta kontraesanak, existentziaren gorabeherak, maitasunaren buruhausteak, idazteak berak duen zentzua edo zentzurik eza... Hori guztia gaurko begirada gazte eta fresko batekin, hitzen hautaketa fin eta erritmoaren sen berezkoarekin. Kontuan hartzeko ahots berri bat, hunkitzeko eta pentsarazteko sentiberatasun berri bat

Eserleku hutsa

by Estibaliz Lizaso Lopetegi J. K. Rowling Xabier Olarra Lizaso

Barry Fairweather berrogei urte bete berritan hil da, eta Pagford herri txikia shock batean bezala geratu da. Itxuraz, herri patxadatsua da Pagford. Leku idiliko bat. Galtzada harriko merkatu plaza bat eta abadia zaharra. Baina patxadazko itxura horren atzean, gatazka larria ezkutatzen da. Aberatsak gatazkan daude pobreen aurka, nerabeak gurasoen aurka, emazteak senarren aurka, irakasleak ikasleen aurka? Pagford ez da lehen kolpean ematen duena. Gerra horiek denak ezkutuan egon dira orain arte, baina Barryk parrokia-batzarrean utzi duen hutsuneak inoiz Pagforden ikusi gabeko gerra piztu du. Nork irabaziko du grinaz, hipokresiaz eta ustekabeko berriez kargatutako gerra hori? Komedia ilun bat idatzi du Rowlingek, zer pentsa uzten zaituena hasieran eta harrituta gero. The Casual Vacancy da J. K. Rowling-ek helduentzat idatzi duen lehen eleberria.

Ez naiz ni

by Karmele Jaio Eiguren

Zerbait falta dute, zer den ondo ez badakite ere. Gaztetasunaren azken izpiez gozatu nahi dute batzuek, lehengo garai ustez eder haiek berreskuratu; esperientzia berriak bilatuko dituzte beste batzuek, modu batean zein bestean, edo hondatzen hasitako harremanak biziberritzen saiatu. Bizitzaren erdialdean daude denak, eta horrek eragiten dien ezinegonean beren tokia aurkitu nahi lukete. Pertsonaia batek dioen bezala, zailena ez baita zahartzea, zahartzen hastea baizik. Ipuin liburu berri bat dakarkigu Karmele Jaiok, hamabi istorioz osatua. Aurrekoetan bezala, giza harremanetan sortzen diren arrakaletan erreparatzen daki egileak, begirada zorrotz baina amultsu batekin; aurrekoen aldean, baina, sakonagoak dira kontakizunak, argumentua gehiago garatuz, eta abertsagoak dira pertsonaiak, haien bizitzen hainbat alderdi eta xehetasun erakutsiz; betiko sentiberatasunez, baina baita berria den umore fin batez ere.

Ezekiel nora ezean

by Jasone Osoro Igartua

Ezekielek 15 urte ditu, lagunarte jator bat, neska-lagun moduko bat... Bizitza zoriontsu hori aldatu egingo da, ordea, inoiz ikusi ez duen aita bat-batean agertzen denean: ezagutu nahi luke, batetik, baina baita aldegin izana aurpegiratu ere. Horrez gain, beste hainbat arazo ditu mutilak: arrebarekin eta amarekin dituen eztabaidak, lagunekiko gorabeherak, gustuko bi neskaren artean sentitzen dituen zalantzak...

Idazten ari dela idazten duen idazlea

by Iban Zaldua Gonzalez

X idazlea idazten ari da. Eleberri bat; ohi duen bezala, luma estilografikoaz, paperean. Eta Xk, idazten ari den pasartean, beste idazle bat deskribatzen du, Y, hura ere idazten ari dela, nouvelle bat: Olivetti baten aurrean dago, teklak jo eta jo. Eta Yren nouvellean beste idazle bat da protagonista, Z, eta hura ere idazten ari da, ordenagailu eramangarri batean, ipuin bat. Eta ipuinean, irakurtzen ari zaren honetan hain zuzen, bat-bateko iktus batek jotzen du X idazlea, eta hil egiten du. Eta luma haren eskutik erori bezain laster, nobelan, paralisi moduko batek hartzen du Y idazlea, eta bere burua zerraldo erortzen da idazteko makinaren gainean. <P><P> Kopetari odol arrasto bat dario: tantek organ dagoen nouvellearen orria zipriztintzen dute. Eta ni, Z idazlea, jazoko zaidanaren esperoan geratu naiz. Ez dakit, ordea, heriotza ala askatasuna izango den.

Izu-izua

by Jokin de Pedro Perez-Salado

Misteriozko hiru kontakizunek osatzen dute liburu hau, hirurak ere suspensearen eta izuaren artean kokatuak. Eskuburdinez lotuta, kartzelatik ihesi doazen bi morroietako bati, onik ateratzeko, besoa moztea beste erremediorik ez zaio geratuko lehenengo istorioan. Bigarrenean, Hondargane izeneko herri txiki batean, bizilagunak eta haren misteriozko etxeak eragingo dioten jakin-minak, amesgaizto bat bizitzera eramango du protagonista. Hirugarrenean, jaun baten eta morroi baten arteko menpekotasun gaiztoak sorturiko harreman bitxia ezagutuko dugu.

Larunbatean Bukowskin

by John Andueza Altuna

Irailaren zazpian, Donostiako Bilintx institutuan ikasturte berria hasi da. Urtero legez, tribu ezberdinak nahastuko dira bertan: modernoak, frikiak, punkiak, hip-hoperoak eta apatxe bakartiak. Nerabe horien unibertso propioan murgilduko gara. Gazteen arteko harreman konplikatuak, teknologia berriak, sexua, drogak... rokan rola! Eta halako batean, institutuan norbaitek kamera txiki bat ezkutatuko du nesken aldagelako azken dutxan...

Marta ispiluaren aurrean

by Mitxel Murua Irigoien Teresa Calo Fontán

Martarentzat sekulako lasaitasuna izan zen gehiago ez entzun behar izatea jendearen galderak, aholkuak, amaren negarrak. Baina, batez ere, guztiz lasaigarria izan zen ez jan behar izatea edo, familiaren aurrean disimulatzeko, jaten zuelako itxurak egitea, ezta botaka egitea ere. Martak, 17 urteko neska batek, bere bizitzako azken hilabeteak gogoratzen ditu ispilu baten aurrean.

Refine Search

Showing 76 through 100 of 315 results