Browse Results

Showing 1 through 25 of 315 results

Zwei Frauen (Bi emakume)

by Joxean Agirre Odriozola

Literaturarekiko eta emakumeenganako pasioek bat egiten dute eleberri honetako protagonista izengabearengan. Gaztetan hasi eta zahartzaroaren atariraino, maite dituen andreekiko hainbat esperientzia eta amodioaren zenbait zoko-moko azalduko dizkigu, lau ataletan zehar, miresten dituen beste hainbat idazleren imitazioak egi-tearekin batera.

Zuhaitz zaharrenaren heriotza

by Josu Galdos Kazabon

Eguzkiaren lehen izpiekin esnatu zen. Begiak ireki eta txundituta gelditu zen, hori zen hori edertasuna, zuhaitzak, zerua, haizea? Dena bizi-bizirik zegoen, lurraren indarra bere barruan sentitzen zuen, indar itzela. Denbora eta espazioa desagertu egin ziren, eta ikusten zuen oro ez zegoen ez kanpoan ez barruan, baina berak bere baitan sentitzen zuen. Bera ere indar izugarri haren erdian sentitzen zen, bizitzan guztiz murgilduta, eta inoiz baino esnatuago eta argiago.-Orain ulertzen dut -esan zuen neskak barre ttiki batekin.Erraiak harrotzeko bederatzi ipuin biltzen dira liburu honetan. Mendiaren misterioa, lurraren indarra eta basoaren magian murgilduko gara etorkizun handiko idazle gazte honen eskutik.

Zuhaitz zaharrenaren heriotza

by Josu Galdos Kazabon

Eguzkiaren lehen izpiekin esnatu zen. Begiak ireki eta txundituta gelditu zen, hori zen hori edertasuna; zuhaitzak, zerua, haizea? Dena bizi-bizirik zegoen, lurraren indarra bere barruan sentitzen zuen, indar itzela. Denbora eta espazioa desagertu egin ziren, eta ikusten zuen oro ez zegoen ez kanpoan ez barruan, baina berak bere baitan sentitzen zuen. Bera ere indar izugarri haren erdian sentitzen zen, bizitzan guztiz murgilduta, eta inoiz baino esnatuago eta argiago.-Orain ulertzen dut -esan zuen neskak barre ttiki batekin.Erraiak harrotzeko bederatzi ipuin biltzen dira liburu honetan. Mendiaren misterioa, lurraren indarra eta basoaren magian murgilduko gara etorkizun handiko idazle gazte honen eskutik.

Zu zara orain txoria

by Mikel Etxaburu Osa

Badira esperientziatik sortzen diren sorkuntza-lanak, edo zirkunstantzia berezien zain zeudenak, jaiotzeko. Mikel Etxaburu (Ondarroa, 1969) betidanik izan da irakurlea, baina debeku politikoen zoramenak kartzelara eraman zuenean ekin zion idazteari, eta poesia-liburu hau sortu zen, senez asmatua eta esku onez burutua. Hiru partetan banatuta, espetxeari berari buruzkoak dira poemetako batzuk, amodioari eskainitakoek osatzen dute beste parte bat, eta hainbat gai lantzen dira azkenengoan.

Zortzi ipuin gotiko

by Jon Eugi Aierdi

Beldurrezko zortzi ipuin biltzen ditu liburu honek. E.A. Poe, R.L. Stevenson edo Bram Stoker handien tankeran, hainbat gai eta giro erabili ditu egileak izu sentimendu hori pizteko: gazte-talde batek Halloween gauean hilerrira egindako bisita, etxe sorginduak, begizko eta madarikazioak, funeraria bateko langilearen ezustekoak, mamuak eta deabruak? Esku trebez eta estilo aberatsez idatzitako istorioak, terrorezko kontakizunen eta oro har literaturazale guztien gozamenerako.

Zorion klandestinoa

by Antton Olariaga Aranburu Clarice Lispector Iñigo Roque Eguzkitza

Clarice Lispectorrek hizkuntza guztiak dakizki, baita isiltasunarena ere. Claricek maitasunaren bidez izendatzen du. Maitasunaren legea diktatzen du, baina axolagabekeria kaotikoan erori gabe. Ez ditu desberdintasunak erriprimitzen; aitzitik, formulatu egiten ditu, taxua ematen die. Izendatzea da besteei egin diezazkiekegun hamaika keinuetako bat. Laztan egitearen, begiratzearen, isilean dei egitearen parean. Claricek hizkuntza bera lantzen du, eta orobat aztertzen du nolako harremana duen gorputzarekin, zeinen erraz izenda daitezkeen gorputzik eta errealitaterik gabeko gauzak, hitzak besterik ez direlako. Gizaki eta animalien aldea jorratzen du. Kexu da animalia ez izateagatik. Areago, bere baitako animaliaren bila dihardu. Haren lan-eremua ez da zientzia, baizik eta bizitza, heriotza, maitasuna. Hélène Cixous

Zigarrotxoa ahoz aho

by Antton Kazabon Amigorena

Mizel ez da oso gustura bizi. Aitak asko edaten du eta etxean ez da eroso sentitzen. Lagunak utzi eta zerbaiten bila abiatzen da. Lagun berriekin erretzen hasten da, edaten... Herriko mingain luze eta mizto gaiztoek ez diote asko laguntzen. Baina eskerrak baduen lagun on bat, oso laguna duen norbait.

Zeruko ateetan deika

by Jordi Sierra y Fabra Julia Marin Arteaga Mila Garmendia Imaz

Silvia, Medikuntza-ikaslea, Indiara joan da boluntario, mundutik urrun dagoen ospitale batean udan lan egitera. Gurasoak eta mutillaguna aurka izan ditu erabaki hori hartzean, baina senari eta bihotzari kasu egin die.

Zeruak eta ifrentzuak

by Jon Mikel Arano Aramendi

Joseba Jaka V. Literatura Bekako sariduna izan den Jon Aranok bere hirugarren poesia-liburua kaleratuko du udazkenean, urteak argitaratu gabe eman ondoren. Kontrastez betetako liburu honetan Jon Aranoren poesiaren alderdirik gordinenak eta baita samurrenak ere uztartzen dira, ohikoa duen estilo probokatzailea erabiliz.

Zeru horiek

by Jose Irazu Garmendia

Hogeita hamazazpi urte betetzera zihoan andrea zen, bizitzaren azken mutturra kartzelako hormen artean pasatakoa. Taxitik jaitsi eta, larruzko maletari bi eskuekin helduz, Barcelonako tren geltokiaren ate automatiko bati begira gelditu zen, hain zuzen ere kristalezko superfizie hartan bere gorputz osoaren irudia azaltzen zelako. Bai, hantxe zeuden bere belaun-izterrak, bere panty beltzak; hantxe zeuden bere antezko txaketa Sidaren laxo gorriarekin eta bere buru ile motx-motxekoa. -Ez nago hain gaizki. Belaun politak dauzkat oraindik -pentsatu zuen. Bere gorputza osorik ikusteak deitu egiten zion. Kartzelako ispiluek ez zuten 40 zentimetrotik gorako luzerarik izaten".

Zergatik panpox

by Arantxa Urretabizkaia Bejarano

Zergatik Panpox nobelagilearen lanik biribilena da. Lagunak alde egin ondoren emakume batek bere haurrarekin bizi duen egun normal bat kontatzen digu nobelak. Goizean goizetik gosaria eman, ikastolara joan behar dela hurrengo, arratsaldean jaso... lotara eraman arte, eta protagonista bera oheratu arte egin eta burutik pasatako gogoetak dira nobelaren edukia. Txema lagunaren ausentzia oroitzapen huts baino zerbait gehiago da nobelan, emakumearen gogoeta gehienetan dago haren ausentzia. Bakardadea sentitzeko ere ia tarterik gabe dago emakumea, halakoxea baita bere bizitzaren atze-aurrea. Baina tartetxo bakan horietan isurtzen da nobelara etxetik alde egin zuen lagunaren oroitzapena. Emakumea da kontalaria, eta emakumearen sentsibilitate unibertsalenetik dago kontatuta nobela, haren sentimenduak guztionak baitira. Virginia Woolf-en Mrs. Dolloway nobelako sentsibilitatea ez dago Urretabizkaiaren nobelatik urrun. Zergatik Panpox-ek ere egun batera errenditzen du kontatutako esperientzia literarioa.

Zer da nazioa?

by Ernest Renan Esteban Antxustegi Igartua

Nazio bat, beraz, elkartasun handi bat da, iraganean egindako eta aurrerantzean egiteko prest gauden sakrifizioen sentimenduek osatzen duten elkartasuna da. Iragan bat suposatzen du, baina orainean gertakari ukigarri baten bidez laburbiltzen da: baiezkoa, hots, elkarrekin bizitzen jarraitzeko garbiro adierazitako nahia. Nazio baten existentzia (barkatu metafora) egunero gauzatu behar den plebiszitua da, gizabanako baten existentzia bizitzaren aldeko betiereko baieztapen etengabea den bezalaxe. Historia, filosofoa, orientalista, filologoa, teologoa eta literatur kritikaria, XIX. mendeko frantziar intelektualik garrantzitsuenetarikoa dugu Ernest Renan (1823-1892). "Zer da nazioa?" -1882an emandako hitzaldian- adierazten den nazioaren teoria testuinguru historiko jakin batean kokatuta dago. Izan ere, nazioa osatzen duten azaugarriak aztertzean, elementu objektiboez gain, borondatezko adierazpenaren ezinbestekotasuna azpimarratzen du autoreak.

Zer da Hirugarren Estatua?

by Emmanuel Joseph Sieyès Irati Bereau Baleztena

Idazlan honen egitasmoa nahiko sinplea da. Hiru galdera hauek egin behar dizkiogu geure buruari: Zer da Hirugarren Estatua? Dena. Zer izan da, orain arte, ordena politikoan? Deus ere ez. Zer eskatzen du? Zerbait. izatea? Zer da nazioa? Elkartekide-multzo bat, lege komun baten araupean bizi dena eta legebiltzar berberak ordezkatzen duena? Forma konstituzionalen mende dagoen kidego batek konstituzioa betetzen duten erabakiak hartu behar ditu nahitaez. Ezin dio beste konstituzio bat eman bere buruari. Agindutako forma ez den moduren batean mugitzen, hitz egiten edo jokatzen badu, existitzeari uzten dio. Hala, Estatu Orokorrek, nahiz eta bileran egon, ez lukete aginpiderik izango konstituzioari buruzko ezer erabakitzeko. Eskubide hori nazioari bakarrik dagokio, eta nazioa, behin eta berriz esan dugunez, forma eta kondizio guztietatik aske dago?

Zeluloidezko begiradak

by Mikel Garcia Idiakez

?Dena esan dezake zinemak, osotasun handiena du artistikoki eta komunikazio modu onena da, erritmoarekin, hitzekin, argi eta itzalekin? leku batetik bestera eramaten zaituelako, berak nahi duen bidea jarraituz. Beste arte diziplinek ez duten abantaila handi bat dauka gainera: leku ilunean ikusten dira pelikulak eta, aretoa beteta egon arren, harreman intimoa, zuzen-zuzena, sortzen da ikuslearen eta pantailaren artean?. Aipu horrekin hasten da liburua, irudien bidez istorio zirraragarriak sortzeko gai direnei hitza emanez. Bederatzi kapitulu, hamahiru zuzendari: Fernando Larruquert, Nestor Basterretxea, Antxon Ezeiza, Helena Taberna, Imanol Uribe, Juanba Berasategi, Julio Medem, Montxo Armendariz, Koldo Almandoz, Asier Altuna, Telmo Esnal, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga. Aipaturiko izen horien atzean daude ondorengo filmak, hala nola, Ama Lur, Ke arteko egunak, Kalabaza tripontzia, Yoyes, Mikelen heriotza, Burgosko prozesua, Behiak, Euskal pilota. Larrua harriaren kontra, Tasio, 27 ordu edota Aupa Etxebeste!

Zein beste mundukoa

by Karlos Linazasoro Izagirre Maite Gurrutxaga Otamendi

Egileak, liburu honetan, txunditurik begiratzen dio bizitzari, eta aldi berean burlaize pixka batekin, inguruan agertzen zaiona erabat benetakoa ote den zalantza egingo balu bezala. Ironia eta malenkonia punttu bat ageri da bere poemetan. Maitasuna da liburuaren ardatzetako bat; trena, txorimaloa eta urteko hilabeteak ere hartzen ditu gaitzat..

Ze baboa zaren Pirata!

by Jose Ángel Lopetegui Brit Koldo Biguri Otxoa de Eribe

Ulertzen ez dudana, Pirata, zera da, nola ez duzun gainditu matematika gaian hain aurreratua joanda eta SISITEMA BINARIARRA hain ondo menderatuta, zeren.... ZEROAK ETA BATAK besterik ez dituzu ateratzen!!!

Zazpi bider zazpi

by Felipe Juaristi

"Fernando eta Sebastian trenbidean daude, tunelari begira, bata bestearen ondoan. Sebastian eskuinaldean dago; Fernando, ezkerraldean. Herritik bi kilometrora daude, tuneletik irtenda ageri den tokian: belardi txiki bat ezkerrean, ibairaino, eta belardi handi bat eskuinean, muinoraino. Hirurak eta laurdenetan iristen den trenaren zain daude. Trenaren aurrean gehien eusten dionak irabaziko du azken froga hau, alegia, trena etorri eta trenbidetik beranduen erretiratzen denak. Sebastian kuadrilako liderra bihurtuko da, baina horretarako zazpi froga gainditu beharko ditu, eta ez nolanahikoak. Sebastian hiritik heldu da eta galantak pasaraziko dizkiote herriko lagunek beren kuadrilan onartu baino lehen. Hura, ordea, ez da erraz izutzen den horietakoa, eta, lagunen harridurarako, denak errendituko ditu". Gazteentzako eleberri klasiko bat idatzi du oraingoan Juaristik, abentura eta intrigaz betea.

Zangotraba

by Juan Kruz Igerabide

Eleberriko protagonistak bizitza doblea darama: aduanetako langilea da Joxe, eta detektibea Juan Fernandez, maitasun-kontuetan espezializatua. Biak dira bat eta bera? Edo hobe genuke gizakiaren sakonean murgildu eta nortasun konplexuaz mintzatu? Protagonistak bizi dituen garaiek ere ez dute laguntzen nortasun hori orekatzen. Garai zoroak, trantsizio garaiak: ametsa, ilusioa eta eldarnioa elkarrekin dantzara irten ziren urteez ari da nobela. Edurne bikotekidea, Dionisio lagun-min eta lankide, ez batak ez besteak jakingo du protagonistaren baitan irakurtzen. Azken batean, "inpostore" baten aurrean gaude: lagunen lagun bai, baina lagun desleiala. Ez da faltako poliziarekin elkar-hartze ilunik eta ETAren aurkako gerra zikinaren zipristinik. Ezta saldukeriarik ere, zangotrabarik adiskide minenak azpiratzeko. Pertsonaia komikoa gertatzen da eta ez da falta umorerik kontakizunean. Adiskidetasuna eta traizioa tramaren muina dira. Zinema beltzaren igurtziak iIun-beltzeko atrezzo neurtua eskaintzen dio nobelari; eszenategi horretan gertatuko dira infideltasunaren unerik iradokigarrienak, zigarretaren kearen, sexuaren eta krimenaren giro patetikoan.

Zakurraren poema eta beste hezurrak

by Martin Etxeberria Garro

Hondar aleak itsasten zaizkit orpoetan. Eta ez dakit lurra den, hautsi dena, edota itsasoa. Nire pausoa eten nahi duena. Ibili nahi nauena. Nire gatza apartu arte. Nire hatsa apurtu arte. Edo ni naizen, besterik gabe, pixkanaka desegiten.

Zaindari ikusezina

by Dolores Redondo Josu Zabaleta Kortabarria

Ez zaio eleberriari intrigarik eta misteriorik falta. Amaia Salazar inspektoreak bi eginkizun ditu eleberrian: Baztan inguruan, eta batik bat, Elizondo inguruan gertatzen ari diren neska nerabeen hilketak argitu, eta, hain larria ez badirudi ere, eleberriak aurrera egin ahala, hil ala bizikoa gertatuko zaio Amaiari bere iraganarekin, eta iragana esaten dugunean, amarekin, izan (eta dituen) arazo larriak konpontzea. Alde horretatik begiratuta, detektibe nobela honek, edo polizia nobela honek, badu dimentsio psikologiko nagusi bat ere bere tramaren garapenak argitu beharko duena. Amaia Salazarren amak fijazio gaiztoa du alabarekin, eleberriak aurrera egin ahala haurtzaroko oroitzapenen bidez berreskuratuko da harreman gaizto horien nondik norakoak. Jakina, familia bera da lehen kaltetua. Honetaz ere luze jardungo du nobelak. Baina etor gaitezen intrigaren hariak eta gertaera nagusietara. Zergatik neskak, eta beti ere nerabeak? Galdera horien erantzuna ikerketak eta hiltzaileak berak emango du. Hiltzailearen koadro psikologikoak emango du izakera maniakoaren berri. Eleberriaren hirugarren baliabide nagusia mitologia da. Basajaunak bizirik omen inguruko bizilagunen imajinarioan. Progresoa azkar doa, baina mentalitate zaharraren elezahar eta sinismenak soseguz. Garrantzitsua izango da mundu mitologiko horrek nobelak izango duen protagonismoa. Idazleak trebezia handia erakusten du polizia-eleberrien kontalari gisa, eta herri honen idiosinkrasiaren ezagutza sakona, aldi berean. Detektibearen ikerketaren kontaketa eta pertsonaiak bizi diren alegiazko mundu antropologikoa batzeko duen maisutasunak era guztietako irakurleak harrapatzen ditu.

Yu Ling

by Antton Irusta Zamalloa

Yu Ling dut izena eta Pekinen bizi naiz, aitona-amonekin eta gurasoekin Tong Xian auzoan. Entzun al dituzu inoiz Txinako ipuinak? Txinako liburu zaharretan badira ipuin zahar eta ederrak. Bertako ohituren berri eman nahi dizut aditzera.

Yasuke

by Antton Irusta Zamalloa

Yasuke naiz eta hamar urte ditut. Japoniako hiriburutik, Tokiotik, hurbil bizi naiz, Ogawan. Nire gurasoek baserri lanak egiten dituzte eta amak saltzen ditu etxeko produktuak, eta nik etxeko lanak egiten laguntzen dut. Daisuke da txiki-txikitatik nire lagunik hoberena. Bioi gustatzen zaigu bizikle-taz ibiltzea, baina, batez ere, bideo jolasak gustatzen zaizkigu. Hamaika gauza kontatu nahi dizut gure bizimodu, ohitura eta ipuinei buruz, eta atseginez irakur ditzazula nahi nuke. Badakit Japonia oso urrun dagoela zure herritik, baina ipuinak gustuko badituzu, ni prest naukazu kontu kontari aritzeko.Antton IrustaAntton Irusta naiz, Usansoloko ipuin kontalaria. Hango eta hemengo ipuinak kontatzen ditut gus-tura. Nire ipuinetan kontatzen ditudan gaiak lantzen saiatzen naiz haur eta gazte literatura egiten dudanean.Ipuinak kontatzea niretzat, dena da, baita literatura ere. Horregatik dut gogoko hunkitzen nauten istorioak entzuleei kontatzea, izan ere, ipuinek afektuaren dohaina eskaintzen digute.Horrela naiz zoriontsu: ipuinak kontatuz, norbera emozionatuz eta entzuleak barru-barrutik hunkituz.

Xivaren malkoak

by César Mallorquí del Corral Irene Aldasoro Kataraina

Behin batean, aspaldi, fantasma bat ikusi nuen. Bai espektro bat, agerpen bat, espiritu bat; nahi duzun bezala esan; kontua da ikusi egin nuela. Gizakia Ilargira iritsi zen urtean izan zen eta une batzuetan beldurra pasatu banuen ere ?beldur handia, egia esan?, istorio hau ez da beldurrezkoa esaten zaien horietakoa.

Xerezade: Mila gau eta bat gehiago

by Severino Calleja Pérez

Sortaldeko ipuin bildumarik handiena Mila gau eta bat gehiago izenekoa da. Ipuin asko eta askotarikoek osatzen dute bilduma, kontalari irudimentsu batek jakinduria handiz batzuk besteekin korapilatuak. Xerezade izeneko emakume gazte bat da kontalaria, Bagdadeko sultanaren bisirraren alaba bera. Sultanak, asperturik, neska gazte bat deitzen du bere gelara gauero, poz pixka bat eman eta bizitza alai diezaion. Baina goizean, aurreko gauean bezain asperturik jaikitzen denez, hil egiten du. Eta horrela, gauero-gauero. Bere txanda heltzean, Xerezade ipuin bat kontatzen hasiko da, baina egunsentia heltzean kontaketari utziko dio, ipuina bukatu gabe utzita. Hurrengo gauean, ipuina bukatu eta beste bat hasiko du, aurrekoarekin lotuta. Eta horrela, gauero-gauero. Sultana ipuinak entzuteko irrikaz dagoen bitartean, Xerezadek bizirik jarraituko du. Guk, orain, Mila gau eta bat gehiago bilduma osoaren lagin txiki-txiki bat eskaintzen dizuegu hemen. Seve Calleja, 1953an Zamoran jaiotako bilbotarra. Filosofia eta Letretan lizentziatua da eta gaur egun Bilboko institutu batean ari da irakasle lanetan. Literatur sortzaile emankor eta saritua (?Ignacio Aldecoa?, ?Lizardi?, ?Pío Baroja?) eta Haur eta Gazte Literaturaren ikertzailea. Egunkari eta aldizkarietan hamaika kritika eta didaktika artikulu idatzi ditu. Bere lanak euskaraz, gaztelaniaz eta beste hizkuntza batzuetan argitaratu dira.

Xahmaran

by Cristina Fernández Blanco Jon Arretxe Pérez

Istanbulgo etxe otomano hondatu bat bizileku, gurpildun aulkian preso, Kawa-ren amak egunero ekartzen ditu gogora Ararat mendipeko edertasunak, kurduen leiendak eta leku sakratuak, eta han hil zizkioten senar eta bi seme gerrillarien oroitzapenak. Bien bitartean, eta amaren ezkutuan, jendea akabatzea du Kawa-k ogibide, beti ere enkarguz eta arrazoiak ezagutu gabe. Baina ohikoak ez bezalako hilketa baten ondorioz, gauzak gaiztotzen hasiko zaizkio Kawari, larritasuna jabetuko da berataz eta bere munduaren oinarriak pitzatzen hasiko dira. Bere ama zahartu eta ezinduarengatik ez balitz, alde egingo zuen Alemaniara, geratzen zaizkion anai-arreben bideari jarraituz. Izan ere, Xezal, etxeko alaba bakarra, eta Baran, anaia nagusia, Munichen daude aspalditik, xenofobiaz kutsatutako gizartean bizirauteko ahaleginetan, nor bere erara. Jon Arretxek ohikoa du bere liburuen bidez beste kultura batzuk erakustea, irakurlea urruneko eta ez hain urruneko hirietan zehar eramatea, bidaia-gidetan agertzen ez den errealismoa eta giza alderdia landuz. Nobela beltz honek Istanbul eta Munich ditu kokaleku, desberdintasun guztien gainetik harreman estua daukaten bi hiri. Aberri lapurtuaren grina, biziraupenerako borroka, idealak eta desengainuak... hori eta gehiago daXahmaran, ohoretik desohorera doan bidaia.

Refine Search

Showing 1 through 25 of 315 results