Browse Results

Showing 301 through 315 of 315 results

Esan gabe neukana

by Agurtzane Juanena Alustiza

1975eko irailean atxilotu egin zuten liburu honen egilea, 18 urteko militante gaztea eta unibertsitateko ikaslea zela. Larriki zauritua irten zen handik, eta urte eta erdi behar izan zuen lesioak osatzeko. Barruko oinazeak askoz gehiago iraun zion ordea. Hain zuzen, hustu-behar horri erantzunez idatzi zituen oharrok, baina oroimen pertsonalari oroimen kolektiboa erantsiz, herri honen historian garrantzizkoa den zerbait konpartitu nahian. Bi testu-mota uztartzen dira orriotan: batetik, komisariako gertaeren kontakizuna, egileak aspaldi idatzia, gaztelaniaz baina alfabeto grekoz, amak aurkituta ere uler ez zezan. Bestetik, hogeitaka urte igaro ondoren egindako oroitzapen eta gogoetak, kontaera gordinari arnasa eman eta norberaren esperientziari bestelako sakontasun bat eransten diotenak. Hitz doi eta juxtuz askatu du Agurtzane Juanenak bere barrena, dramatismo nahiz sentimentalismo errazetik ihesi, literaturaren zintzotasunean bilatuz bere historiaren adierazpena eta pertsonen arteko ulermena.

Eta emakumeari sugeak esan zion

by Miren Lourdes Oñederra Olaizola

Lourdes Oñederraren nobelak bidaiaren, bidaia fisikoaren antolaketa du. Euskal Herriko hiriburu batetik Europa erdialdeko hiri batera egindako aldaketa du narrazioak kokagune espaziala. Barne-bidaia da, baina, nobela honetan abentura nagusia. Emakumearen (Teresaren) barne-bilakaerak eramango du pertsonaia nagusi horren desasosegua senarrarengandik hamar urte lehenagoko lagunaren besoetaraino, eta harengandik bizitzaren muturreraino. Bakardade latza. Beste inorekin konpartitu gabeko sekretu lazgarria. Bakardade bakardadeagoa. Ez bizitzan egokitutako gizonek (agertu eta desagertu baino ez), ez haiengandik saihestu zaizkion maitasun esperantzek lortu dute inoiz Teresa bere bakardade esentzialetik erreskatatzea. Eta, azkenean, gizonak atzean gelditu dira, eta Teresak bakarrik, bakardade larrienean, hartuko ditu azken erabakiak. Azken urrats horiek azken-azken "maitale"aren besoetara zuzenaraziz: "Etorriko dun heriotza eta hire begiak izango ditin" (C. Pavese).

Etakideen ametsak

by Markos Zapiain Agirre

Ikuspuntu harrigarri batetik abiatzen da Markos Zapiain saiakera hau idazteko: euskal literaturan, ETAko kideak protagonista diren nobeletan, pertsonaia etakide horiek egiten dituzten ametsak hartzen ditu aztergai. Bernardo Atxagaren hiru eleberri daude idazlan ikertuen artean (Gizona bere bakardadean, Zeru horiek, Soinujolearen semea); eta puntako beste sei idazleren nobela bana: Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso, Arantxa Urretabizkaiaren Koaderno gorria, Koldo Izagirreren Agirre zaharraren kartzelaldi beriak, Harkaitz Canoren Pasaia Blues, Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua, eta Txillardegiren Labartzari agur.Literatur kritika ohikoak bistakoa errepikatu eta balizko kalitatea epaitzen badu, Zapiainek, hainbat arlotako materialen, analisien eta hausnarketa pertsonalaren bidez, ustekabeko esanahiak aterarazten dizkie testu horiei, bai eta irakurleari gogoeta eragin ere, fikziotik harago dauden errealitateei buruz. Politika? Filosofia? Psikoanalisia? Guztietatik du zerbait, baina, batez ere, bere baitan irakurketa eder, sujerikor eta zirikatzailea eskaintzen duen lana da esku artean duzun liburu hau.

Etika eta politika (Bakearen auzia)

by Immanuel Kant Josu Zabaleta Imaz

Estatuek beren zuzenbidea erdiesteko duten modua ezin denez inoiz epaiketa bat izan, kanpoko epaitegi baten aurrean baleude bezala, gerra baizik; gerraz eta gerraren atarramentu mesedegarriaz, ordea -hau da, garaipenaz-, zuzenbidea erabaki ezin daitekeenez; bake itun batekin tokian tokiko gerra bati, baina ez gerra egoerari -beti aitzakia berri bat asmatzeari- amaiera ematen zaionez -aitzakiak ezin dira zuzenean bidegabetzat jo, egoera honetan bakoitza bere aferen epailea baita-; legerik gabeko egoeran, zuzenbide naturalaren arabera gizakientzat balio duenak, hots, «egoera honetatik irteteko betebeharra»k, estatuentzako, herrien arteko zuzenbidearen arabera, balio ezin dezakeenez -estatuek, estatu gisa, barrutik zuzenbidezko konstituzio bat dute dagoeneko, eta beste baten zuzenbide kontzeptuen arabera hedatutako konstituzio baten azpian ipini ahal izateko nahiko helduak baitira-; arrazoimenak, legeak moralki ematen dituen botere gorenaren bere tronutik, gerra, zuzenbidezko prozesu gisa, guztiz gaitzesten duenez, eta, aitzitik, bake egoera berehalako betebehar bat bilakatzen duenez -bake egoera hau ezin da, ordea, herrien arteko itunik gabe ez eratu ezta ziurtatu ere-: honengatik guztiagatik, «bake elkargo» -foedus pacificum- dei litekeen elkargo berezi bat egon beharko litzateke. Elkargo hau honako honetan ezberdinduko litzateke bake itunetik -pactum pacis-: bake itunak gerra soil bat amaitzea bilatzen du; elkargo honek, ordea, gerra guztiak betirako amaitzea.

Euskal Herri imajinario baten alde

by Santi Leoné Puncel

Euskal Herria herri asmatua dela leporatu izan digute azkenaldian euskaldunoi, eta horren aurrean Santi Loenék proposatzen duenez, beharbada hobe genuke nazio guztiak asmatuak direla gogoraztea eta gurea imajinatzeko eskubidea dugula aldarrikatzea.

Euskal Herria. Errealitatea eta utopia

by Batzuen Artean

Zer da Euskal Herria? Eta zer nahi dugu izatea? Errealitatearen eta desiraren arteko joko dialektikoa gogorarazten digu izenburuak, baina egileak ez dira lainoetan ibili: proposamen ausartak edo meditazio sakonak eskaintzen dizkigute, nork bere ikuspegitik. Pako Aristik alderdikraziaren kontrako salaketa egiten du, independentzia lortzeko estrategia eraginkor eta berehalako bat eskatzeaz batera. Joxe Azurmendik bereizte mehe eta zehatza egiten digu puri-purian dauden hainbat kontzepturen gainean: adiskidetzea, erruduntasuna, helburuen eta helbideen arteko talka, barkamena, biktima izatea... Brian Currinek munduko beste bake-prozesu batzuetatik ateratako ikasbideak dakarzkigu, nazioarteko komunitateak ekar dezakeen laguntza argitzeaz batera. Juan Jose Ibarretxek etorkizunean demokraziak eskuratu behar dituen eremu berriak aldarrikatzen ditu: emakumeen partehartzea, produkzio-eredu berriak, ekologiaren errespetua, eta herrien erabakitze-eskubidea. Joseba Zulaikak, azkenik, sorrerako ETAren espiritu kritiko eta hausnartzailea erreibindikatzen du, eta Yoyesen figura goratzen, biolentzia politikoari (ere) uko egiteko eginkizunean.

Euskal Herria krisian

by Joxe Azurmendi Otaegi

?Gure tragedia da, bizi dugun kulturan, zurrutotsik ez egitea guretzat absolutua dela, eta ez hiltzea edo ez torturatzea ez dela absolutua. Horrek ez zuen kritika bat izan nahi, gertakari bat espresatu nahi du: errealitatea horixe da. Beraz, zer egin??. Hala dio Joxe Azurmendik liburu honetako pasarte batean. Euskal Herria krisian du obrak izenburua eta egilearentzat ez dago zalantzarik krisi batean gaudela: badakigu gizakiok tximino kumeak garela, eta historiaren baitan eraiki ditugula geure etxetxoak eta ustetxoak, baina aldi berean Jainkoak behin betiko emandako lege baten nostalgia dago gure baitan, Jainko horri beste izen batzuk ematen dizkiogun arren: dela Ilustrazioa, dela demokrazia... Horra gure kulturaren krisi orokorraren ezaugarrietako bat; nolanahi ere, krisia ez da egonezaren edo gainbeheraren sinonimo, bidegurutzea baizik: krisitik zer edo zer berria irten behar du. Azken aldiko bere produkzioan bezala, gure errealitateaz egiten du gogoeta Azurmendik, gizarte honetako arazo eta kontraesanak agerian jarriz, baina ez inori irtenbidea edo errezeta eskaintzeko, ezpada errepikatzearen poderioz egiatzat dauzkagun hainbat topiko zalantzan jarri eta nor bere kasa berpentsatzera bultzatzeko. Horretarako erabiliko ditu irakurleok hainbeste estimatzen dizkiogun dohainak: zorroztasun eta onestasun intelektuala, erudizio eta jakintza guztiz zabala, zirikatzeko eta ideia berriak kilikatzeko abilezia. Hiru saiakera biltzen dira liburu honetan, aurreko urteetan kongresu espezializatuetan emandako hitzaldietan oinarrituta. Etikaren balioa, borroka armatua, erlatibismo morala, razionalitatearen mugak, ortodoxia /heterodoxia, nazio txikiak, pentsamendu autoritarioa... Horiek eta beste asko dira saiakera hauetako gaiak, zeuri ere gogoeta eginaraziko dizutenak.

Intemperies: (babes bila)

by Juan Luis Landa Hernández Lourdes Oñederra

Denbora desberdin ari da igarotzen. Luziak ez daki noiztik, noiz hasi zen denboraren desberdintasun hori, aldaparik gabeko igarotze hori, iraganetik orainera kolore aldaketarik gabe, bide laua, oharkabean pasatze hori lehenetik orainera, urteak laburtu eta minutuak luzatu, loditu egin balira bezala. Goizak arratsaldeetatik urrutiratuz doaz eta motel, oso motel gogoratzen dira goizean gertatuak, baina garden, gordin agertzen dira duela hogeita hamar urte entzundako esaldiak, ikusitako begiradak.Gorputza. Gorputzaren bestelakotze geldiezin hori. Ezinbestean, inevitably, inevitabilmente.Amodiozko nobela bat? Nobela guztiak dira amodiozkoak.Nolanahi ere, amodiozko nobela paregabea.

Milki. Harroputzak eta poxpolinak

by Giuseppe Zironi Lorenzo Chiavini M. M. Leonetti

Millak etsita begiratu dit: "Errugabea naiz, Milki"!. Nik sinetsi egin nahi diot, baina dena bere aurka dago. Bere mutil-lagunaren eta Dog Cityren errua da; hiriaren erakarpen kriminalaren errua. Cat Townera itzultzetako? Sentitzen dut, beranduegi da horretarako

Milki. Hirira goaz

by Giuseppe Zironi Lorenzo Chiavini M. M. Leonetti

Nire izena Michele Micini da, baina nire lagunek Milki deitzen didate. Ni Cat Town hirian bizi nintzen, katuak eta erakusleiho handi eta ederrez betetako jirian. Orain Dog Cityn bizi naiz, txakurren hirian. Hemezortzi milioi txakur...eta gu katu gara!

Egunero hasten delako

by Ramon Saizarbitoria Zabaleta

Gazteak dira eleberri honetan protagonista positiboak. Bi ezaugarri biltzen dituzte bere alde: gazte izatea eta artean bizitzeko geratzen zaien bide luzea. Ilusioa eta esperantza. Baita alaitasuna ere. Eta hori guztia, beraientzat, baita Gisèle Sergier-rentzat ere, abortatu beharraren pasadizoak une miserable, maltzur eta hipokrita asko ikustera kondenatutako neskarentzat, beraientzat diot, egunero hasten dira bizitzak eta aukera berriak. <P><P>Marmarrean isildu gabe ari den gizagaixoak -hitz egiten ari den bitartean gutxienez bizirik diharduelako ustean, seguru asko- aldarte umoretsu eta alaia erabili arren, bere jardunaz bestaldera gelditzen zaion mundua melankolia igurtzi batez kutsatzen du maiz: bizitzak egunero gauza jakinak dakarzkio. Bigarren protagonista berritsu horren marmarrean ironiak hartzen du gaina eleberrian: aldi berean da narratzailea behatzaile eta kontalari, aldi berean da zelatari eta murmuratzaile. Horra hor artista modernoaren eredua. Horra hor azken hogeita hamar urte pasatxotan irakurleriari huts egin ez dion eleberri ederra.

Printzea

by Juan Martín Elexpuru Arregi Nikolas Makiavelo

Nikolas Makiavelo (Florentzia,1469-1527), Errenazimenduko pentsamendu politikoaren deskribatzaile eta teorikorik garrantzitsuenetariko bat izan zen. Beraren idatziek eragin handia izan zuten aurrerantzean, ondorengo mendeetan politikaren izaeraz eta gizarte-egituraketa berriaren inguruan eman zen eztabaidaren adierazle bilakatu baitziren. Printzea Makiavelo hil ondoren argitaratu zen (1532). Botereari buruzko tratatu honetan printzerri bat nola eskuratu, defendatu eta indartu daitekeen deskribatzen da, baita printzearen dohainak eta ahuldadeak zein diren eta horiek nola ezkuta daitezkeen ere, horretarako aldeko nahiz kontrako adibideak erabiliz.

Wagner afera. Nietzsche Wagnerren kontra

by Friedrich Nietzsche Unai Casas Antia

Musika berriak, egun irmo bezain zehaztugabe «amaigabeko melodia» izendatzen den horrek, jarraitzen duen xedea honela argitu daiteke: itsasora joan, arian-arian hondoa ukitzeari utzi eta, azkenik, elementuen menpe amore ematea: alegia, igeri egin behar dela. Antzinako musikan, samur edo sutsu edo zeremoniazko zanbuluan, arinago edo geldoago, beste zerbait egin behar zen; dantza, alegia. Hor, beharrezko neurriak, denbora eta intentsitate zehatz bezain kulunkarira atxikitzeak, etengabeko arretara derrigortzen zuen entzulearen arima; arretatik zetorren aire bolada freskoaren eta gogo biziaren arnas beroaren arteko elkar jokoan zetzan musika on guztiaren magia. Richard Wagnerrek bestelako mugimendu mota nahi zuen; berak ordurarteko musikaren oinarri fisiologikoa alboratu zuen.

Euskalkiak

by Koldo Zuazo Zelaieta

Zeresanik ez dugunean hitz egiten omen dugu eguraldiaz. Peruarenak, hortaz, ironia osoz aukeratu du izenburu hori, esatekoa ez baitzaio falta inondik ere, ezta horretarako gogoa eta jakintza ere. Izan ere, lehenengo liburua izateko indar, trebezia eta etorri harrigarriak erakusten ditu hernaniar gazte honek.

Antzinako Erregimena eta Iraultza

by Alexis De Tocqueville Sagrario Barandiaran

Aristokraziarik ez dagoen gizarteetan -edo aristokrazia izatea ezinezkoa den gizarteetan-, askatasunak soilik egin diezaieke aurre modu eraginkorrean halako gizarteen berezko akatsei, askatasunak soilik geldiaraz dezake halako gizarteen gainbehera. Libertateak baino ezin ditu herritarrak atera haien independentziak berak dakarkien isolamendutik; askatasunak baino ezin ditu behartu elkarrengana hurbiltzera; hark baino ezin ditu batu, afera komunetan elkar hartzeko, elkar konbentzitzeko eta elkarri atsegin egiteko beharra izan dezaten. Askatasunak bakarrik aska ditzake herritarrak dirua gurtzeko beharretik eta haien arazo partikularren eguneroko harat-honat hutsaletatik, ikas eta senti dezaten aberria haien gainetik eta haien ondoan dagoela.

Refine Search

Showing 301 through 315 of 315 results