Browse Results

Showing 101 through 125 of 315 results

Munstroaren hamaika aurpegi

by Lurdes Auzmendi Aierbe Severino Calleja Pérez

Liburu honetan idazleen irudimenak historian zehar literaturan sortu dituen altxor bikainen adibide batzuk baino ez ditugu erakutsi nahi izan. Hemen jasotakoen moduko beste istorio harrigarri ugari bilatzen jarraitzeko gonbidapena da. Antologia honetan munstroaren aurpegirik adierazgarrienetako batzuk bildu nahi izan ditugu, gure asmoa izaki itxuragabe eta beldurgarriaren irudiaz haraindi iristea eta munstroarengana hurbiltzea izan da eta horretarako, munstroaren existentziaren beste alderdi batzuk iradoki nahi izan ditugu, hala nola bere marjinazioa eta zorigaitza, beti ez baita haitzulo beldurgarrietan edo toki ulergaitzetan bizi, askotan, gugandik oso hurbil bizi da eta maitasuna eta solidaritatea eskatzen dizkigu, eta beste batzuetan, geure izugarrikeriak azaleratzen ditu. Horrelaxe aurkezten digute Oscar Wilde, H.P. Lovecraft, Jack London, Horacio Quiroga, Guy de Maupassant, Saki, Hope Hodgson eta J.Mª Climent idazle handiek.

Muki berdearen sekretua

by Antton Dueso Alarcón Miel Anjel Elustondo Etxeberria

Gandor gorriko Punki oilartuarekin, ohiko haur-gazte literaturatik at, ikasleei benetan interesgarri zaizkien gaietan murgilduko gara. Antton Dueso AlarcónPasai Donibanen jaio zen 1962an. Marrazkilaria, diseinatzailea eta idazlea da besteak beste.Hogei liburu ditu bai haurrentzat, Hildako baten txangoa bai gazteentzat, Mundua ez da, eta ez da ere ez!, Hi bai matxista zikiña!, Bozateko egunkaria etaArrautza egosiaren eguna.

Milki. Hirira goaz

by Giuseppe Zironi Lorenzo Chiavini M. M. Leonetti

Nire izena Michele Micini da, baina nire lagunek Milki deitzen didate. Ni Cat Town hirian bizi nintzen, katuak eta erakusleiho handi eta ederrez betetako jirian. Orain Dog Cityn bizi naiz, txakurren hirian. Hemezortzi milioi txakur...eta gu katu gara!

Milki. Harroputzak eta poxpolinak

by Giuseppe Zironi Lorenzo Chiavini M. M. Leonetti

Millak etsita begiratu dit: "Errugabea naiz, Milki"!. Nik sinetsi egin nahi diot, baina dena bere aurka dago. Bere mutil-lagunaren eta Dog Cityren errua da; hiriaren erakarpen kriminalaren errua. Cat Townera itzultzetako? Sentitzen dut, beranduegi da horretarako

Mihia aske: Gaztaro baten istorioa

by Antton Olariaga Aranburu Elias Canetti Ibon Uribarri Zenekorta

Liburu honetan oroimenen eraikuntzari ekiten dio Canettik, gaztaro baten kontakizuna egiten digu. Idazlearen zahartzaroko literatura ekimen nagusiaren lehen atala da, eta bertan hamasei urte bete zituen artekoak hartzen ditu hizpide. 65 urte zituenean ekin zion idazketari. XX. mendeko autobiografia interesgarrienetako bat dela esan izan da, haurtzaro eta nerabezaro europar baten lekukotza. Gottfried Keller saria jaso zuen lanak. Bost atal ditu liburuak, hiri eta egoitza nagusiak ardatz hartuta. Gurasoak eta familiako beste hainbat kide hartzen ditu hasieran Canettik hizpide pasadizoetan oinarritutako eta xehetasunez betetako testu batean (xehetasunei euren duintasuna itzultzea, hori izan zen agian bere lorpen nagusia). Gainera, lehen irakurketak, ikaskideak, maisuak eta lehen literatur erreferentziak azaltzen dizkigu Canettik.

Meaulnes handia

by Alain-Fournier Monika Etxebarria Ariznabarreta

Meaulnes handia frantsesezko eleberri irakurrienetakoa da (1913az geroztik 5 miliotik gora ale saldu dira poltsikoko edizioan), klasiko bihurtua. Ehunka nerabe identifikatu dira heroi idealista, zoritxarreko eta abenturazale horrekin, eta harekin amets egin. Oroimenean gorde dituzte herriko eskolako eszenak, gaztelu miresgarri baten aurkikuntza edo neska maitatuaren agerpena eta galera. Baina liburua irakurterreza bada ere, eta maiz gazteentzako irakurgai gisa gomendatzen den arren, horrek ez du ezertan mugatu lanaren irakurle mota, eta ez da inola ere oztopo irakurketa konplexuago baterako. Nagusiki nerabe batek nerabeentzat idatzitako nerabe historia bat bada ere, baditu hainbat elementu edo alderdi eleberrigintzaren joera garrantzitsuekin lotzen dutenak.

Martutene

by Ramon Saizarbitoria

Martutene. Dadoa zenbait aldiz jaurti ondoren, bosta atera da: Julia, Martin, Pilar eta Abaitua dira lau kantoietako puntuak; erdikoa, Lynn. Julia itzultzailea da, Martin, idazlea; Pilar eta Abaitua medikuak. Berriro osatzeko (edo desegiteko) prozesuan dauden bi bikote. Horretan, neska amerikar bat agertzen da haien bizitzan; soziologoa da, Max Frischen eleberri bateko protagonistaren izena du. Lynnek ez du nahi, baina aspalditik lokartuak zeuden harreman haien zimenduak astinduko dituzten erreakzioak abiaraziko ditu haiengan: alaitasuna, desira eta bizi berri bati ekiteko poza eta ilusioa.Lynnen presentziak ematen dio Juliari falta zitzaion ausardia; idazleari, azken maite-jolasekin amets egiteko aukera; Abaituari kulpa astun batetik askatzeko modua, eta askapen zoriontsu horri esker zentzu duinagoa eta beteagoa emango dio bizitzari. Pilarri, bere aurkariari, bere zoria erabakitzeko eginkizuna utziko dio. Lynnen "Fly away" (zoaz hegan) melodiko eta askatzaileak, beste hainbat doinu gozo, zakar, triste edota mingarrirekin batera (abertzaleen istorioak, gerrakoak, indarkeria eta heriotza-kontuak) eleberri guztia igarotzen du, hasieratik "coda"raino. Amaieraren aurretik, ordea, geralditxo bat egiten da, azkeneko aldiz, guduaren osteko paisaia aztertzeko. Protagonista batzuk hegan abiatuko dira, beste batzuk lurrean geratuko dira, erremediorik gabe. Lynn, noizbait aingeru askatzaile, gaur heroi lurreratu, oroimenaren aingeruaren besoetan datza orain, eleberri bikain, zuhur eta zirraragarri honetako protagonista (eta irakurle) ororen gainean hegaldatuz. Ramon Saizarbitoriak bere eleberri onena idatzi du (intimoena?), eta ez da kasualitatea izan, erreferentzia gisa, Frischen eleberri bat hartu izana, izenburuan leku-izen bat daramana hura ere, Montauk, non, asteburu bat eta azken maitasun-istorio bat kontatzeko aitzakiarekin, bere bizitzaren errepasoa egiten baitu egileak. Saizarbitoriak ere atzera begiratzen du, bere paisaiak dakartza gogora, dagoeneko existitzen ez den Donostia, aro baten amaiera, zorionekoa, indarkeriaren azkenarekin batera etorri delako, baina gauza gehiegi utzi dituena atzean...

Marta ispiluaren aurrean

by Mitxel Murua Irigoien Teresa Calo Fontán

Martarentzat sekulako lasaitasuna izan zen gehiago ez entzun behar izatea jendearen galderak, aholkuak, amaren negarrak. Baina, batez ere, guztiz lasaigarria izan zen ez jan behar izatea edo, familiaren aurrean disimulatzeko, jaten zuelako itxurak egitea, ezta botaka egitea ere. Martak, 17 urteko neska batek, bere bizitzako azken hilabeteak gogoratzen ditu ispilu baten aurrean.

Marina Suredaren amets urratuak

by Joxe Belmonte Fernández de Larrinoa

Marina Sureda 44 urteak betetzeaz batera nortasun-krisialdi batera heltzen da. Semea etxetik joan da, senarrak ez du jadanik asebetetzen, eta Mallorcako eguneroko monotoniak itotzen duela sentitzen du. Kinka larri horretan dagoela maitasun hitz batzuk jasoko ditu, hamalau urte atzerago ezagututako gizon baten maitasun-aitormenak. Aitormen horiek egin zezakeen eta egin ez zuenagatiko arrangura ekarriko diote, baita irlatik alde egiteko adorea ere, gizon hark emakumeari ere axola ziola agertuz. Galdutako ustezko maitasun haren bila abiatzen da, baina gizon harekiko topaldia ez da erraz gertatuko, direnak ez baitira beti uste izan direnak, ezta uste direnak izan direnak ere. Bilaketa horretan, egoera nahasgarri horretan, guztiz arrotz egiten zaion eszenategi batean agertzen da, Euskal Herrian. Lekuz kanpo dago, horrela sentitzen da. Hala ere, ustekabean, hor, etxetik ehundaka kilometrora, etorkizuna jorratu nahian, bere iragana irauliko dioten gertaera batzuk deskubrituko ditu, maitasun-istorioa thriller bihurtuta.

Maria Galanta, abadesa

by Aritz Albaizar Martínez de Lezea S.L. Rosetta Testu Zerbitzuak Toti Martínez de Lezea

Maria Esperantza da, 1517an, Avilako Madrigalen, monasterio bateko abadesa. Aita santuaren gutun bat iritsi zaio gaur. Bertan, Fernando Katolikoaren ezkontzaz kanpoko alabatzat aitortzen du. Gutun horretan, ordea, ez da aipatzen amaren izena zein den. Une horretatik aurrera, erabat aldatuko da Maria Esperantzaren bizitza.Mundura ekarri zuen ama aurkitzea izango du handik aurrera bere helburu bakarra. Haren oroitzapenik eta berririk ia batere gabe joango da abadesa hori Bilbora, bere intuizioak eta behin ustekabean entzundako sehaska-kanta batek piztu zizkioten sentimenduek gidaturik, abenturazko bidaia arriskuz betean.Poliki-poliki, pausoz pauso, joango da ikasten ?eta gu harekin? bere jaiotza nola izan zen, Maria Galanta zergatik deitzen zioten, Madrigalen zergatik itxi zuten, amarekin zer gertatu zen. Ezagutuko ditu Juana Eroa deitzen zuten erregina gaixo hura, bere ahizperdia, Tordesillasen giltzapetua, eta beste Juana bat, bera bezalaxe sasikoa hura ere, Gaztelako Kondestablearen emaztea; beste anaierdi baten berri ere jakingo du: Alfontso, Aragoiko erregeordea? Saminki galdetuko du zergatik ukatu zitzaizkion berari amaren laztanak eta familiaren maitasuna.

Mapagilea

by Amaia Ballesteros López Inaxio López de Arana Arrieta

Etxahun gaztea kartografoa da, eta itsasoa eta bere misterioak maite-maite ditu. 1769ko goiz batean, Donibane Lohitzunen itsasoratu eta Afrikako kostaldeetarantz egin zuen, L’Hirondelle de Mer ontzian, ibilbide eta mapa berriak zirriborratzeko asmoz.Baina aparteko gertaera batzuek ezustekoz beteriko abentura bihurtuko dute bidaia hura.

Mandatarien gerra

by Jose Inazio Basterretxea

Espainiako Gerra Zibileko pasadizo ilun bat. Beste bat. 1938ko ekainean, Errepublikak galdua du Ebroko bataila, baina Pirinio Zentralean, tropa leialen 43. dibisioak gogor eusten dio frankisten erasoari. Egoera horretan, isilpeko mandatari bat abiatzen da Hendaiatik Bielsara, diruz beteriko poltsa bat eta eginkizun ezkutu bat daramatzala? Gertaerak jazo zirenetik 20 urtera kazetari mexikar batek idatzitako erreportaje-sorta baten itxura emanez, eleberri berezi bat sortzea lortu du Basterretxeak: espioitzako giro argi-ilunak Pininio elurtuen paisaia ikusgarrian kokatuz; ideal politikoak, diruinteresak eta ustekabeko amodioak trama sinesgarri batean nahastuz; pertsonaien ibilerak elipsiz jositako erritmo bizian kontatuz.

Maleren bidaia

by Calvin Inongo-Vi-Makome

Male gaztearen historia, Bobwamu bere herriskako izpirituek aukeratu dute jasaten dituzten lehorte, epidemia, uholde eta izurriteen madarikazioa desegiteko elefante-letagina bilatzearren. Historia sarbide-bidaia bat da, eta bertan protagonistaren eroapena eta irmotasuna, bere tribuarekiko elkartasuna eta inguruarekiko bizitza harmoniatsua balore goren bezala goraipatzen dira. Inongo-Vi-Makome Lobe-n (Kribi) jaio zen, Kamerungo hegoaldean. Atlantiko itsaso ondoan dagoen herriska batean. Bere jaioterrian bere lehenengo ikasketak burutu zituen. Handik itsasoa zeharkatu, Valentzian batxirlegoa bukatu eta Medikuntza ikasketak egiten hasi zen. Gaur egun, Afrikako ipuinak idatzi eta kontatu egiten ditu. Bilduma honetan bigarren lana du hau, ?Gorila zuri bihurtu zen mutiko beltza? ipuinaren ondoren.

Mailuaren odola

by Aingeru Epalza Ruiz de Alda

XVI. mendeko Nafarroa: barne borrokak, gaztelarren konkista, Nafarroa Beheretik erresuma osoa berreskuratzeko saio ustelak, Europa osoa inarrosten duten erlijio-gerrak? eta horien guztien erdian Mailutarren leinua, Nafarroako erregeen odolaz bi aldiz hornitua, birritan sasi-ko eta Erresumaren defendatzaile sutsuena bihurtua. Goranahi handiko lanari ekin dio egileak, kontatzaile iaioaren dohainez eta idazkera inor gutxik bezala menderatzen duenaren trebeziaz. Kontakizun historikoaren handitasun epikoa eta egungo behatzailearen keinu ironikoak uztarturik, gertakariekiko fideltasuna eta istorioa-rekiko lilura elkarturik, grinaz bezainbateko mirespenez irakurtzen den eleberria gauzatu du Aingeru Epaltzak, trilogia osoago baten lehen harria izango dena. Dudarik gabe, irakurlearen gogoan iltzaturik geratuko dena, eta generoaren historian marka nabarmena ezarri beharko lu-keena. Aingeru Epaltza (Iruñea, 1960). Kazetaritza ikasia eta lanbide horretan trebatua, Nafarroako Gobernuko itzultzaile hasi zen arte. Eleberria izan da maizenik landu duen alorra: Sasiak ere begiak baditik (1986), Ur uherrak (1991), Tigre ehizan (1996), Rock?n?roll (2000); ipuingint-zan Garretatik erauzitakoak (1989) eta Lasto sua (2005) eman ditu; haur eta gazteentzako kontagintzan, berriz, Lur zabaletan (1994), Sorginkerien liburua (1997), Baloika (2000) eta Urtegijauna (2002).

Mahemoren ametsa

by Calvin Inongo-Vi-Makome Lurdes Auzmendi Ayerbe

Mahemo, bere anaia Deme eta haien gurasoak Europako herrialde bateko hiri batean bizi dira.Familia osoak beraien jaioterritik, Kamerundik emigratu zuen, han zegoen diktaduratik eta injustizietatik ihesi.Apurka-apurka ohitzen joan ziren bizitza berrira eta bizi diren herrialdeko ohituretara, baina beraienak ahaztu gabe.Inongo-Vi-MakomeLobe-n (Kribi) jaio zen, Kamerungo hegoaldean. Atlantiko itsaso ondoan dagoen herriska batean. Bere jaioterrian bere lehenengo ikasketak burutu zituen. Handik itsasoa zeharkatu, Valentzian batxirlegoa bukatu eta Medikuntza ikasketak egiten hasi zen. Gaur egun, Afrikako ipuinak idatzi eta kontatu egiten ditu.Bilduma honetan: Maleren bidaia eta Ur-jauzien negarra aurkituko dituzu.

Maddiren ametsak

by Iñaki Zubeldia Otegi

Maddi izeneko neskatila herri txiki batera joan zen oporrak pasatzera. Eta han, gauero, aitonak ipuin bat kontatzen zion lo hartu aurretik. Maddik berak ere kontatzen zizkion inoiz aitonari. Hementxe dauzkazue denak liburu batean bildurik. Hemeretzi ipuin dira guztiak. Hemeretzi ipuin, hemeretzi amets. Ipuin xinpleak, laburrak eta politak.

Lunatikoak: Zientziaren bidezidorretatik

by Elhuyar Elhuyar Fundazioa

Debekatuta dago liburu hau osorik edo honen zati bat erreproduzitzea, sistema informatiko batean biltegiratzea eta edonola edo edozein euskarritan –elektronikoa, mekanikoa, fotokopia edo bestelakoa– transmititzea, Elhuyar Fundazioaren aldez aurretiko idatzizko baimenik gabe

Luna jaunaren azken lana

by César Mallorquí del Corral Mikel Hoyos Sein

Abentura-eleberri honen erritmoa bizibizia da, eta César Mallorquík ezin hobeto elkartu ditu istorio konplexu baten atalak. Bolivian hasten da narrazioa, Flor Huanaco andreak Espainiara alde egin aurretik, baina laster Madrilgo kale eta auzoetara aldatuko da. Huanaco andrearen atzetik soldatapeko hiltzaile ospetsu bat, Luna jauna, eta narkotrafikatzaile baten iritsiko dira. Luna jaunak andrea hiltzeko eskaria jaso du, eta narkotrafikatzailearen semea, aitaren inperioa jasotzeko irrikaz, arriskutsuarriskutsua izango da. Halako batean, adimen aparteko mutil bat sartuko da istorioan, zeharo argia baina sentiberegia. Izan ere, Flor Huanaco neskame hasi da mutil horren etxean?

Loiolako hegiak

by Imanol Murua Uria

Zer gertatu zen Loiolan? Nola landu zen hainbeste konplizitate eta josi hainbeste sare, hura posible egiteko? Eta nola joan zen guztia pikutara, denen nahia hura aurrera ateratzea baldin bazen? Galdera horietatik abiatu da egilea, 2005 eta 2007 arteko elkarrizketa-prozesuaren kronika xehe bat egiteko, Txillare baserritik jesulagunen basilikaraino, Oslo eta Genevako hoteletan barrena.

Linkon

by Antton Olariaga Inazio Mujika Iraola

Soinujole berria dator aurtengo jaietarako hiru muinoek zaintzen duten auzunera: Pello. Harekin datoz behor gorria eta ahuntza. Behorraren gainean, erretratatzeko makina eta eskusoinua. Argindarra ere aurten iritsiko da Auzunera. Hiru laguntxo elkartu zaizkio Pello soinujoleari eta ahuntzari. Bost lagunak elkarrekin jolastuko dira uda eder batean.

Lehen bilduma 82-84

by Mikel Antza

Zortzi dira Mikel Antzak aurreneko bilduma honetan sartu dituen ipuinak, bi aurretik ere ezagutzen genituenak. “Suzko gezi bat bezala” indio poeta baten istorioa jasotzen duena eta “Amodiozko istorio bat”, bere katuaz maitemintzen den mutilaren pasadizoaz diharduena. Beste seien artean, denetarik dugu. Batetik, Errenderiako mutiko gazte rokero baten heriotzea kontatzen diguna, bertako gazteri rokeroaren hizkera berezi eta guzti. Bada beste bat ministro baten gainean idatzia, bost urtetan behin herrira haurjaioberriak betirako bahitzera jesiten dena. “Irrati lokutore baten heriotza” deritzanean denbora narratiboa eta erreala tartekatuz hilketa baten tentsioa ematen ziagu aditzera. “Oroimena saldu zuen elefantesaren ipuina” dugu ere, eta bertan sagu batek, elefantesa burutxo batek eta zingurri batek dituzten harremanak ageri dira. “Itzulerarik sabeko gunean”, zahartzaroaren arazoa planteatzen duena da, agure zahar ibiltariak errotik dardarizatu du mutil gazte baten sentsibilidadea, eta ikararen ikaraz konturatu da bera ere bide beretik abiatu dela itzuli ezinezko bidean barrena. “Jeloskor nintzeneko hainbat pasarte”, sekuentzia motzez osatu den ipuin ederra dugu, gertaera ohizkoez baliatuz, kalidade nabarmeneko ipuina burutuz. Ipuin honek, bestalde, oraindik ere, maitasuna ororen sainetik dela diosku.

Laura kanpoan da

by Jabier Muguruza Ugarte

Honako hau Jabier Muguruzaren helduentzako bigarren liburua da. Bizitza pusketak (1996) haren jarraipen gisa ere har daiteke liburua. Izan ere, oraingoan ere, bi narraziotan banatutako bizitza pusketa bana baitugu kontagai: Laura kanpoan da eta Mont-de-Marsan. Rock kontzertu baten inguruan harilkatzen da lehenengo narrazio luzea. Bertan Markosen nortasun eta sentsibilitatearen bueltan eraikitako narrazioa da: anaia rockero ospetsu eta liderrarenganako harremanak direla edo Laura emaztearenganakoak direla. Bi mundu Markos ezkonduaren eta rock erradikalaren artekoak. Bigarren narrazioan iparraldeko bar batera lan bila doan pianojolearen peripeziak kontatzen zaizkigu.

Lau lagun eta erdi 9. Diamanteen lapurretaren kasua

by Joachim Nacionalidad: Alemana Friedrich Miel Anjel Elustondo Etxeberria Mikel Valverde Tejedor

Publizitate-iragarkia filmatzekotan da Xarmant, eta pozak zoratzen dago, bera izango baita protagonistetarik bat. Gauzak ezin hobeto datoz! Casting-a egiteko zain dagoela, Madeleine ikusi du, garai bateko maitea. Zoragarria! Bestalde, grabatuko duten spota berari gehien gustatzen zaizkion galleten ingurukoa da! Bikaina! Primeran doa dena, itxura hori du, baina orduan, zerrendan lankide duen txakurra –diamantezko lepokoa daraman dingo harroputz jasanezin bat–, modu misteriosoan desagertuko da. Bahiketa! Bahitzaileak aurkitzeko eginahalak egingo ditu Xarmantek, baina ez du lan erraza izango. Kasu berria du eskuartean Txarli & Company Detektibe Agentziak.

Lau lagun eta erdi 8. Agerian utzitako ikastetxeko-zuzendariaren kasua

by Joachim Nacionalidad: Alemana Friedrich Julen Gabiria Lara Mikel Valverde Tejedor

Txarlik ametsetan jarraitzen du: kasu handi bat argitu nahi du bere detektibe-agentziarekin, benetan garrantzitsua izango den kasu bat. Baina, azkenaldi honetan, beste zerbaitekin ere egiten du amets? eta bere arrebaren lagun ezin ederragoak du horren errua. Bien bitartean, lapurreta arraro bat gertatu da ikastetxeko zuzendariaren bulegoan. Eta susmagarri nagusia? ikastetxeko zuzendaria bera da!

Lau lagun eta erdi 6. Irakasle-gelako oihuaren kasua

by Gerardo Markuleta Gutierrrez Joachim Nacionalidad: Alemana Friedrich Mikel Valverde

Ikastetxera atezain berri bat iritsi eta berehala, Txarli & Company detektibe taldeak beste misterio-kasu bati ekin behar izan dio. Txarliren ustez, behintzat, bi gertaerak lotuta daude. Izan ere, harrezkero, ikastetxean gauza bitxiak gertatu dira, beti atezaina tartean dagoela. Gainera, etxean garrasi izugarriak entzuten dira?

Refine Search

Showing 101 through 125 of 315 results