Browse Results

Showing 101 through 125 of 315 results

Haize kontra

by Patxi Iturregi Escondrillas

Itsasoa izan da betidanik literaturako iturri oparoenetakoa: gure letretan ere ez dira falta arrantzale-giroko istorioak, baina horien aldean berria da Patxi Iturregik dakarkiguna; merkataritzako nabigazioan mundu zabaleko portuetan dabiltzan marinelak edo itsasbazter urrunetan galdutako petroliuntziak, esaterako. Giro erakargarri horren atzean, berriz, gizon-emakumeek gorpuzturiko istorio samin eta indartsuak kontatzen dizkigu egileak: andrazko bat gizonezkoen ontzi batera igo zenekoa, aspaldi ikusi gabeko marinelaren aurrean familiak sentitzen dituen gazi-gozoak, aspaldiko piraten gorabeherak eta itsasertzeko biztanleen larriminak.

Suzko lilia

by Hedoi Etxarte

Poema liburu bat, idazle baten lehena .(...) Lehen liburuak duen botere alkimiko hori ez da sekula errepikatuko. Tonuak eta tresnak hautatu ditu poetak: maitasunez, baina distantziarekin; ironiaz baina zinismorik gabe; surrealismoz, baina xalotasunik gabe (...) Harkaitz Cano.

Ez dena ere bada

by Karlos Gorrindo Etxeandia

Ikastolaldiko azken konbibentzia-txangoa egitekoak ziren, eta ez zekien zergatik, baina goiz hartan urduri eta triste xamar altxatu zen Usue ohetik. Bukatu nahi ez zuen ibilbide baten amaiera zela sentitu zuen eta amaiera haiek zimikoa egiten zioten bihotzean. Aurreko gauean prestatutako arropa motxilari azken begiratua egin zion, lau egun haietarako behar zituen gauza guztiak bertan ote zeuden frogatzearren. Lau egunerako zihoazen inoiz egon gabeko herri mitiko batera, misterioz beteriko herri xorgindu batera.

Ur-aparretan

by Karlos Gorrindo Etxeandia

Gazte LiteraturaUsue, Elene eta Astrid hiru neska gazte dira itsasoa eta surf egitea biziki maite dutenak. Abentura eta misterioz beteriko nobela honetan, hiru neska gazte hauek maitasuna, adiskidetasuna eta lankidetza zer diren oso ongi ezagutuko dute. Mitologiara hurbilduko dira orrazi magiko baten bidez eta Rol jokoekin fikzioa aseko dute, harik eta aurkikuntza bitxi batek detektibearena egitera eramango dituen.Karlos Gorrindo Etxeandia Gernika, 1959. Informazio Zientzietan lizenziatua, kazetaria beraz, nahiz eta bizibide horretan inoiz jardun ez. Euskara irakaslea Gabriel Aresti euskaltegian. Orain arte argitaratu dituen lanak: Ni naizen hori nobela; Amaren begietan nobela; Trostan, hegan zein narrazean haur-gazte literatura; Hodei artean kulunka haur literatura; Zergatik ez? antzerki lan musikatua, haurrentzakoa, Euskalduna Jauregian aurkeztua, eta antzerki lanaren ipuin bertsioa Zergatik ez? izenburukoa; Neskazale gazte balentriak (itzulpena) Guillaume Apolinaire; Pirataren ibilaldia (itzulpena) Jack London; Artearen historia (itzulpena) testu liburua.Marrazkiak: Mattin

31 baioneta

by Aitziber Etxeberria

DONOSTIA, "Opera Prima" SARIA 2007 1813ko uda da. Espainiako Independentziako Guda azkenetan eta tropa anglo-portugaldarrak gero eta hurbilago dauden arren, Napoleonen tropen menpe dago Donostia. Bere bizitza goitik behera astinduko duen bisita egingo dio François soldadu frantsesak Uliako Beatrizi. Ezezkorik onartuko ez duen eskaera soil bat du esku artean, pairatzen duen ikusmen arazoa sendatzea. Soldaduak badaki garai batean Beatriz petrikiloa izan zela eta baita Inkisizioarekin arazoak izan zituela ere. Iragana harrotu eta bere familia arriskuan jarri nahi ez badu, erronka onartzea beste aukerarik ez zaio geratuko alargunari. Guzti hau gutxi balitz, Donostiak jasango duen guda giro, setio eta suteak, egoera oraindik gehiago laztea baino ez du lortuko.

Tango urdina

by Aitziber Etxeberria

Komunera joan eta alboko bainugelan norbait zegoela konturatu nintzen batean, jakin-minak bultzaturik, begia paretaren kontra jarri eta zirrikitutik begiratu nuen. Ikusi nuenak ia arnasarik gabe utzi ninduen. Berebiziko emakume bat zen nire bizilaguna eta biluzik zegoen, bainuontzira sartzeko asmotan. Badakit ez dudala ondo egiten, baina orduan sentituriko zirrara beste behin dastatu asmoz konponketa atzeratzea erabaki nuen eta horrela nire hasierako asmo ona bertan behera geratu zen. Badakit espia nazkagarri bat bilakatu naizela, baina bakardadeak honelako gauzak egitera bultzatzen nau batzuetan. Ez daki berak ongi zenbat atsegin dudan bere biluztasuna! Horrela ikustean, bera bezain ahaltsua sentitzen bainaiz. Beti erritual bera egiten du Iosunek. Bainugelara sartu eta, argia piztu ondoren, ispiluaren aurrean geratzen da eta adi-adi bere aurpegi guztia aztertzen du. Kopetatik hasten da beti, ondoren bekainak, betazalak, betileak eta sudurra etortzen dira, eta azkenik masailak, ezpainak, kokotsa eta lepoa. Bere edertasuna itsustuko duen ezer ez dagoela bermatu ondoren, aurpegia garbitu eta olio usaintsu batez masaje txiki bat ematen du astiro, gozotasunez.

Des egiten

by Ione Gorostarzu Etxebeste

?des egiten? poema-bilduma Ione Gorostarzuren lehenengo liburua da, Karmele Igartua I. Bekaren irabazlea. Gorostarzu Berastegin sortu zen 1984an, Historian lizentziatua da, lanbidez irakaslea eta Bergarako Idazle Eskolan ibilia. Poesiak betidanik erabili dituen gaiak berritzen dizkigu ?des egiten? deritzan lan honek: norbere izaeraren zurkaitz eta kontraesanak, existentziaren gorabeherak, maitasunaren buruhausteak, idazteak berak duen zentzua edo zentzurik eza... Hori guztia gaurko begirada gazte eta fresko batekin, hitzen hautaketa fin eta erritmoaren sen berezkoarekin. Kontuan hartzeko ahots berri bat, hunkitzeko eta pentsarazteko sentiberatasun berri bat

Ero

by Jon Martin Etxebeste

Non dago normaltasunaren eta erotasunaren arteko marra? Eta erotasunaren eta erokeriaren arteko muga? Ertz labain horretan jolasean dabiltza liburu honetako kontakizunak, hainbat gizon-emakumeren beldur eta irriken bitartez gizartearen beraren makurdurak agerian jarriz. Traste zaharrak pilatzen dituen atsoa, adikzioak burmuinak nahastu dizkion gaztea, urteak betetzeari uko egin nahi dion gizon heldua? Istorio hauetako protagonista batzuk aise sailka ditzakegu psikiatriaren arabera, patologia kliniko bat ezarri eta lasai segi, geure bidean. Beste asko, berriz, itxura normalaren pean, gutako edozeinen ispilu izan litezke, baina ispilu deformatu hori ez da horren lasaigarria? Bere lehenengo ipuin-liburua idatzi du Jon Martinek, estilo-aniztasuna menderatzen duenaren esku trebea erakutsiz, bai eta teknika abil hori narrazioaren mesedetan jartzeko buru azkarra ere.

Eutsiko diogu?: Sorkuntzaren profesional autonomoak, etorkizunak

by Fermin Etxegoien

Galdera bakarreko 12 elkarrizketa: Ander Lipus Estitxu Eizagirre Luistxo Fernandez Mari Añes Gorostiaga Eñaut Elorrieta Miren Amuriza Hedoi Etxarte Maider Unda Iban Arantzabal Maia Eder Kurutxet Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga Miren Agur Meabe Inoiz baino gehiago lortu den garaian -orain- badirudi, halaber, azkenetan garela. Nola daramate arestikoa sorkuntzarekin lanean modu autonomoan ari diren profesionalek? Eutsiko diote ala ez? Galdera bakarra, euskaldun euskaltzaleari fite -bere burua batere behartu gabe- adarkatzen zaiona beste hainbatetan: eutsiko ote diote -norberaren alor profesionalak ez ezik- bai euskarak bai herriak -edo nazioak- eta baita gizateriak ere? Galdera bakar nahiz adartuari emaniko erantzunek osatu dute liburu hau. Sorkuntzaren profesional autonomoenak, liburu honetan ez baititugu teoriko profesionalen iritziak bilatu eta pilatu, ezta sortzaile amateurrenak ere, kontrakoa baizik: hil bukaeran diru sarrera finkorik aldez aurretik zihurtaturik ez duten sorkuntzaren profesional autonomoenak. Utikan, beraz, funtzionario manifestu sinatzaileak, liburu honetan bestelako bizimodu bati buruz ari baikara, sorkuntzaren profesional autonomoek dutelakoan -haiek ez beste inork- kulturalki gertatzen ari zaigunaren eta gerta dakigukenaren bizipen erreala.

Eskaintza ekaitzari

by Cristina Fernández Dolores Redondo Fernando Rey Escalera Mikel Vilches Plaza

Hilabete joan da Foruzaingoko Amaia Salazar inspektoreak bere semea heriotzatik salbatu eta Berasategi doktorea atxilotu zuenetik. Amaiak oraindik arriskuan ikusten du bere burua, ordea. Elizondoko neskatiko baten bat-bateko heriotzak susmoak piztuko ditu: haurrak gorriune bat du aurpegian, eta aita haurraren gorpua eramaten saiatu da. Neskatikoaren birramonak uste du heriotzaren erantzulea Inguma dela, hots, lo dauden pertsonak geldiarazi ondoren haien hatsa edan eta bizia kentzen dien demonioa. Auzitegiko medikuaren txostenetatik abiatuta, beste haur ttiki batzuen heriotzak ikertzen hasiko da Amaia Salazar, eta, horrela, aztarna harrigarriak aurkituko ditu Baztan osoan barna. Eta, bitartean, oihanetik, sekulako ekaitza heldu da egiarik latzena lurperatzeko. Eskaintza ekaitzari da Baztango trilogiaren hirugarren liburua, eta aurreko bietan bezala, maisuki azalduak ageri dira trama nagusian familia harremanak, bikote harremanak, gurasotasuna... eta horrek guztiak kontakizuna are interesgarriago bihurtzen du. Erritmo bizkor eta ezin utzizkoan irakurtzeko.

Plazeraren gau ilunekoak

by Francis Scott Fitzgerald Garazi Arrula Ruiz Iñigo Roke Eguzkitza

Gerra batean borrokatu ziren, eta irabazi egin zuten; irabazleen hiri handian, garaitza-arkuak zeuden nonahi, eta jaurtitako lore zuri, gorri eta arrosek bizitasunez betetzen zuten dena. Udaberriko egun luzeetan, soldadu etxeratuak martxan zihoazen etorbide nagusian barrena, danborren burrunbaren eta haize-instrumentuen doinu alai eta durunditsuaren atzean; bitartean, saltzaile eta bulegariak, eztabaida eta kalkuluak utzirik, leihoetan elkartzen ziren beren aurpegi zuri pilatuak batailoien aldera biratuz haiek igaro ahala.? <P><P>Hoteletako glamour eta festa pribatuetako poz kaskarinarekin hasi, eta bizitza alferrik galdu duenaren sentipen mingotsarekin amaitu, F. Scott Fitzgeralden ipuin antologia honek (Garazi Arrulak eta Iñigo Roquek prestatua) idazlearen bizitza eta ibilbidea laburbiltzen dizkigu. Ospea batez ere eleberriek eman zioten arren (eta eleberri horien zinemaratze ugariek), ipuingile trebe eta estimatua izan zen, bere garaian aldizkariek ondoen ordaindutakoa eta ehundik gora kontakizun ondu zituena. <P><P>Gaztetako ilusioak azkar usteldu zitzaizkion belaunaldi bat erakusten digu Scott Fitzgeraldek, dirua erraz egin eta errazago gastatzen duen aberatsen gizarte fribolo, axalekoa. Arinak eta alaiak dira haren istorioak, esku abil batek idatziak, baina estetizismo horren eta itxurazko aisetasunaren azpian halako behera-behar baten zantzuak ageri dira, salaketa morala eta amerikar ametsaren porrota.

Historiarik goibelena

by Ford Madox Ford Xabier Olarra

Ez dakit zein den zera hau hobekien idazteko modua: hobe litzatekeen historia hasieratik kontatzea, historia bat balitz bezala; edo denboraren urruntasunetik kontatzea, Leonoraren ezpainetatik edo Edwarden berarenetatik iritsiko balitzait bezala. Beraz, neure burua aste pare batez edo, landetxe bateko lurreko suaren alde batean imajinatuko dut, aurrez aurre solaskide onbera bat dudala. Eta solasean jarraituko dut, urrunean itsasoaren zurrumurrua aditzen den bitartean eta buruz gain haize beltz baten bolada bortitzak izar distiratsuak lustreatzen ari direla. Aldian behin jaiki, eta ateraino joango gara ilargi beteari begiratzera, eta esango dugu: ‘Hara! Proventzan: bezain argitsua da ia-ia!’Eta ondoren lurreko suaren ondora itzuliko gara, intziri gisako bat eginez Proventzan ez gaudelako, historiarik goibelenak ere alaiak diren lurraldean.

Tolerantziari buruzko tratatua

by François M. Arouet Voltaire Irati Bereau Baleztena

1763ko otsailaren 20an, eskutitz hau idatzi zidaten Languedocetik: Tolerantziari buruz idatzi duen lana errukiz eta egiaz beterik dagoela iruditzen zait, baina beldur naiz ez ote dion mesede baino kalte gehiago egingo Calas sendiari. Izan ere, gurpilean hilaraztea agindu zuten zortzi epaileak erresumindu egin ditzake. Berorren liburua sutan erretzeko eskatuko diote parlamentuari, eta fanatikoek ?ez baitira desagertuko? amorru biziz erantzungo diote arrazoiaren ahotsari (?). Hauxe izan zen nire erantzuna: Tolosako zortzi epaileek, nahi badute, nire liburua erretzea agin dezakete; ez dago hori baino gauza errazagorik. Azken batean, Lettres provinciales gutunak ere erre zituzten, eta nire lana baino askoz ere baliotsuagoak ziren, ezbairik gabe. Norbera libre da gustuko ez dituen liburuak eta paperak etxean erretzeko.

ARMIX max-mix

by Elhuyar Fundazioa

Haurrentzako zientzia liburua

Ez zen diruagatik

by Ana Jaka García

?Sos bat bera ere ez niola pasako esan nion. Beti berdin. Faena kaskarra antzeko esaldiekin errematatzen du aldiro: emadazu zerbait, larri nabil, lana kobratu bezain pronto itzuliko dizut. Erromantikoa gizona! Pelikuletan bezala. Normalean, ondo aukeratzen zuen unea: larrua jo eta berehala, egin berri duzuna maitasuna dela sinesteko gogorik handiena daukazunean. Prakak jantzi izan balitu sikiera... Baina goiko aldetik janzten hasia zegoen, bere hankatxo meheak airean, zigarreta ahoan, ilea nahasita, begi-zulo handiekin eta asebeteta utzia nuela pentsatzeko urduriegi.?Emakume zakar eta zabar samarra da Olga, ez lanik, ez dirurik, gaztarotik urruntzen eta etorkizunik gabeko harreman erdipurdiko batean kateatua dagoena. Pisukidea du Dani, etxetik ihes egin eta zerbitzari gisa lan egiten duen gaztetxoa. Eta hiruki atipikoa osatzera dator Mikel, bizimodu normalagoa daraman adin ertaineko gizasemea, baina iraganetik dakarren zamatik askatu ezin duena. Pertsonaien harremanetan, haien psikologian eta sentimenduetan oinarrituriko eleberria dugu hau, baina ez inola ere sentimentala eta gozoa. Adiskidetasunaren balioa, leialtasunaren zentzua, bikotekide bati zer eskatzen ahal diogun, diruak eta diru ezak sortzen dizkiguten katramilak? horra orri hauetan topa daitekeen koktelaren zenbait osagai.

Souvenir

by Castillo Suarez Garcia

Arrainez gainezka dagoen akuarioari begira ezagutu zintudan. Eskutik heldu nizun eskumuturra hautsita. Marmokak odolusten direnean agertuko nintzela uste zenuen zuk, ordea. Zer da aurreratzea amore ematea baino. Zer da maitasuna musuan lehertzen den txikle bonba baino. Ekarri arropa alda diezaiogun, arrainak banan-banan nola hiltzen diren ikusten hasi baino lehen. Bizilagunen autoak leihotik zelatatu baino lehen.

Urtebetetze festa

by Castillo Suarez Garcia

Castillo Suarez poeta altsasuarrak aurrerapauso bat eman du liburu berri honetan. Aurreko bildumen ildotik (Spam poemak, Bala huts bat, Souvenir), esandakoaren eta esan gabekoaren arteko kontrastearekin jokatzen du, polisemiaz beteriko mezu irekiak erabiltzen, ironia-karga handia duten esaldi biribilak botatzen. Lirismo itxurazkoari ihes egiten dio Suarezek, lerro ebakien teknikari ere uko eginez, poetikotasuna barrurago, sakonago ezkutatzen den zerbait dela frogatuz.

Newton era berdinen jatorria

by Edorta Corpas García Inaxio López de Arana Arrieta Víctor Araque Marcos

Orainaldian bizi denetik, Isaak Newtonek gauza asko ikasi ditu, eta beste gauza asko ikusi. Orain misteriozko filmak ikusteko garaia iritsi zaio, eta laurogeita hamar baino gehiago ikusi ditu. Hori dela eta, edozein kasu argitzeko gai ikusten du bere burua... Laster bere lehen kasua argitu beharko du: Raffaello Maddox, genetikoki eraldatutako frutetan aditua dena, arrastorik utzi gabe desagertuda. Itxuraz, bahitu egin dute. Isaak eta bere laguntzaile leial Serenak kasu bat argituko dute abentura epiko batean. Fruta! Barazkia! Kalezulo ilunak! Txano arrosa! Eta misterio asko! Izango da Isaak Newton detektibea zientzialaria bezain ona? Ez dugu uste.

Newton eta Torrijo superordenagailua

by Edorta Corpas García Víctor Araque Marcos Xabier Armendariz González de Langarika

Vicente Bucay zientzialari ospetsuak azkenean ezagutu du Isaac Newton, bere arbaso entzutetsua. Hainbat urtetako lanaren ondorioz, isilpeko laborategi batean bere taldeak eta berak lortu dute Isaac Newton berpiztea, klon bihurturik.

Zeru horiek

by Jose Irazu Garmendia

Hogeita hamazazpi urte betetzera zihoan andrea zen, bizitzaren azken mutturra kartzelako hormen artean pasatakoa. Taxitik jaitsi eta, larruzko maletari bi eskuekin helduz, Barcelonako tren geltokiaren ate automatiko bati begira gelditu zen, hain zuzen ere kristalezko superfizie hartan bere gorputz osoaren irudia azaltzen zelako. Bai, hantxe zeuden bere belaun-izterrak, bere panty beltzak; hantxe zeuden bere antezko txaketa Sidaren laxo gorriarekin eta bere buru ile motx-motxekoa. -Ez nago hain gaizki. Belaun politak dauzkat oraindik -pentsatu zuen. Bere gorputza osorik ikusteak deitu egiten zion. Kartzelako ispiluek ez zuten 40 zentimetrotik gorako luzerarik izaten".

Diamantezko miraria

by Joxemari Urteaga Garmendia

Martin Aldiakoa mutikotan aitarik gabe geratu zenean, nekez susmatuko zuen bere bizitzak izango zuen aldaketa: bizimodua irabazi beharrez, etxekoak utziko ditu, baita Ondarroa bere sorterria ere. Beiragile jakintsu batengana joango da, Durangora, baina bidaia luze eta misteriotsuago batean abiatuko da laster, Galizia alderantz. XVIII. mende hasieran kokatutako nobela historiko eder bat idatzi du egileak, irakurgai gozagarria izateko osagai guztiak dituena: abentura, misterioa, bidaia, amodioa...

Hilpuinak

by Joxemari Urteaga Garmendia

Sei ipuin, sei hilketa, munduko beste hainbat txokotan girotuak: Andaluziako cortijo batean, Siziliako bazter galdu batean, Euskal Herriko herrixka batean, Frantziako landetxe dotore batean, Estatu Batuetakoa dirudien baso bakarti batean, baita kalearte ilun batean ere? Hilpuinotan ez da dena esaten, poliziak ez du hiltzailea harrapatzen, baina idazleak hainbat arrasto ematen digu, han eta hemen, guk geuk asma dezagun nork, non, nola, zergatik?

Zakurraren poema eta beste hezurrak

by Martin Etxeberria Garro

Hondar aleak itsasten zaizkit orpoetan. Eta ez dakit lurra den, hautsi dena, edota itsasoa. Nire pausoa eten nahi duena. Ibili nahi nauena. Nire gatza apartu arte. Nire hatsa apurtu arte. Edo ni naizen, besterik gabe, pixkanaka desegiten.

Egun denak ez dira berdin

by Xabier Etxeberria Garro

27 urte bete berri ditu Tasio Ardanazek: ez lanik, ez neskarik, inoiz ezer taxuzkorik egin ez eta aspertua dago bizitzaz, ezertarako ilusiorik gabe. Egun batean, ordea, auto-istripu baten ondotik eraztun bat deskubrituko du hildakoaren eskuan, zer edo zer ezkutua sumatuko du hor, eta misterioa argitu nahian hasiko da. Detektibe-istorio hankazgoratu bat aurkituko du irakurleak nobela honetan, Miren izeneko tabernari baten maitasun eta bakardadezko kontakizun hunkigarria ere bai, gaurko gazteriaren erretratu zorrotz bat, epikatik eta topikoetatik ihes egiten duena, eta askoz gauza gehiago.Indartsu dator Etxeberria letren plazara, erregistro eta estilo ugari menderatuz: intriga, pertsonaien psikologia, amodio-kontuak, umore batzuetan beltz besteetan ironikoa... Hori dena, erritmo bizi eta idazkera arin batekin: esaldi laburrak, kaleko hiztegia, espresibitate handia... Hitz batean esanda, ezagutu beharreko idazlea.

Udazkeneko lorea

by Xabier Etxeberria Garro

Carlosen ezkontzan ezagutuko dute elkar Mikelek eta Luciak. Baina euren artean gertatutakoa isilpean gorde beharko du Mikelek, Naroak ezer jakin ez dezan. Luciak, berriz, Marta bere ahizpari sekretu minga-rri bat dauka argitzeko; gutun batean idatziz kontatuko dio bere egia osoa. Naroa ere Mikeli esatera ausartzen ez den gezur batean harrapatuta dago. Esan ezin direnei edota esatea komeni ez direnei buruzko eleberri honetako hiru istorioak ustekabean gurutzatuko dira. Eta halabeharrez edo, bizi dituzten pertsonaien sekretuak bere horretan geratuko dira, ezagutzera eman gabe. Izan ere, idazleak berak dioen bezala, guztia ezagutzea ez da beti ona; gehienetan, ez jakiteak babestu egiten gaitu. Egiak aurpegi asko baititu eta gezurrak ere bai. Eta batzuetan, gezurra da egiaren aurpegietako bat.

Refine Search

Showing 101 through 125 of 315 results