Browse Results

Showing 1 through 25 of 315 results

Etakideen ametsak

by Markos Zapiain Agirre

Ikuspuntu harrigarri batetik abiatzen da Markos Zapiain saiakera hau idazteko: euskal literaturan, ETAko kideak protagonista diren nobeletan, pertsonaia etakide horiek egiten dituzten ametsak hartzen ditu aztergai. Bernardo Atxagaren hiru eleberri daude idazlan ikertuen artean (Gizona bere bakardadean, Zeru horiek, Soinujolearen semea); eta puntako beste sei idazleren nobela bana: Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso, Arantxa Urretabizkaiaren Koaderno gorria, Koldo Izagirreren Agirre zaharraren kartzelaldi beriak, Harkaitz Canoren Pasaia Blues, Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua, eta Txillardegiren Labartzari agur.Literatur kritika ohikoak bistakoa errepikatu eta balizko kalitatea epaitzen badu, Zapiainek, hainbat arlotako materialen, analisien eta hausnarketa pertsonalaren bidez, ustekabeko esanahiak aterarazten dizkie testu horiei, bai eta irakurleari gogoeta eragin ere, fikziotik harago dauden errealitateei buruz. Politika? Filosofia? Psikoanalisia? Guztietatik du zerbait, baina, batez ere, bere baitan irakurketa eder, sujerikor eta zirikatzailea eskaintzen duen lana da esku artean duzun liburu hau.

Faraoiaren hagina

by Diego Agrimbau Diego Garavanno

Lurraren historia-liburuek diotenaren kontra, Egiptoko Inperioa ez da iraungi. Aitzitik, gaur egun, Egiptoko Inperioa Unibertsoko hamaika lurraldetan zehar hedatua dago. Damon eta Jeronimo bi lurtar dira Patrulla Inperial ezagunenetako bat osatzen dutenak. Patruila horiek operazio sekretuak burutu behar izaten dituzte, askotan Egiptoko mugetatik kanpo. Damon gazte sutsua eta saiatua da eta, irudimena beste inolako talentu berezirik gabe, beti nahi duena lortzen dakiena modurik zoroenean. Jeronimo, ostera, oso gazte azkarra eta zentzuzkoa dugu baina lotsati samarra. Elkarrekin, Wandori -Faraioaren eta Egiptoko Inperio osoaren etsai porrokatuenari- burruko minik handienak sortu dizkion Patruila Inperiala osatzen dute.

Faraoiaren errezeta

by Diego Agrimbau Diego Garavanno Virginia Pérez Alonso

Hona hemen zerraldo barruan dagoenaren izena… Ignok delako bat! Honen arabera, Ignok Keops handiaren maisu garagardogilea zen! Bere historia osoa irakur daiteke!

Piraten uhartea

by Jon Eugi Aierdi

Piraten uhartea nobelak pirata euskaldun batzuek Karibe aldean izango dituzten gorabeherak kontatzen ditu. Beraiekin hamaika abentura biziko dituzu, irakurle: abordajeak, espetxe ihesak, urrezko altxor baten lapurreta... Izan ere, Martin Legarreta marinel gazteak ezusteko handi bat izango du bere lehenengo itsas bidaian: Juan Agirreandia pirata ospetsua ezagutuko du. Harekin batera piraterian arituko da eta horrela, bera ere pirata bihurtuko da. Pasaia izeneko bere itsasontzian piraten babeslekua den Tortuga uhartera iritsiko da. Han bizipen aberasgarri gehiago izango ditu, besteak beste, Imelda izeneko neskaz maiteminduko baita...

Zortzi ipuin gotiko

by Jon Eugi Aierdi

Beldurrezko zortzi ipuin biltzen ditu liburu honek. E.A. Poe, R.L. Stevenson edo Bram Stoker handien tankeran, hainbat gai eta giro erabili ditu egileak izu sentimendu hori pizteko: gazte-talde batek Halloween gauean hilerrira egindako bisita, etxe sorginduak, begizko eta madarikazioak, funeraria bateko langilearen ezustekoak, mamuak eta deabruak? Esku trebez eta estilo aberatsez idatzitako istorioak, terrorezko kontakizunen eta oro har literaturazale guztien gozamenerako.

Gure Jerusalem galdua

by Aingeru Epalza Ruiz de Alda

Istripua galarazi du, baina ahaleginak izerdi turrustak aterarazi dizkio, bisaian beheiti euri tantekin nahasten direnak. Zaldizkoak ere bere ibilia gelditu du. So ari zaio bere kaparen gibeletik. Belarri erdia falta du ezker aldetik eta eriaren distira hitsa dute haren begiek. Eztula egin du berriz, eztul heze itsusia. Gero listu egin du lurrera, ilun eta likatsu. Hotzikara lotu zaio elizgizonari, bizkarretik. Deabrua bere arimaren bila etorriz gero nola agertuko ote litzaiokeen gogoeta egin duen guztietan, gisa horretako begirada eta gisa horretako eztula izan ditu gogoan. Iruñera doa Joanes Mailu, errege Henrikeren mandatuz, erresuma galduko herritarrak matxinarazteko, espainol inbasoreak kanpora egotz ditzaten. Espioi lanak ez dira horren errazak, ordea, nafar gehienen leialtasuna ez baita Mailurena bezain kartsua, eta gaztelau zitalek bai baitituzte euskaldunen artean ere beren zerbitzari eta eskumakilak. Abenturaz beterik dator Erresuma eta Fedea trilogia goraipatuaren amaierako eleberri hau: gudu odoltsuak eta amodio sutsuak, erregeen aretoak eta kartzela krudelak, mendeku eta traizioak, konspirazio eta sabotajeak, Mediterraneotik Pariseraino; horrez gain, malenkonia kutsu batek blaitzen du kontakizuna, urteak iragan ahala Mailu zahartu, mila jipoi hartu eta bere printzipioei uko egin ez dien bakarra ohartzen denean dela; azkenik, bada kontatzearen gorazarre bat ere, Mailuren etsai eta aldi berean miresle den Axular apaizaren bitartez gaurko irakurleoi egindako keinu gisa. Historia eta istorioa modu harrigarrian uztartzen asmatzen du Epaltzak, eleberri bikaina sortuz eta garaiko giroa ezin hobeto islatuz, umore eszeptiko bat erabiliz, maltzurtasuna eta pertsonaiekiko maitasuna batzen dituena, idazkera guztiz malgu, adierazkor eta biziaz.

Mailuaren odola

by Aingeru Epalza Ruiz de Alda

XVI. mendeko Nafarroa: barne borrokak, gaztelarren konkista, Nafarroa Beheretik erresuma osoa berreskuratzeko saio ustelak, Europa osoa inarrosten duten erlijio-gerrak? eta horien guztien erdian Mailutarren leinua, Nafarroako erregeen odolaz bi aldiz hornitua, birritan sasi-ko eta Erresumaren defendatzaile sutsuena bihurtua. Goranahi handiko lanari ekin dio egileak, kontatzaile iaioaren dohainez eta idazkera inor gutxik bezala menderatzen duenaren trebeziaz. Kontakizun historikoaren handitasun epikoa eta egungo behatzailearen keinu ironikoak uztarturik, gertakariekiko fideltasuna eta istorioa-rekiko lilura elkarturik, grinaz bezainbateko mirespenez irakurtzen den eleberria gauzatu du Aingeru Epaltzak, trilogia osoago baten lehen harria izango dena. Dudarik gabe, irakurlearen gogoan iltzaturik geratuko dena, eta generoaren historian marka nabarmena ezarri beharko lu-keena. Aingeru Epaltza (Iruñea, 1960). Kazetaritza ikasia eta lanbide horretan trebatua, Nafarroako Gobernuko itzultzaile hasi zen arte. Eleberria izan da maizenik landu duen alorra: Sasiak ere begiak baditik (1986), Ur uherrak (1991), Tigre ehizan (1996), Rock?n?roll (2000); ipuingint-zan Garretatik erauzitakoak (1989) eta Lasto sua (2005) eman ditu; haur eta gazteentzako kontagintzan, berriz, Lur zabaletan (1994), Sorginkerien liburua (1997), Baloika (2000) eta Urtegijauna (2002).

Tigre ehizan

by Aingeru Epalza Ruiz de Alda

Mundu oso bat adieraz lezake egun baten kontaketak. Bi mundu elkartze ditu hemen 1944ko abuztuaren 7ak. Bi mundu, eta 36ko gerrak desegindako familia bat: aita, Martin, Venezuelako oihanean dabil lanean, eta giza haragiarekin zaletu den tigre baten ehizan abiatu da gaur; semea, Martintxo, Lapurdiko Larresoron bizi da gainerako senideekin aterbeturik, eta tanke nazien joan-etorriak zaintzen ditu bere lagunekin batera, jakin gabe. Aita-semeen eguna kontatzen zaigu paraleloan, eta tragediaren zantzuak sumatuz doa pixkanaka irakurlea, xehetasunekiko ardura berezia eta hizkuntzaren menderatze harrigarria erakusten dituen nobela labur baina sakon honetan.

Meaulnes handia

by Alain-Fournier Monika Etxebarria Ariznabarreta

Meaulnes handia frantsesezko eleberri irakurrienetakoa da (1913az geroztik 5 miliotik gora ale saldu dira poltsikoko edizioan), klasiko bihurtua. Ehunka nerabe identifikatu dira heroi idealista, zoritxarreko eta abenturazale horrekin, eta harekin amets egin. Oroimenean gorde dituzte herriko eskolako eszenak, gaztelu miresgarri baten aurkikuntza edo neska maitatuaren agerpena eta galera. Baina liburua irakurterreza bada ere, eta maiz gazteentzako irakurgai gisa gomendatzen den arren, horrek ez du ezertan mugatu lanaren irakurle mota, eta ez da inola ere oztopo irakurketa konplexuago baterako. Nagusiki nerabe batek nerabeentzat idatzitako nerabe historia bat bada ere, baditu hainbat elementu edo alderdi eleberrigintzaren joera garrantzitsuekin lotzen dutenak.

Bozateko egunkaria

by Antton Dueso Alarcón

Gure harremana hausteko zorian ginen. Tokitan zeuden gure nobio garaiak! Elkarri torloju muxuak ematen genizkion sasoia... Aspaldiko kontuak. Gero eta okerrago genbiltzan. Ez genion elkarri barkatzen. Eskontza hausteko zorian geunden eta, haustura haren errudun bakarra, bat beste inor ez zen: gure aita. Bai, gure aita zena, bera zen errudun. Hain heziketa euskaltzalea jaso nuen!, Arantxa eta bion arteko harremana hautsi zuen. Eta gertatu behar zena gertatu zen. Akabo zela esan zuen. Orduantxe, argia piztu zitzaion ezkontza arazoetarako psikologoari. Haren esanetan, hainbat senar-emazteak bigarren ezti-bidaia eginez konpondu zituzten bere haserreak. Hortaz, bidaia bat egiteko aholkua eman zigun, guk biok bakarrik, seme--alabak etxean lagata... Gu biok beste inor ez, eta gure haserreak konpontzeko guztizko borondate handia.. Horixe besterik ez. Liburu honetan bildu ditut han eman genituen lau egunetan idatzitako egunerokoa.

Hi bai matxista zikina!

by Antton Dueso Alarcón

--Hi bai matxista zikina! Egia da, matxista halakoa! Ez duzu kolpe zorririk ere jotzen! Lotsagarria da, matxista atzerakoia! Horixe zara zu! ?esan zuen amak. --Ama zuzen ari da! Ez duzu kolperik egiten etxean! Beti telebistaren aurrean zurrungaka! Guk, berriz, eskolatik edo lanetik itzuli eta bazkaria prestatu behar izaten dugu, etxea garbitu, erosketak egin, arropa garbitu... Bixintxok odola bor-bor sentitu zuen zainetan. Matxista? Bera? Pertsona moderno eta liberala zelakoan zegoen Bixintxo. Giza-eskubideen alde beti eta! --Ez naizela matxista frogatuko dizuet. Hemendik atzera neuk egingo ditut etxeko lan denak! Esaldia bukatu orduko damutu zitzaion Bixintxori. Baina, beranduegi. Bixintxorenak egin zuen! --Garbitu komuna, garbitu zorua, prestatu bazkaria, garbigailua jarri, arropa eskegi... Ileapaindegira noa! -esan zuen amak, eta gabardina jantzita irten zen, ateari danbatekoa emanda. --Eta ez ahaztu, gero! Kotoiak ez du gezurrik esaten! -esan zuen arrebak. Miel Anjel Elustondoren itzulpena. Antton Duesoren marrazkiak.

Hildako baten txangoa

by Antton Dueso Alarcón

Baleriano Larrabide nekaturik zegoen, hainbeste denbora zeraman hilik! Urteak eta urteak ziren hil zenetik eta, egia esan, orduak, egunak, hilabeteak eta urteak mantso eta makal zihoazen. Ez zegoen hildakoren bakea urratzen zuen ezer... Horregaitik, azaroaren lehen hartan -arimen eguna-, Balerianok bizidunen artera irtetea erabaki zuen, hildakoek gau hartan 24 orduko baimena zutela probetxatuz. Balerianok hilobi zaharra ostiko batez zulatu, harlauza baztertu eta hilerritik kanpora irten zen...

Hori bai ipurdia!

by Antton Dueso Alarcón Miel Anjel Elustondo Etxebarria

Gandor gorriko Punki oilartuarekin, ohiko haur-gazte literaturatik at, ikasleei benetan interesgarri zaizkien gaietan murgilduko gara

Paskalin kulero-zikin

by Antton Dueso Alarcón Miel Anjel Elustondo Etxebarria

Gandor gorriko Punki oilartuarekin, ohiko haur-gazte literaturatik at, ikasleei benetan interesgarri zaizkien gaietan murgilduko gara.Antón DuesoPasai Donibanen jaio zen 1962an. Marrazkilaria, diseinatzailea eta idazlea da besteak beste.Hogei liburu ditu bai haurrentzat, Hildako baten txangoa bai gazteentzat, Mundua ez da, eta ez da ere ez!, Hi bai matxista zikiña!, Bozateko egunkaria, Arrautza egosiaren eguna eta Fermintxok ez du gezurrik esaten.

Puzker gaua

by Antton Dueso Alarcón Miel Anjel Elustondo Etxebarria

Gandor gorriko Punki oilartuarekin, ohiko haur-gazte literaturatik at, ikasleei benetan interesgarri zaizkien gaietan murgilduko gara

Galtzontzilo galduaren bila

by Antton Dueso Alarcón Miel Anjel Elustondo Etxeberria

Gandor gorriko Punki oilartuarekin, ohiko haur-gazte literaturatik at, ikasleei benetan interesgarri zaizkien gaietan murgilduko gara. Antton Dueso AlarcónPasai Donibanen jaio zen 1962an. Marrazkilaria, diseinatzailea eta idazlea da besteak beste.Hogei liburu ditu bai haurrentzat, Hildako baten txangoa bai gazteentzat, Mundua ez da, eta ez da ere ez!, Hi bai matxista zikiña!, Bozateko egunkaria etaArrautza egosiaren eguna.

Muki berdearen sekretua

by Antton Dueso Alarcón Miel Anjel Elustondo Etxeberria

Gandor gorriko Punki oilartuarekin, ohiko haur-gazte literaturatik at, ikasleei benetan interesgarri zaizkien gaietan murgilduko gara. Antton Dueso AlarcónPasai Donibanen jaio zen 1962an. Marrazkilaria, diseinatzailea eta idazlea da besteak beste.Hogei liburu ditu bai haurrentzat, Hildako baten txangoa bai gazteentzat, Mundua ez da, eta ez da ere ez!, Hi bai matxista zikiña!, Bozateko egunkaria etaArrautza egosiaren eguna.

Kankaleko misterioa

by John Andueza Altuna

Kankal, Kantauri itsasaldeko herri bukolikoa. Oporrak pasatzeko paraje perfektua. Bi mila eta hamarreko uda, ordea, ez zen batere lasaia izan Kankalen. Alderantziz. Sasoi arraroa izan zen, oso arraroa. Ez konta inori, baina uztailean gizon bat agertu zen hilda hondartzan. Eta kazetari batek argazkiak atera zizkion hilotz ezezagunari...

Larunbatean Bukowskin

by John Andueza Altuna

Irailaren zazpian, Donostiako Bilintx institutuan ikasturte berria hasi da. Urtero legez, tribu ezberdinak nahastuko dira bertan: modernoak, frikiak, punkiak, hip-hoperoak eta apatxe bakartiak. Nerabe horien unibertso propioan murgilduko gara. Gazteen arteko harreman konplikatuak, teknologia berriak, sexua, drogak... rokan rola! Eta halako batean, institutuan norbaitek kamera txiki bat ezkutatuko du nesken aldagelako azken dutxan...

San Ferminetan, Lesakan

by John Andueza Altuna

Donostiako Bilintx institutura itzuli da John Andueza Larunbatean Bukowskin nobela arrakastatsuaren ondoren; oraingoan, DBHko 4. mailako abenturak kontatzen dizkigu. Danel eta Ximon lagunak dira protagonistak, baita Ximonen andregaia Amaia, eta gelako tribu guztietako ikasleak ere: apatxeak, komantxeak, txerokiak, txeieneak, moikanoak eta baita payuk despistaturen bat ere. Ikasketa-amaierako bidaia egiteko asmoa dute, eta horretarako dirua lortzeko hainbat ekintza antolatuko dituzte. Baina ezusteko batek planak guztiz aldarazi beharko dizkiete.

Esan gabe neukana

by Agurtzane Juanena Alustiza

1975eko irailean atxilotu egin zuten liburu honen egilea, 18 urteko militante gaztea eta unibertsitateko ikaslea zela. Larriki zauritua irten zen handik, eta urte eta erdi behar izan zuen lesioak osatzeko. Barruko oinazeak askoz gehiago iraun zion ordea. Hain zuzen, hustu-behar horri erantzunez idatzi zituen oharrok, baina oroimen pertsonalari oroimen kolektiboa erantsiz, herri honen historian garrantzizkoa den zerbait konpartitu nahian. Bi testu-mota uztartzen dira orriotan: batetik, komisariako gertaeren kontakizuna, egileak aspaldi idatzia, gaztelaniaz baina alfabeto grekoz, amak aurkituta ere uler ez zezan. Bestetik, hogeitaka urte igaro ondoren egindako oroitzapen eta gogoetak, kontaera gordinari arnasa eman eta norberaren esperientziari bestelako sakontasun bat eransten diotenak. Hitz doi eta juxtuz askatu du Agurtzane Juanenak bere barrena, dramatismo nahiz sentimentalismo errazetik ihesi, literaturaren zintzotasunean bilatuz bere historiaren adierazpena eta pertsonen arteko ulermena.

Horretaz

by Alvarez Enparantza Jose Luis

1965ean Huntaz eta hartaz kaleratzean aurrerakada nabarmena eman zion Txillardegik euskal saiakerari, gure hizkuntza gai orotako tresna malgu eta adierazkorra izan zitekeela erakutsiz. 42 urte geroago, Horretaz argitaratuz osatu du hirukia, egilearen kezka eta arduren erakusgarri diren zazpi saio labur proposatuz irakurleari. Bi idazle hartu ditu aipagai: Jean Paul Sartre, intelektual engaiatuaren eredua, mendeurrena bete berri duena, eta Rosalía de Castro, beharbada lehenengo poeta existentzialista, eta egileari Galizaz hitz egiteko parada ematen diona. Horrez gain, Ameriketako indioen genozidioa, giza eboluzioa, eta erlijioaren eta antropozentrismoaren kritika landu ditu entsegu banatan. Azkenik, Astronomiari buruzko lan bi datoz, Unibertsoaren neurriaren eskerga jartzen digutenak begien aurrean.

Argazki albuma

by Antton Kazabon Amigorena

Ander trantze zail bat igarotzen ari da Aintzane ezagutu duenean, bera baino hamar urte zaharragoa den erizaina. Harreman berri horri esker berreskuratuko ditu bizipoza eta alaitasuna. Egun batean Anderrek bere argazki albuma elkarrekin ikustea proposatuko dio Aintzaneri. Argazkiak ikusiz, besteak beste, aurrez bikote zuen Maddirekin izandako zenbait bizipen ilunen berri eman beharko dio Anderrek.

Atearen atzean

by Antton Kazabon Amigorena

Iraitzek utzi egin du Iker, orain Josurekin maitemindu delako eta zintzo jokatu nahi duelako. Hori guztia normala da, baina Iraitz institutuko ikaslea da, eta Josu ingeleseko irakaslea, hogei urte zaharragoa. Zer pentsatzen eta sentitzen du Josuk? Ausartuko ote da Iraitz bere bihotza zabaltzera? Nola erreakzionatuko dute Iraitzen lagunek, gurasoek? Ba al du horrelako istorio batek aurrera egiteko aukerarik?

Aurpegiko ubeldurak

by Antton Kazabon Amigorena

Erietxean dago Matilde, senarrak emandako azken jipoiak utzitako arrastoak sendatzeko asmoz; bere burua defendatzeko, baina, erabaki gogorrena hartu behar izan zuen, eta orain luze eta zabal hitz egingo dute gertaera hartaz, haren zergatiez eta ondorioez, bere alaba Enarak, honen mutil-lagun Aingeruk, seme Lukaxek?

Refine Search

Showing 1 through 25 of 315 results