Browse Results

Showing 301 through 315 of 315 results

Larremotzetik

by Hasier Larretxea Gortari

Inguru ederrean jaiotzea egokitu zitzaion Hasierri. Begientzat ederra bezain pertsona sentsibleentzat gordina den inguru batean. "Baso hertsietan aita eta osaba aizkolariekin galdu izan naiz. Aizkorakaden oihartzuna, adar arteko iluntasunaren erreflexua zen". <P><P> Hasierren izaerarako, latza zen herri giroko gordintasun hura. Distantzia behar zuen. Distantzia fisikoa aurrena. Madrilera joan zen bizitzera. Eta literatura hartu zuen sendagai: "Landa ingurunean, salbu mantendu ninduen bular-oskola zen literatura". <P><P> Giro hari lotua dago, ordea, betiko; harako Prometeo hura bezala, Baztango mendi eder haiei katez lotua. Zilbor-hestea moztu behar zuen. Oroimenaren mamuak astindu idazketarekin. Larremotzetik larre zabaletara jauzi egin. <P><P> Sentsibilitate mindu baten autobiografia da emaitza. "Aitak egurrarekin eratzen dituen irudi eta formak hitzekin eratzen saiatu naiz".

Andraizea

by Irati Goikoetxea

Haizea nora, burua hara. Haizeak nondik jotzen duen, hara joaten zaigu sarri burua. Nora doanik gabe gehienetan, mahai gainean oharrik utzi gabe. Izan daiteke lepo gainean egoteaz aspertu delako; izan daiteke lepoaz haragoko lurretan zer dagoen jakiteko irrikagatik. Gozoa da buruari joaten uztea, burua joan zaigula besteei sinetsaraztea, geure erokeria propioaren protagonista komiko bihurtzea. Dramari adarra jotzea. Eta barre egitea; joandako buruaz, eta lepo gainean irudimenak hutsuneari emandako zaplaztekoez. Gozoa da ni ez naizen hori izatera jolastea, nireak ez diren galtzetan ipurdia sartzea, uste dudanaren, dakidanaren eta jakin nahi ez dudanaren artean oreka galtzea. Gozoa da aspertu nahi izatea, parekoa begiz jatea, izara-arteko pixoihalak mamu bihurtzea. Gozoa da sinesten ez duzun hura sinetsaraztea. Eta gozoa da kontatzea, barka zenbatzea; bizitza kontatu bai, baina, bizitza ere zenbatu daitekeela ziurtatzea, bihotz erdika bihotz erdika. Dena ziurtatzea, ezer sinetsi ez arren.

Eskaintza ekaitzari

by Cristina Fernández Dolores Redondo Fernando Rey Escalera Mikel Vilches Plaza

Hilabete joan da Foruzaingoko Amaia Salazar inspektoreak bere semea heriotzatik salbatu eta Berasategi doktorea atxilotu zuenetik. Amaiak oraindik arriskuan ikusten du bere burua, ordea. Elizondoko neskatiko baten bat-bateko heriotzak susmoak piztuko ditu: haurrak gorriune bat du aurpegian, eta aita haurraren gorpua eramaten saiatu da. Neskatikoaren birramonak uste du heriotzaren erantzulea Inguma dela, hots, lo dauden pertsonak geldiarazi ondoren haien hatsa edan eta bizia kentzen dien demonioa. Auzitegiko medikuaren txostenetatik abiatuta, beste haur ttiki batzuen heriotzak ikertzen hasiko da Amaia Salazar, eta, horrela, aztarna harrigarriak aurkituko ditu Baztan osoan barna. Eta, bitartean, oihanetik, sekulako ekaitza heldu da egiarik latzena lurperatzeko. Eskaintza ekaitzari da Baztango trilogiaren hirugarren liburua, eta aurreko bietan bezala, maisuki azalduak ageri dira trama nagusian familia harremanak, bikote harremanak, gurasotasuna... eta horrek guztiak kontakizuna are interesgarriago bihurtzen du. Erritmo bizkor eta ezin utzizkoan irakurtzeko.

Hilen logika ezkutua

by Jabier Muguruza

Daniel Innerarity filosofoak esaten du Jabier Muguruza dela gure Leonard Cohen partikularra, euskaldunok gure artean daukaguna. Kanadarrak Popular problems diskoa kaleratu berri du, eta arazo itxuraz arrunt horiek, eguneroko egoera itxuraz xume horiek, izan dira beste behin ere Muguruzak bere liburua idazteko orduan aintzat hartu dituenak: Barne-beldurrak, krisialdi ekonomikoa, matxismoa, giza kondizioa, harreman sozialak, sentsualitatea, itxaropenak, bikote-harremanak, barneko indar ezezagunak, kulturaren egoera, bakardadea, duintasuna, zahartzaroa... horiek guztiak, umorez zipriztindurik, geure eguneroko bizimoduan txertaturik azaltzen dira Hilen logika ezkutua liburu eder honetan.

Txanpaina, mesedez

by Oier Santos

<P>Hasieran, hainbat auto berdez margotuta agertzen dira hirian. Ematen du protesta modu bat dela. Gero, lehergailu bat zentral termiko batean, hedabideetan albiste aldrebestuak, prentsarekin borroka..., eta hura guztia gutxi balitz, etxean ere egoera desatsegina dauka Markel Aizpurua ertzain-buruak. Emazteari zerbait gertatzen zaio. Oso portaera misteriotsua dauka. <P>Bizitza pribatua gainbehera datorkio Markeli eta, gainera, euskal gizartea talde terrorista berri baten mehatxupean ageri da. Ez zaio erronkarik falta, ez. <P>Herrialde oso bat dago arriskuan.

Euskararen isobarak

by Pako Aristi

<P>Koldo Izagirrek gure hizkuntzan artseniko aztarnak aurkitu zituen bezala, Pako Aristi euskararen inguruko diskurtsoa kutsatzen duten gezurrak detektatzen saiatu da liburu honetan: euskara politizatua dagoela, ez dela modernoa, subentzionatua dagoela, erakargarritasuna falta zaiola... <P>Horretarako mila urteko historia marrazten du, Nafarroako Erresumaren garaitik hasi eta gaurdaino euskarak jasan duen endekapen planifikatua deskribatuz. <P>Botere hegemonikoak, berez bereizia zen lurralde bat menderatu duenean, gezurrak asmatzen baititu bere aurpegia ederresteko, eta menderatua konplexuz betetzeko. Gero gezurrok inposatzen ditu, eta guk irentsi egiten ditugu, azkenik, gezurren gainean eraikitako ekimenak antolatzeko. <P>Liburu hau zaplazteko bat da diskurtso desideologizatuen aurpegian; kolpe bat gogoeta alienatuen mahai gainean. Astindua, eta ondoren, katarsia. Hori guztia estilo bizian idatzia, istorio, pasadizo, aipu eta gogoeta zorrotzak erabiliz. <P>Liburu pertsonala, guztiz, baina herri baten hatsa jaso nahi duena. Aspertu behintzat, irakurle, ez zara aspertuko.

Gauzen ordena naturala

by Antton Olariaga António Lobo Antunes Iñigo Roque Eguskitza

Lobo Antunesen literatura esplikatzeko esan izan da Célinerekin bukatua zen literatura motatik abiatu zela baina psikoanalisiaren ekarria erantsirik. Lobo Antunesen eleberrien artetik, Gauzen ordena naturala iruditzen zitzaion onena José Cardoso Pires idazleari. Egileak berak ez zuen dudarik, garai hartan: «Hau da idatzi dudan liburu onena; ez, ordea, seguru aski, nire erabatekoa». Kritikarien aldetik harrera ona izan du nazioarte osoan, eta klasiko handien parean jarri dute. New Yorker aldizkariak, esate baterako, honako hau zioen: «Mundu zabaleko idazleen artetik psikologia-erretratugilerik trebeenetako bat». Liburu honetan, gertalekuak hara-hona dabiltza, denbora-aldaketekin bateratsu. Portugal osoa korritzen dute narrazioek, Galiziako mugan (Monção-n) hasi eta hegoaldean (Tavira-n) buka, Afrika hego-ipar zeharkaturik (Johannesburg, Mozambike eta Aljeria). Hala ere, gertakari gehienak Lisboa inguruan kokatzen dira, batez ere pertsonaien umezaroko Benfica auzoan.

Siddhartha

by Antton Olariaga David Lindemman Hermann Hesse Irati Trebiño Goikoetxea

Siddharthak bilatzen zuena edo azken helmuga aurkitu duena esan nahi du sanskritoz. Azken helmugara iristeko bidean, lagungarri izan daitezke irakaspenak, Buda edo Mesiasak, baina baita natura bera ere: Ibaia, naturaren pertsonifikazio gisa, irakasle gorena izango da Siddhartharentzat, Vasudeva txalupariak iragarri bezala. Hinduismo, budismo, taoismo eta kristautasuneko osagaiak aurki daitezke Siddharthan. Buda historikoaren ibilbidearekin antz handia du Siddharthak: kasta eta etxea utzi eta aszetismoaren bitartez nitasuna gainditu nahi du lehenengo atalean. Taoismoarekin bat egiten du irakasle eta irakaspenekiko mesfidantza erakustean, jakinduria ezin dela hitzez eman ulertzen duenean. Modernitatearekin lotua den eta horrekin batera porrot egin zuen patriarkatu falozentristari ere ordezkoa aurkitzen dio Hessek Indiar tradizioan, Siddhartha emakumezkoen ezaugarritzat har zitezkeen bertuteak bereganatzen ahalegintzen den heinean: entzuten jakitea, hurkoaren sentimenduekin bat egiten jakitea, berdintasunean oinarritutako sexu-harremanak hobestea.

Mihia aske: Gaztaro baten istorioa

by Antton Olariaga Aranburu Elias Canetti Ibon Uribarri Zenekorta

Liburu honetan oroimenen eraikuntzari ekiten dio Canettik, gaztaro baten kontakizuna egiten digu. Idazlearen zahartzaroko literatura ekimen nagusiaren lehen atala da, eta bertan hamasei urte bete zituen artekoak hartzen ditu hizpide. 65 urte zituenean ekin zion idazketari. XX. mendeko autobiografia interesgarrienetako bat dela esan izan da, haurtzaro eta nerabezaro europar baten lekukotza. Gottfried Keller saria jaso zuen lanak. Bost atal ditu liburuak, hiri eta egoitza nagusiak ardatz hartuta. Gurasoak eta familiako beste hainbat kide hartzen ditu hasieran Canettik hizpide pasadizoetan oinarritutako eta xehetasunez betetako testu batean (xehetasunei euren duintasuna itzultzea, hori izan zen agian bere lorpen nagusia). Gainera, lehen irakurketak, ikaskideak, maisuak eta lehen literatur erreferentziak azaltzen dizkigu Canettik.

Pozoia Koroari

by Aritz Albaizar Martínez de Lezea S.L. Rosetta Testu Zerbitzuak Toti Martínez de Lezea

1542ko martxoa, Juana Enrikez, Juan Trastamarakoaren, Usurpatzailearen, Nafarroako errege alargunaren bigarren emaztea, Zangozatik Sos herrira eraman dezaten agintzen du, bere semea han jaio dadin. Seme horren alde biek Erreinuko arauak eta Aragoikoak hautsiko dituzte eta hala egiazko oinordekoaren, Karlos Vianako Printzearen eskubideak urratuko dituzte.Zirkunstantzia bitxi batzuen ondorioz Juana Enrikezen eta Jordana Gorriaren, desohoreak markatutako emakume baten, bizitzak elkarrekin gurutzatuko dira eta urte luzetarako elkarri loturik geratuko dira, lotura horretan Juanaren anbizioa Juanaren goranahia eta Jordanaren mendeku-nahia korapilaturik.Nafarroatik Siziliara, bitartean Aragoi, Katalunia eta Napoli ere igaroz, azpijoko eta intrigaz betetako garai bat islatzen da eleberri honetan, benetako garai gogor, latz bat, etsaiak eta etsai ez zirenak ere, askotan, desagerrarazteko pozoia maiz erabiltzen zena.

110. Street-eko geltokia

by Iñaki Zabaleta Urkila

Euskal literaturaren historian libururik aipatu beharko balitz, irakurleen arreta eta harrera ona lortu dituena, 110. Street-eko geltokia izan liteke bat, zalantzarik gabe. Izan ere, 1985ean kaleratu zenetik, hogeitaka argitaraldi izan ditu, 50.000 ale saldu dira guztira, urtero pizten du irakurle berrien interesa, eta film bat ere egin dute nobela honexetan oinarrituta: Menos que cero.Zer du liburu honek horrelako arrakasta bereganatzeko? Trama ongi josia, giro erakargarriak, pertsonaia sinesgarri eta maitagarriak?<P><P> Asko dira istorioaren dohainak, baina onena bertan sartzea izango duzu: hor deskubrituko dituzu, New Yorkeko metroan, Joseba eta Angie, ihesi dabilen nafarra eta publizitatean lan egiten duen Manhattango neska, bi mundu guztiz desberdin baina ustekabean lotuko direnak. Tartean, berriz, droga, amodioa? eta eleberri eder batek behar dituen osagai guztiak.<P> Liburuaren historia labur bat eginez, 1983an idatzi zuen Iñaki Zabaletak, New York-en bertan, bere ikasketak osatzen zebilela. 1985ean kaleratu zuen Susa argitaletxeak eta hiru argitaraldi egin zituen guztira. 1988an Elkar-en atera zen, eta 2003ko iraileko hauxe da etxe honek egindako 25. argitaraldia. Hori dela-eta, edizio berezi bat egin nahi izan dugu: testua osorik berritu da (Euskaltzaindiak azken 15 urteotan emandako gomendioei jarraituz, eta esaldi batzuk hobetzeko ere bai, zenbait kasutan), hainbat zati gehitu ditu egileak han-hemen, lehenengo edizioan zeuden New Yorkeko metroko irudiak berreskuratu ditugu, eta, hauxe litzateke nobedade esanguratsuena, epilogo polit bezain originala erantsi dio Zabaletak bere lanari. Hau guztia kontuan hartuta, espero dugu berriz leitzera animatzen diren irakurle zaharrek lehengo atsegina berritzea, eta lehenengoz hurbiltzen direnek literatura maitaraziko dien deskubrimendu ederra egitea

Ezjakintasunak

by Gerardo Markuleta Gutiérrez

Jakinaren gainean, ezjakina na-hiago askojakina baino. Bizi bakarra gutxiegi baita buruz bizitzen ikasteko. Dakiguntxoak ez, ez dakigunak adierazten gaitu ondoen.<P> Nabigazioak, jakina, barne kostaldeetan barrena jarraitzen du. Lur umeleko paisaiak dira: gizakiok, berbak eta atxikimenduak endredatuz, ehundu ohi ditugun tratu-molde zaharberrituak.<P> Gero, labur-laburraren esparrua: ekialdera gura gabe, haiku baino areago “kaiku” modukoak. Eta epigrama tankerako zenbait ziri-marra, ondoren.<P> Azkenik –baina ez atzenik–, beste hainbat irrigai: zirrikituez, hauskortasunaz eta artefaktu berbazkoak egiteko grina lagagaitz honetaz.

Eskarmentuaren paperak

by Anjel Lertxundi

Berrogei urte bete da Anjel Lertxundik bere lehen liburua argitaratu zuenetik. Berrogei urteko bere literatur ibilbideari pasatu dio ispilua, eta ez da esku hutsik etorri. Ekarri digun emaitza fragmentarioa da: hainbat literatur gairen inguruan antolatutako glosak, zatiak, testu laburrak, hausnarketak, haurtzaroko oroitzapenak, idazle estimatuen aipuak… Testuen gatzean dago zaporea, eta testuenantolakuntzan, berriz, sekretua: oharrez, albo-markaz, paper-puskaz betetako lan horrekin autorearen ispilu kabala osatzea.<P><P> Ez da autobiografia bat, baina badu autobiografiatik. Ez da oroitzapen liburu bat, baina asko zor dio oroimenari. Dietario batetik hurbil dago, baina ez dago egunerokotasunaren mende. Bere buruaz ari da autorea, baina ez da bere burua liburuaren xedea. Xedea da berrogei urtean jarraitu dion irakurlearekin elkarrizketan sartzea.

Goizuetan bada gizon bat

by Patziku Perurena Loiarte

"Goizuetan bada gizon bat... Hunkigarriak, bertsoak. Eta zenbat aldiz ez ote ditugu kantatu hainbat afalondotan. Izanez ere, horren ederki paratu zizkigun Mikel Laboak, hautspetik atera eta [...]. Goizuetako kanta xahar horren sustrai bila, hasi banintzen hasi, jainko ttikiak bestek ez daki, zenbat buruhauste ibili izanen dudan geroztik, beste hogeiren bat urtez edo, hara eta hona, maitale liluratua bere guzizko maitearen atzetik bezalatsu...". Halatsu deskribatzen du autoreak ikerketa lan erraldoi honen abiapuntua eta garapena. Aitortu beharra dago liburu honen orrialde bakoitzean antzematen dela autorearen pasioa, grina eta jakin-mina eta asmatu egin duela ageri diren leku eta gertakari ilunez irakurlea liluratzen.<P><P> Ez da hau, hala ere, Trabukoren historia tristearen kontaketa hutsa, hori bada ere abiapuntua. Atari eder bat da bestela inongo historia-liburu marduletan ateratzen ez diren herritar xume aspaldi hildakoen grinak, maitasunak eta bizimodua ikasteko, burdinolen inguruko elezahar ilunak ezagutzeko: olajaun eta meatzarien arteko istiluak, noble eta bilau arteko espak, arrazakeriak, amodio eta gorroto kontuak, heriotzak...<P> Goizueta eta inguruko herri eta auzo, leku eta jendeak dira liburu honetako pertsonaia nagusi, baina aise ikus daiteke Euskal Herri berdeko beste hainbat eta hainbat herri, auzo eta jende Goizueta eta inguruko horien baitan. Liburu hau irakurtzen duenak ez du modu berean entzungo Mikel Laboa kantari: Goizuetan bada gizon bat...

Desterratuen piztiarioa

by Asier Serrano

Desterrua izan daiteke behartua edo izan daiteke aukeratua. Poemotan azalduko zaizkizun ahotsek hasi dute egunerokotik deserrotuko dituen bidaia bakartia. Bakardade jasangaitzari aurre egiteko, ordea, piztiak asmatu beharko dituzte bidaide modura. Piztia horien oinatza izango da desterratuen zainetan nabigatuko duen mina. Poema bat idazteko nahikoa da norberaren ingurura begiratzen ikastea, baina poema bilduma bat osatzeko norberaren barneko paisaia desterratuak begiratzen ikasi behar da.

Refine Search

Showing 301 through 315 of 315 results