Browse Results

Showing 1 through 25 of 315 results

Antzinako Erregimena eta Iraultza

by Alexis De Tocqueville Sagrario Barandiaran

Aristokraziarik ez dagoen gizarteetan -edo aristokrazia izatea ezinezkoa den gizarteetan-, askatasunak soilik egin diezaieke aurre modu eraginkorrean halako gizarteen berezko akatsei, askatasunak soilik geldiaraz dezake halako gizarteen gainbehera. Libertateak baino ezin ditu herritarrak atera haien independentziak berak dakarkien isolamendutik; askatasunak baino ezin ditu behartu elkarrengana hurbiltzera; hark baino ezin ditu batu, afera komunetan elkar hartzeko, elkar konbentzitzeko eta elkarri atsegin egiteko beharra izan dezaten. Askatasunak bakarrik aska ditzake herritarrak dirua gurtzeko beharretik eta haien arazo partikularren eguneroko harat-honat hutsaletatik, ikas eta senti dezaten aberria haien gainetik eta haien ondoan dagoela.

Euskalkiak

by Koldo Zuazo Zelaieta

Zeresanik ez dugunean hitz egiten omen dugu eguraldiaz. Peruarenak, hortaz, ironia osoz aukeratu du izenburu hori, esatekoa ez baitzaio falta inondik ere, ezta horretarako gogoa eta jakintza ere. Izan ere, lehenengo liburua izateko indar, trebezia eta etorri harrigarriak erakusten ditu hernaniar gazte honek.

Wagner afera. Nietzsche Wagnerren kontra

by Friedrich Nietzsche Unai Casas Antia

Musika berriak, egun irmo bezain zehaztugabe «amaigabeko melodia» izendatzen den horrek, jarraitzen duen xedea honela argitu daiteke: itsasora joan, arian-arian hondoa ukitzeari utzi eta, azkenik, elementuen menpe amore ematea: alegia, igeri egin behar dela. Antzinako musikan, samur edo sutsu edo zeremoniazko zanbuluan, arinago edo geldoago, beste zerbait egin behar zen; dantza, alegia. Hor, beharrezko neurriak, denbora eta intentsitate zehatz bezain kulunkarira atxikitzeak, etengabeko arretara derrigortzen zuen entzulearen arima; arretatik zetorren aire bolada freskoaren eta gogo biziaren arnas beroaren arteko elkar jokoan zetzan musika on guztiaren magia. Richard Wagnerrek bestelako mugimendu mota nahi zuen; berak ordurarteko musikaren oinarri fisiologikoa alboratu zuen.

Egunero hasten delako

by Ramon Saizarbitoria Zabaleta

Gazteak dira eleberri honetan protagonista positiboak. Bi ezaugarri biltzen dituzte bere alde: gazte izatea eta artean bizitzeko geratzen zaien bide luzea. Ilusioa eta esperantza. Baita alaitasuna ere. Eta hori guztia, beraientzat, baita Gisèle Sergier-rentzat ere, abortatu beharraren pasadizoak une miserable, maltzur eta hipokrita asko ikustera kondenatutako neskarentzat, beraientzat diot, egunero hasten dira bizitzak eta aukera berriak. <P><P>Marmarrean isildu gabe ari den gizagaixoak -hitz egiten ari den bitartean gutxienez bizirik diharduelako ustean, seguru asko- aldarte umoretsu eta alaia erabili arren, bere jardunaz bestaldera gelditzen zaion mundua melankolia igurtzi batez kutsatzen du maiz: bizitzak egunero gauza jakinak dakarzkio. Bigarren protagonista berritsu horren marmarrean ironiak hartzen du gaina eleberrian: aldi berean da narratzailea behatzaile eta kontalari, aldi berean da zelatari eta murmuratzaile. Horra hor artista modernoaren eredua. Horra hor azken hogeita hamar urte pasatxotan irakurleriari huts egin ez dion eleberri ederra.

Printzea

by Juan Martín Elexpuru Arregi Nikolas Makiavelo

Nikolas Makiavelo (Florentzia,1469-1527), Errenazimenduko pentsamendu politikoaren deskribatzaile eta teorikorik garrantzitsuenetariko bat izan zen. Beraren idatziek eragin handia izan zuten aurrerantzean, ondorengo mendeetan politikaren izaeraz eta gizarte-egituraketa berriaren inguruan eman zen eztabaidaren adierazle bilakatu baitziren. Printzea Makiavelo hil ondoren argitaratu zen (1532). Botereari buruzko tratatu honetan printzerri bat nola eskuratu, defendatu eta indartu daitekeen deskribatzen da, baita printzearen dohainak eta ahuldadeak zein diren eta horiek nola ezkuta daitezkeen ere, horretarako aldeko nahiz kontrako adibideak erabiliz.

Eneko Padurakoa

by Iván Landa Hernández Jose Luis Urrutia López Koro Navarro Etxeberria

Ordoño asturiar-leondar printzearen soldaduek Bizkaiari eraso egin ziotenean, ez zituelako urteko zergak ordaindu, lurraldeko herri guztiek Gernikan elkartzea erabaki zuten, bertan erabaki bat hartzeko asmoz. Enekok, Padurako mutiko urduriak, bere herria utzi, eta Gernikarako bidea hartzen du bileran parte hartzeko helburuarekin. Une horretan hasten da Enekoren abenturarik zirraragarriena: itsasoa ezagutzen du, Zaharrek Zuhaitz sakratuan egiten duten Batzarrean parte hartzen du, Jaun Zuria -hainbat urte lehenago Bizkaiko kostaldera iritsitako eskoziar printzesa baten semea- ezagutzen du, eta Zaharrek hartutako erabaki arriskutsua entzuten du, harrituta.

Enkhiridion (eskuliburua)

by Epikteto Iñaki Usabiaga Sukia

Epikteto filosofo grekoa, estoikoen eskolakoa, esklabo bizi izan zen bere bizitzaren urte gehienetan, Erroman. Behin libertatuta, Greziako Nikopolis hirian bere eskola propioa sortu eta erromatar patrizio asko bertara erakarri zituen, besteak beste, Flabio Arriano, Adrianoren garaian itzal handiko historiagile bilakatu zena. ?Enkhiridion? Epiktetoren ikasbidea dugu. Pasarte laburrez osaturiko testu horretan, norberaren ezagutzea eta bertutea praktikatzea aldarrikatzen dira, ataraxia (aztoramen gabetasuna) eta apatheia (sentimen gabetasuna) printzipioetan oinarrituta, alegia, azaleko itxuraz haratago, arrazoizko ekite onberak gidaturik, halabeharrak ezarritako patua bere horretan onartzea.

Ero

by Jon Martin Etxebeste

Non dago normaltasunaren eta erotasunaren arteko marra? Eta erotasunaren eta erokeriaren arteko muga? Ertz labain horretan jolasean dabiltza liburu honetako kontakizunak, hainbat gizon-emakumeren beldur eta irriken bitartez gizartearen beraren makurdurak agerian jarriz. Traste zaharrak pilatzen dituen atsoa, adikzioak burmuinak nahastu dizkion gaztea, urteak betetzeari uko egin nahi dion gizon heldua? Istorio hauetako protagonista batzuk aise sailka ditzakegu psikiatriaren arabera, patologia kliniko bat ezarri eta lasai segi, geure bidean. Beste asko, berriz, itxura normalaren pean, gutako edozeinen ispilu izan litezke, baina ispilu deformatu hori ez da horren lasaigarria? Bere lehenengo ipuin-liburua idatzi du Jon Martinek, estilo-aniztasuna menderatzen duenaren esku trebea erakutsiz, bai eta teknika abil hori narrazioaren mesedetan jartzeko buru azkarra ere.

Erraiak

by Danele Sarriugarte Mochales

Bikote haustura mingarri bat du abiapuntu eleberriak; emakumezko baten kontakizuna bakarrik iritsiko zaio, ordea, irakurleari, obsesio bihurtuta. Horregatik, ez ohiko intentsitatez barneratu da idazlea pertsonaiaren barrunbeetan, haren zokorik ezkutuenak, erraiak, agerian utziz, ez bere buruaren ez inoren aurrean biluzteko lotsarik gabe. Aldez aurretiko aurreiritzirik gabeko barne bakarrizketa batean murgilduta, protagonistak ordura arteko bere bikote harremanak xehatuko ditu, inoiz utzi ez duten mamuen aurrez aurre jarriz. Narratzaileak egurra banatzen du ezker-eskuin, eta egurra banatzen du bere buruarentzat ere, tonu ironiko nabarmenarekin. Egur ona, sutarako balio duena, esan gabe doa. Danele Sarriugarteren idazkera zorrotzak, irakurlea jartzen du beti jo puntuan, eta emoziozko erantzunak ez ezik, baita zentzumenezkoak ere eragingo dizkio. Kontzientziak astintzeko lehergailu gisa irakur daiteke eleberri hau.

Errauts

by Cristina Fernández Blanco Eneko Aizpurua

Magrebtar gizaseme bat labankadaka hil dute Lazkaon. Abokatu batek hilketa argitzeko eskatu dio Mikel Egileorri. Kazetaria kinka txarrean da, egunkariko lanpostua galtzeko arriskuan. Lan eta diru arazoek eraginda, Egileorrek mandatua onartu eta lanari ekingo dio berehala. Ikerketak ezkutuko interes zikinen, negozio ilunen eta eraildako etorkinen errautsak lurpetik atera eta denen bistan haizatuko ditu ustelkeriaren kiratsa bazter guztietara zabalduz.

Errekak su

by Antton Kazabon Amigorena

Sumatu nituenean zuhaitzak hizketanharriak erre zirensurik gabeko ketan.Antton Kazabon, Oiartzun, 1954. Txikitan Gurutze auzoko eskolan ibili zen eta, eskola munduak erakarrita, magisteritza ikasketak egin zituen. Ondoren herriko Haurtzaro ikastolan lanean hasi eta 1991 arte aritu zen bertan. 1994 arteko hiru urte horiek Gipuzkoako Ikastolen Elkartean egin zuen lan Bertsolaritza ikastetxeetan izeneko proiektuan, ikasmateriala sortzen, irakasleak prestatzen eta bertso eskolak koordinatzen. 1994an ikastolara itzuli, eta gaur arte.Ikasleei irakurtzeko zaletasuna pizteko ahaleginetan, irudiz jositako kontakizun laburrak argitaratzen hasi zen orain dela ia 20 urte. Geroztik genero gehienak landu ditu oiartzuarrak. Narrazioa, poemak, bertsoak...Guztira 50 liburu kaleratu ditu orain arte, gehienak haur eta gazte literaturakoak direlarik.Marrazkiak: Lide Martiarena

Errepublika

by Guadalupe Lopetegi Semperena Marko Tulio Zizeron

ZIZERONek (K. a. 106 ? 43) antzinako Erromako ideal errepublikazalea goratu zuen, gizaki berrien askatasuna eta Estatuan leku izateko eskubidea aldarrikatuz, baita gizaki ondradu guztiek auzi publikoetan parte hartzeko eskubidea ere, oligarkia edo diktadura ororen aurrean. Kultura handiko gizona, pentsamendu desberdinei irekia, gizarte zatikatu eta dudatsu baten lekuko paregabea bilakatu zen. Intelektualen kastako lehen Estatu-gizona, gure zibilizazioaren historian zehar batzuetan Estatua sostengatu eta beste batzuetan Iraultza bultzatu duten idazleen artean lehena izan zen bera.

Esan gabe neukana

by Agurtzane Juanena Alustiza

1975eko irailean atxilotu egin zuten liburu honen egilea, 18 urteko militante gaztea eta unibertsitateko ikaslea zela. Larriki zauritua irten zen handik, eta urte eta erdi behar izan zuen lesioak osatzeko. Barruko oinazeak askoz gehiago iraun zion ordea. Hain zuzen, hustu-behar horri erantzunez idatzi zituen oharrok, baina oroimen pertsonalari oroimen kolektiboa erantsiz, herri honen historian garrantzizkoa den zerbait konpartitu nahian. Bi testu-mota uztartzen dira orriotan: batetik, komisariako gertaeren kontakizuna, egileak aspaldi idatzia, gaztelaniaz baina alfabeto grekoz, amak aurkituta ere uler ez zezan. Bestetik, hogeitaka urte igaro ondoren egindako oroitzapen eta gogoetak, kontaera gordinari arnasa eman eta norberaren esperientziari bestelako sakontasun bat eransten diotenak. Hitz doi eta juxtuz askatu du Agurtzane Juanenak bere barrena, dramatismo nahiz sentimentalismo errazetik ihesi, literaturaren zintzotasunean bilatuz bere historiaren adierazpena eta pertsonen arteko ulermena.

Eta emakumeari sugeak esan zion

by Miren Lourdes Oñederra Olaizola

Lourdes Oñederraren nobelak bidaiaren, bidaia fisikoaren antolaketa du. Euskal Herriko hiriburu batetik Europa erdialdeko hiri batera egindako aldaketa du narrazioak kokagune espaziala. Barne-bidaia da, baina, nobela honetan abentura nagusia. Emakumearen (Teresaren) barne-bilakaerak eramango du pertsonaia nagusi horren desasosegua senarrarengandik hamar urte lehenagoko lagunaren besoetaraino, eta harengandik bizitzaren muturreraino. Bakardade latza. Beste inorekin konpartitu gabeko sekretu lazgarria. Bakardade bakardadeagoa. Ez bizitzan egokitutako gizonek (agertu eta desagertu baino ez), ez haiengandik saihestu zaizkion maitasun esperantzek lortu dute inoiz Teresa bere bakardade esentzialetik erreskatatzea. Eta, azkenean, gizonak atzean gelditu dira, eta Teresak bakarrik, bakardade larrienean, hartuko ditu azken erabakiak. Azken urrats horiek azken-azken "maitale"aren besoetara zuzenaraziz: "Etorriko dun heriotza eta hire begiak izango ditin" (C. Pavese).

Etakideen ametsak

by Markos Zapiain Agirre

Ikuspuntu harrigarri batetik abiatzen da Markos Zapiain saiakera hau idazteko: euskal literaturan, ETAko kideak protagonista diren nobeletan, pertsonaia etakide horiek egiten dituzten ametsak hartzen ditu aztergai. Bernardo Atxagaren hiru eleberri daude idazlan ikertuen artean (Gizona bere bakardadean, Zeru horiek, Soinujolearen semea); eta puntako beste sei idazleren nobela bana: Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso, Arantxa Urretabizkaiaren Koaderno gorria, Koldo Izagirreren Agirre zaharraren kartzelaldi beriak, Harkaitz Canoren Pasaia Blues, Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua, eta Txillardegiren Labartzari agur.Literatur kritika ohikoak bistakoa errepikatu eta balizko kalitatea epaitzen badu, Zapiainek, hainbat arlotako materialen, analisien eta hausnarketa pertsonalaren bidez, ustekabeko esanahiak aterarazten dizkie testu horiei, bai eta irakurleari gogoeta eragin ere, fikziotik harago dauden errealitateei buruz. Politika? Filosofia? Psikoanalisia? Guztietatik du zerbait, baina, batez ere, bere baitan irakurketa eder, sujerikor eta zirikatzailea eskaintzen duen lana da esku artean duzun liburu hau.

Etika eta politika (Bakearen auzia)

by Immanuel Kant Josu Zabaleta Imaz

Estatuek beren zuzenbidea erdiesteko duten modua ezin denez inoiz epaiketa bat izan, kanpoko epaitegi baten aurrean baleude bezala, gerra baizik; gerraz eta gerraren atarramentu mesedegarriaz, ordea -hau da, garaipenaz-, zuzenbidea erabaki ezin daitekeenez; bake itun batekin tokian tokiko gerra bati, baina ez gerra egoerari -beti aitzakia berri bat asmatzeari- amaiera ematen zaionez -aitzakiak ezin dira zuzenean bidegabetzat jo, egoera honetan bakoitza bere aferen epailea baita-; legerik gabeko egoeran, zuzenbide naturalaren arabera gizakientzat balio duenak, hots, «egoera honetatik irteteko betebeharra»k, estatuentzako, herrien arteko zuzenbidearen arabera, balio ezin dezakeenez -estatuek, estatu gisa, barrutik zuzenbidezko konstituzio bat dute dagoeneko, eta beste baten zuzenbide kontzeptuen arabera hedatutako konstituzio baten azpian ipini ahal izateko nahiko helduak baitira-; arrazoimenak, legeak moralki ematen dituen botere gorenaren bere tronutik, gerra, zuzenbidezko prozesu gisa, guztiz gaitzesten duenez, eta, aitzitik, bake egoera berehalako betebehar bat bilakatzen duenez -bake egoera hau ezin da, ordea, herrien arteko itunik gabe ez eratu ezta ziurtatu ere-: honengatik guztiagatik, «bake elkargo» -foedus pacificum- dei litekeen elkargo berezi bat egon beharko litzateke. Elkargo hau honako honetan ezberdinduko litzateke bake itunetik -pactum pacis-: bake itunak gerra soil bat amaitzea bilatzen du; elkargo honek, ordea, gerra guztiak betirako amaitzea.

Euskal Herri imajinario baten alde

by Santi Leoné Puncel

Euskal Herria herri asmatua dela leporatu izan digute azkenaldian euskaldunoi, eta horren aurrean Santi Loenék proposatzen duenez, beharbada hobe genuke nazio guztiak asmatuak direla gogoraztea eta gurea imajinatzeko eskubidea dugula aldarrikatzea.

Euskal Herria. Errealitatea eta utopia

by Batzuen Artean

Zer da Euskal Herria? Eta zer nahi dugu izatea? Errealitatearen eta desiraren arteko joko dialektikoa gogorarazten digu izenburuak, baina egileak ez dira lainoetan ibili: proposamen ausartak edo meditazio sakonak eskaintzen dizkigute, nork bere ikuspegitik. Pako Aristik alderdikraziaren kontrako salaketa egiten du, independentzia lortzeko estrategia eraginkor eta berehalako bat eskatzeaz batera. Joxe Azurmendik bereizte mehe eta zehatza egiten digu puri-purian dauden hainbat kontzepturen gainean: adiskidetzea, erruduntasuna, helburuen eta helbideen arteko talka, barkamena, biktima izatea... Brian Currinek munduko beste bake-prozesu batzuetatik ateratako ikasbideak dakarzkigu, nazioarteko komunitateak ekar dezakeen laguntza argitzeaz batera. Juan Jose Ibarretxek etorkizunean demokraziak eskuratu behar dituen eremu berriak aldarrikatzen ditu: emakumeen partehartzea, produkzio-eredu berriak, ekologiaren errespetua, eta herrien erabakitze-eskubidea. Joseba Zulaikak, azkenik, sorrerako ETAren espiritu kritiko eta hausnartzailea erreibindikatzen du, eta Yoyesen figura goratzen, biolentzia politikoari (ere) uko egiteko eginkizunean.

Euskal Herria krisian

by Joxe Azurmendi Otaegi

?Gure tragedia da, bizi dugun kulturan, zurrutotsik ez egitea guretzat absolutua dela, eta ez hiltzea edo ez torturatzea ez dela absolutua. Horrek ez zuen kritika bat izan nahi, gertakari bat espresatu nahi du: errealitatea horixe da. Beraz, zer egin??. Hala dio Joxe Azurmendik liburu honetako pasarte batean. Euskal Herria krisian du obrak izenburua eta egilearentzat ez dago zalantzarik krisi batean gaudela: badakigu gizakiok tximino kumeak garela, eta historiaren baitan eraiki ditugula geure etxetxoak eta ustetxoak, baina aldi berean Jainkoak behin betiko emandako lege baten nostalgia dago gure baitan, Jainko horri beste izen batzuk ematen dizkiogun arren: dela Ilustrazioa, dela demokrazia... Horra gure kulturaren krisi orokorraren ezaugarrietako bat; nolanahi ere, krisia ez da egonezaren edo gainbeheraren sinonimo, bidegurutzea baizik: krisitik zer edo zer berria irten behar du. Azken aldiko bere produkzioan bezala, gure errealitateaz egiten du gogoeta Azurmendik, gizarte honetako arazo eta kontraesanak agerian jarriz, baina ez inori irtenbidea edo errezeta eskaintzeko, ezpada errepikatzearen poderioz egiatzat dauzkagun hainbat topiko zalantzan jarri eta nor bere kasa berpentsatzera bultzatzeko. Horretarako erabiliko ditu irakurleok hainbeste estimatzen dizkiogun dohainak: zorroztasun eta onestasun intelektuala, erudizio eta jakintza guztiz zabala, zirikatzeko eta ideia berriak kilikatzeko abilezia. Hiru saiakera biltzen dira liburu honetan, aurreko urteetan kongresu espezializatuetan emandako hitzaldietan oinarrituta. Etikaren balioa, borroka armatua, erlatibismo morala, razionalitatearen mugak, ortodoxia /heterodoxia, nazio txikiak, pentsamendu autoritarioa... Horiek eta beste asko dira saiakera hauetako gaiak, zeuri ere gogoeta eginaraziko dizutenak.

Intemperies: (babes bila)

by Juan Luis Landa Hernández Lourdes Oñederra

Denbora desberdin ari da igarotzen. Luziak ez daki noiztik, noiz hasi zen denboraren desberdintasun hori, aldaparik gabeko igarotze hori, iraganetik orainera kolore aldaketarik gabe, bide laua, oharkabean pasatze hori lehenetik orainera, urteak laburtu eta minutuak luzatu, loditu egin balira bezala. Goizak arratsaldeetatik urrutiratuz doaz eta motel, oso motel gogoratzen dira goizean gertatuak, baina garden, gordin agertzen dira duela hogeita hamar urte entzundako esaldiak, ikusitako begiradak.Gorputza. Gorputzaren bestelakotze geldiezin hori. Ezinbestean, inevitably, inevitabilmente.Amodiozko nobela bat? Nobela guztiak dira amodiozkoak.Nolanahi ere, amodiozko nobela paregabea.

Milki. Harroputzak eta poxpolinak

by Giuseppe Zironi Lorenzo Chiavini M. M. Leonetti

Millak etsita begiratu dit: "Errugabea naiz, Milki"!. Nik sinetsi egin nahi diot, baina dena bere aurka dago. Bere mutil-lagunaren eta Dog Cityren errua da; hiriaren erakarpen kriminalaren errua. Cat Townera itzultzetako? Sentitzen dut, beranduegi da horretarako

Milki. Hirira goaz

by Giuseppe Zironi Lorenzo Chiavini M. M. Leonetti

Nire izena Michele Micini da, baina nire lagunek Milki deitzen didate. Ni Cat Town hirian bizi nintzen, katuak eta erakusleiho handi eta ederrez betetako jirian. Orain Dog Cityn bizi naiz, txakurren hirian. Hemezortzi milioi txakur...eta gu katu gara!

Lehen bilduma 82-84

by Mikel Antza

Zortzi dira Mikel Antzak aurreneko bilduma honetan sartu dituen ipuinak, bi aurretik ere ezagutzen genituenak. “Suzko gezi bat bezala” indio poeta baten istorioa jasotzen duena eta “Amodiozko istorio bat”, bere katuaz maitemintzen den mutilaren pasadizoaz diharduena. Beste seien artean, denetarik dugu. Batetik, Errenderiako mutiko gazte rokero baten heriotzea kontatzen diguna, bertako gazteri rokeroaren hizkera berezi eta guzti. Bada beste bat ministro baten gainean idatzia, bost urtetan behin herrira haurjaioberriak betirako bahitzera jesiten dena. “Irrati lokutore baten heriotza” deritzanean denbora narratiboa eta erreala tartekatuz hilketa baten tentsioa ematen ziagu aditzera. “Oroimena saldu zuen elefantesaren ipuina” dugu ere, eta bertan sagu batek, elefantesa burutxo batek eta zingurri batek dituzten harremanak ageri dira. “Itzulerarik sabeko gunean”, zahartzaroaren arazoa planteatzen duena da, agure zahar ibiltariak errotik dardarizatu du mutil gazte baten sentsibilidadea, eta ikararen ikaraz konturatu da bera ere bide beretik abiatu dela itzuli ezinezko bidean barrena. “Jeloskor nintzeneko hainbat pasarte”, sekuentzia motzez osatu den ipuin ederra dugu, gertaera ohizkoez baliatuz, kalidade nabarmeneko ipuina burutuz. Ipuin honek, bestalde, oraindik ere, maitasuna ororen sainetik dela diosku.

Bileterik gabe

by Jon Arano

helezin<P><P> ia, eskerrak ematen nizkien, nere baitarako, <P> itxoiten nuenaren antza zutenei<P> ez dut gogoratzen norena den hau

Azukrea belazeetan

by Inazio Mujika Iraola

Azukrea belazeetan

Refine Search

Showing 1 through 25 of 315 results