Browse Results

Showing 76 through 100 of 315 results

Hi bai matxista zikina!

by Antton Dueso Alarcón

--Hi bai matxista zikina! Egia da, matxista halakoa! Ez duzu kolpe zorririk ere jotzen! Lotsagarria da, matxista atzerakoia! Horixe zara zu! ?esan zuen amak. --Ama zuzen ari da! Ez duzu kolperik egiten etxean! Beti telebistaren aurrean zurrungaka! Guk, berriz, eskolatik edo lanetik itzuli eta bazkaria prestatu behar izaten dugu, etxea garbitu, erosketak egin, arropa garbitu... Bixintxok odola bor-bor sentitu zuen zainetan. Matxista? Bera? Pertsona moderno eta liberala zelakoan zegoen Bixintxo. Giza-eskubideen alde beti eta! --Ez naizela matxista frogatuko dizuet. Hemendik atzera neuk egingo ditut etxeko lan denak! Esaldia bukatu orduko damutu zitzaion Bixintxori. Baina, beranduegi. Bixintxorenak egin zuen! --Garbitu komuna, garbitu zorua, prestatu bazkaria, garbigailua jarri, arropa eskegi... Ileapaindegira noa! -esan zuen amak, eta gabardina jantzita irten zen, ateari danbatekoa emanda. --Eta ez ahaztu, gero! Kotoiak ez du gezurrik esaten! -esan zuen arrebak. Miel Anjel Elustondoren itzulpena. Antton Duesoren marrazkiak.

Hori bai ipurdia!

by Antton Dueso Alarcón Miel Anjel Elustondo Etxebarria

Gandor gorriko Punki oilartuarekin, ohiko haur-gazte literaturatik at, ikasleei benetan interesgarri zaizkien gaietan murgilduko gara

Maleren bidaia

by Calvin Inongo-Vi-Makome

Male gaztearen historia, Bobwamu bere herriskako izpirituek aukeratu dute jasaten dituzten lehorte, epidemia, uholde eta izurriteen madarikazioa desegiteko elefante-letagina bilatzearren. Historia sarbide-bidaia bat da, eta bertan protagonistaren eroapena eta irmotasuna, bere tribuarekiko elkartasuna eta inguruarekiko bizitza harmoniatsua balore goren bezala goraipatzen dira. Inongo-Vi-Makome Lobe-n (Kribi) jaio zen, Kamerungo hegoaldean. Atlantiko itsaso ondoan dagoen herriska batean. Bere jaioterrian bere lehenengo ikasketak burutu zituen. Handik itsasoa zeharkatu, Valentzian batxirlegoa bukatu eta Medikuntza ikasketak egiten hasi zen. Gaur egun, Afrikako ipuinak idatzi eta kontatu egiten ditu. Bilduma honetan bigarren lana du hau, ?Gorila zuri bihurtu zen mutiko beltza? ipuinaren ondoren.

Munstroaren hamaika aurpegi

by Lurdes Auzmendi Aierbe Severino Calleja Pérez

Liburu honetan idazleen irudimenak historian zehar literaturan sortu dituen altxor bikainen adibide batzuk baino ez ditugu erakutsi nahi izan. Hemen jasotakoen moduko beste istorio harrigarri ugari bilatzen jarraitzeko gonbidapena da. Antologia honetan munstroaren aurpegirik adierazgarrienetako batzuk bildu nahi izan ditugu, gure asmoa izaki itxuragabe eta beldurgarriaren irudiaz haraindi iristea eta munstroarengana hurbiltzea izan da eta horretarako, munstroaren existentziaren beste alderdi batzuk iradoki nahi izan ditugu, hala nola bere marjinazioa eta zorigaitza, beti ez baita haitzulo beldurgarrietan edo toki ulergaitzetan bizi, askotan, gugandik oso hurbil bizi da eta maitasuna eta solidaritatea eskatzen dizkigu, eta beste batzuetan, geure izugarrikeriak azaleratzen ditu. Horrelaxe aurkezten digute Oscar Wilde, H.P. Lovecraft, Jack London, Horacio Quiroga, Guy de Maupassant, Saki, Hope Hodgson eta J.Mª Climent idazle handiek.

Paskalin kulero-zikin

by Antton Dueso Alarcón Miel Anjel Elustondo Etxebarria

Gandor gorriko Punki oilartuarekin, ohiko haur-gazte literaturatik at, ikasleei benetan interesgarri zaizkien gaietan murgilduko gara.Antón DuesoPasai Donibanen jaio zen 1962an. Marrazkilaria, diseinatzailea eta idazlea da besteak beste.Hogei liburu ditu bai haurrentzat, Hildako baten txangoa bai gazteentzat, Mundua ez da, eta ez da ere ez!, Hi bai matxista zikiña!, Bozateko egunkaria, Arrautza egosiaren eguna eta Fermintxok ez du gezurrik esaten.

Piratak: Itsaslapurren istorioak

by Lurdes Auzmendi Ayerbe Severino Calleja Pérez

Beti oso zaila izan da garai eta latitude guztietan itsasoak zeharkatu dituzten nabigatzaile, abenturazale, merkatari, soldadu eta esploratzaileen artean piratak zein ziren eta zein ez bereiztea. Ez da erraza ezta itsasoko lapur horiei buruzko istorioetan egia eta asmakizuna zer den bereiztea, haien bizitzak sekretuan edo elezaharretan nahasten baitira.Kontakizun hauetan, pirateriaren historiako une desberdinak adierazten dituzten lekukotasun batzuk bildu nahi izan ditugu. Horregatik, piratei buruzko istorio-sortzaile ospetsuenetako batzuen lanen zatiak aukeratu ditugu, hala nola Daniel Defoe, Emilio Salgari, Herman Melville edo R.L. Stevensonenak, eta horiekin piraten ibilerei dagozkien garai eta lekurik adierazgarrienetara hurbildu gara.

Puzker gaua

by Antton Dueso Alarcón Miel Anjel Elustondo Etxebarria

Gandor gorriko Punki oilartuarekin, ohiko haur-gazte literaturatik at, ikasleei benetan interesgarri zaizkien gaietan murgilduko gara

Tartalo, Mari eta herensugea

by Antton Irusta Zamalloa

Ipuinak, gizon-emakumeen bidelagun izan dira beti, denboran eta kulturetan zehar.Ipuinak funtzio eta esanahi ugari izan du, kultura desberdinen arabera: irakasbide, jolasbide, mito... denetik du.Antton IrustaAntton Irusta naiz, Usansoloko ipuin kontalaria. Hango eta hemengo ipuinak kontatzen ditut gustura. Nire ipuinetan kontatzen ditudan gaiak lantzen saiatzen naiz haur eta gazte literatura egiten dudanean.Ipuinak kontatzea niretzat, dena da, baita literatura ere. Horregatik dut gogoko hunkitzen nauten istorioak entzuleei kontatzea, izan ere, ipuinek afektuaren dohaina eskaintzen digute.Horrela naiz zoriontsu: ipuinak kontatuz, norbera emozionatuz eta entzuleak barru-barrutik hunkituz.

Txanogorritxo Ramalan

by José Antonio Tellaetxe Isusi

Denok ezagutzen dugu Txanogorritxoren betiko ipuina: amamari bisita egitera doan neskatila, bidean aurkitzen duen otsoa... Baina gauzak ez dira beti berdin gertatzen. Esaterako, txano gorria duen neska egungo Palestinan bizi daiteke, eta orduan, agian, otsoak eta umeak ez dira etsaiak izango. Orduan, baliteke otsoak eta Txanogorritxok etsai berari aurre egin behar izatea, gerrari, alegia. Ipuin honetan umorea eta fantasia nahasturik aurkituko ditugu, gerra eta heriotzaren krudela sentiberatasunarekin. Gure garaiko Txanogorritxoa da J. A. Tellaetxek aurkezten diguna. Jose A.Tellaetxe Portugaleten jaio zen 1959an. Ilustratzailea, argitaratzailea, idazlea eta diseinatzailea da besteak beste. 1992.urtean hasi zen Haur eta Gazte Literaturan murgiltzen. Hamazazpi liburu ditu argitaratuak orain arte, haien artean eta bilduma honetan: Baleen haranean, Ariadna eta Hankapalo eta Ilbehera.

Xerezade: Mila gau eta bat gehiago

by Severino Calleja Pérez

Sortaldeko ipuin bildumarik handiena Mila gau eta bat gehiago izenekoa da. Ipuin asko eta askotarikoek osatzen dute bilduma, kontalari irudimentsu batek jakinduria handiz batzuk besteekin korapilatuak. Xerezade izeneko emakume gazte bat da kontalaria, Bagdadeko sultanaren bisirraren alaba bera. Sultanak, asperturik, neska gazte bat deitzen du bere gelara gauero, poz pixka bat eman eta bizitza alai diezaion. Baina goizean, aurreko gauean bezain asperturik jaikitzen denez, hil egiten du. Eta horrela, gauero-gauero. Bere txanda heltzean, Xerezade ipuin bat kontatzen hasiko da, baina egunsentia heltzean kontaketari utziko dio, ipuina bukatu gabe utzita. Hurrengo gauean, ipuina bukatu eta beste bat hasiko du, aurrekoarekin lotuta. Eta horrela, gauero-gauero. Sultana ipuinak entzuteko irrikaz dagoen bitartean, Xerezadek bizirik jarraituko du. Guk, orain, Mila gau eta bat gehiago bilduma osoaren lagin txiki-txiki bat eskaintzen dizuegu hemen. Seve Calleja, 1953an Zamoran jaiotako bilbotarra. Filosofia eta Letretan lizentziatua da eta gaur egun Bilboko institutu batean ari da irakasle lanetan. Literatur sortzaile emankor eta saritua (?Ignacio Aldecoa?, ?Lizardi?, ?Pío Baroja?) eta Haur eta Gazte Literaturaren ikertzailea. Egunkari eta aldizkarietan hamaika kritika eta didaktika artikulu idatzi ditu. Bere lanak euskaraz, gaztelaniaz eta beste hizkuntza batzuetan argitaratu dira.

Yasuke

by Antton Irusta Zamalloa

Yasuke naiz eta hamar urte ditut. Japoniako hiriburutik, Tokiotik, hurbil bizi naiz, Ogawan. Nire gurasoek baserri lanak egiten dituzte eta amak saltzen ditu etxeko produktuak, eta nik etxeko lanak egiten laguntzen dut. Daisuke da txiki-txikitatik nire lagunik hoberena. Bioi gustatzen zaigu bizikle-taz ibiltzea, baina, batez ere, bideo jolasak gustatzen zaizkigu. Hamaika gauza kontatu nahi dizut gure bizimodu, ohitura eta ipuinei buruz, eta atseginez irakur ditzazula nahi nuke. Badakit Japonia oso urrun dagoela zure herritik, baina ipuinak gustuko badituzu, ni prest naukazu kontu kontari aritzeko.Antton IrustaAntton Irusta naiz, Usansoloko ipuin kontalaria. Hango eta hemengo ipuinak kontatzen ditut gus-tura. Nire ipuinetan kontatzen ditudan gaiak lantzen saiatzen naiz haur eta gazte literatura egiten dudanean.Ipuinak kontatzea niretzat, dena da, baita literatura ere. Horregatik dut gogoko hunkitzen nauten istorioak entzuleei kontatzea, izan ere, ipuinek afektuaren dohaina eskaintzen digute.Horrela naiz zoriontsu: ipuinak kontatuz, norbera emozionatuz eta entzuleak barru-barrutik hunkituz.

Yu Ling

by Antton Irusta Zamalloa

Yu Ling dut izena eta Pekinen bizi naiz, aitona-amonekin eta gurasoekin Tong Xian auzoan. Entzun al dituzu inoiz Txinako ipuinak? Txinako liburu zaharretan badira ipuin zahar eta ederrak. Bertako ohituren berri eman nahi dizut aditzera.

Zigarrotxoa ahoz aho

by Antton Kazabon Amigorena

Mizel ez da oso gustura bizi. Aitak asko edaten du eta etxean ez da eroso sentitzen. Lagunak utzi eta zerbaiten bila abiatzen da. Lagun berriekin erretzen hasten da, edaten... Herriko mingain luze eta mizto gaiztoek ez diote asko laguntzen. Baina eskerrak baduen lagun on bat, oso laguna duen norbait.

Bekatuak

by Ana Urkiza Ibaibarriaga

Bekatuaren ideia badirudi desterratua dugula geure burutik: modernoak gara, utikan sineskeria horiek! Alabaina, eguneroko bizitzan etengabe sortzen zaizkigu zalantzak, tentazioak, nola jokatu ez dakigun egoerak. Eta gero kontzientziaren harra dator, azpitik hazka eta hozka.Ana Urkizak hainbat ?bekatu? mota bildu ditu liburu honetan: harrokeria, mendekua, desleialtasuna, inbidia, faltsukeria, lapurreta, traizioa... Asmoa, baina, ez da katalogo bat egitea, ezta geure bizimodua antolatzeko aholkuak ematea ere, ipuinak asmatu baititu egileak gai horien inguruan.Istorio zirikatzaile bezain kitzikatzaileak dira bilduma honetakoak, ederrak eta sujerikorrak, giza kondizioan arakatu eta zer pentsatua ematen dutenak, azkenean irriño bat sortzeko ahoan, edo kezka bata arima barrenean.

Galtzontziloak autobusean zintzilik

by Aritz Gorrotxategi

Kurtso amaierako bidaia batean Tuneza jauzi egin zuten hiru lagun euskaldunen eleberrian emandako kronika jasotzen du narrazio honek. Langabezia zain zuten itzuleran, eta nolabait, bazekiten sei egun haiek zirela tren berri bat hartu aurreko azken geltokia. Handik itzuli ziren pertsonak ez ziren, jada, hasierako berdinak. Tartean, labirintu moduko merkatuak, "dromedarioaren sindromea", bidaia turistikoak, Islama eta mezkitak, euskaldunaren beldur atabikoak, Tunezeko historia nahiz kondairak, taxi zaharrak eta auzune zuriak, kontsularen alaba edo emakume misteriotsu bat, Darth Vader eta Ben-Hur, infernua eta paradisua, erregateoak, etorkizun iragarleak, Ali-Babaren diskotekak eta musika arabiarra, oasiak eta txirotasuna, gizakiari buruzko gogoetak... Ekialdea ezagutzeko modu umoretsu bat planteatzen digute hiru lagun hauek. Ekialdea eta Euskal Herria, tuneztarrak eta euskaldunak, kontrastea etengabe bilatuz, hiru lagunak euren buruak biluzten ikusiko ditugu, haien zalantza eta miseriak azaleratuz. Azkenik, galtzaileen istorioa ere izan daitekeen honetan, euren buruez barre egiteko gai direla erakusten digute hiru protagonistek. Horrela izan ezean, absurdoa da bizitza.

Karonte

by Asel Luzarraga Zarrabeitia

Urtebete koman eman ondoren guztiz sendaturik itzultzen da etxera Amets Olazar, eta han du zain Naroa, 18 urteko lehengusina argentinarra. Hasierako normaltasun itxura horren pean gauza arraroak hasiko dira sumatzen ordea: Ametsen izaeraren eta ezagupenen aldaketa, inguruan zelatan dabiltzan pertsona ilunak... Zientzia fikziozkoa dirudien argumentua gure egunetara ekarriz, nobela kilikagarri bat idatzi du Asel Luzarragak, teknologia berriak giza kontzientziaren kontrolerako erabiltzen diren gizartearen posibilitateak arakatzen dituena, Bilbotik Tokiorako joan-etorri zorabiozkoan. Horrez gainera, misterioa eta maitasuna dira testuaren elementu nagusiak, narratzaile desberdinak erraz bezain natural nahasten dituen idazkera arin batean. Osagai horiekin guztiekin, gustuko koktela topatuko du hemen irakurleak. Nobela honi esker idazle gazteentzako Igartza Saria irabazi zuen Asel Luzarragak

Kixmi elurpean

by Arrate Egaña Gimenez

Urtezahar-gaua: bere bizitza aldatu egin behar duela erabaki du Pellok, koadrilarekin biltzera atera aurretik. Ez daki ondo zer-nolako zoramena biziko duen gau horretan zehar, zenbateraino aldatuko diren -berak uste ez bezala -bere bizimodua eta munduaren ikuspegia.

Nire eskua zurean

by Mariasun Landa

"Gaur goizean, kaletik paseatzen genbiltzala, ihes egitea erabaki dut. Ni neu harrituta geratu naiz bat-bateko erabakiarekin. Nola ez zait, bada, lehenago bururatu! Hain argi zegoen! Zer egiten nuen nik, hantxe, bi haiekin paseatzen, amorratuta ama bere nobioarekin besotik helduta ikustean? Bordara! Alde egingo dut bordara!"

Umeek gezurra esaten dutenetik

by Uxue Apaolaza

<P>Umeek gezurra esaten dutenetik leitzeko jarraibide batzuk. <P>1) Bilatu leku eroso bat irakurtzeko: besaulkia, ohea, belardi bukoliko bat. Edo ez: leku aldrebes batek balio diezazuke ere bai. Berdin-berdin sentiaraziko baitzaituzte deseroso liburu honetako orrialdeek. <P>2) Irakur ezazu egunean ipuin bat; bi, askoz jota. Hortik aurrera ardura zurea da soilik. <P>3) Kontuan har ezazu Uxue Apaolaza egile gaztea eta euskalduna dela, baina, hala ere, eta gezurra irudi dezakeen arren, ez duela literatura buenistarik egiten. Ez ezazu apalategian ipini Isabel Allenderen edo Paulo Coelhoren liburuen ondoan; ez ezazu irakurri, nik zer dakit, U2ren edo Mikel Urdangarinen azkeneko CDa entzun bitartean. <P>4) Jakizu Uxue Apaolazaren zakilak loditu egiten direla, ez tentetu edo gogortu, euskal literaturan ohikoa den bezala; horretan pixka bat pentsatuz gero konturatuko zara ñabardura ez dela hutsala. Eta litekeena dela hemendik aurrera ikusi, ukitu edota imajinatuko dituzun zakil guztiek tentetzeari edo gogortzeari utziko diotela, loditzen hasteko. Etengabe, koipetsuki. <P>5) Ez egin jaramonik jarraibide hauei: hauxe da hutsik gabe bete behar duzun erregela bakarra. Liburu batek, are gutxiago ipuin liburu batek, ez du instrukzioen beharrik. Liburu onez ari naiz, noski: axola duten liburuez. Hau bezalakoez. <P>6) Baina gogora ezazu liburu hau itxi eta mundu errealaren goxotasunera atzera itzultzeko esperantza galdu behar duzula: irakurri berri duzun azkeneko ipuinaren azkeneko lerrotik bista altxatu bezain laster konturatuko zara liburuko mundu berean jarraitzen duzula. Eta, okerragoa dena, bertan bizi zinela lehenago ere, Uxue Apaolazak zuretzat desestali aurretik.

Xivaren malkoak

by César Mallorquí del Corral Irene Aldasoro Kataraina

Behin batean, aspaldi, fantasma bat ikusi nuen. Bai espektro bat, agerpen bat, espiritu bat; nahi duzun bezala esan; kontua da ikusi egin nuela. Gizakia Ilargira iritsi zen urtean izan zen eta une batzuetan beldurra pasatu banuen ere ?beldur handia, egia esan?, istorio hau ez da beldurrezkoa esaten zaien horietakoa.

Zazpi bider zazpi

by Felipe Juaristi

"Fernando eta Sebastian trenbidean daude, tunelari begira, bata bestearen ondoan. Sebastian eskuinaldean dago; Fernando, ezkerraldean. Herritik bi kilometrora daude, tuneletik irtenda ageri den tokian: belardi txiki bat ezkerrean, ibairaino, eta belardi handi bat eskuinean, muinoraino. Hirurak eta laurdenetan iristen den trenaren zain daude. Trenaren aurrean gehien eusten dionak irabaziko du azken froga hau, alegia, trena etorri eta trenbidetik beranduen erretiratzen denak. Sebastian kuadrilako liderra bihurtuko da, baina horretarako zazpi froga gainditu beharko ditu, eta ez nolanahikoak. Sebastian hiritik heldu da eta galantak pasaraziko dizkiote herriko lagunek beren kuadrilan onartu baino lehen. Hura, ordea, ez da erraz izutzen den horietakoa, eta, lagunen harridurarako, denak errendituko ditu". Gazteentzako eleberri klasiko bat idatzi du oraingoan Juaristik, abentura eta intrigaz betea.

Arima enkoniatuak

by Xabier Mendiguren Elizegi

Lau ipuin luze edo nobela laburrez osatua. Ikasleaz maitemindu den irakasle heldua, gaztetako abenturarik zoroenak elkarri kon-tatzen dizkioten bi emakume, politika eta larru kontuak nahasten dituen istorioa... Sentimen-duak nahiz gorputzak sortzen diguten ahalkea ahaztuz, muturreraino eraman ditu pertsonaiak eta egoerak, era askotako teknikak erabiliz: gutuna, elkarrizketa hutsa...

Bizitza eredugarriak

by Jesus Mari Txiliku Olaizola Lazkano

Hogeita bost biografia idatzi ditu Txilikuk liburu berezi eta sailkaezin honetan, hogeita bost "bizitza eredugarri", alfabetoaren letra bakoitzeko bat, nahiz eta ereduzkoak zergatik diren edo egiten dituen, egileak bakarrik jakin. Bizitza horietan guztietan bada beti zerbait egiazkoa eta erreala, beharbada gehiena, baina denetan izango da edo izan daiteke, halaber, ziria eta jolasa, txantxa eta trufa. Benetakoaren eta fikzioaren arteko mugak lausotu egin baititu idazleak literatura sortzeko orduan. Historiaren ezagutza zabalaz eta era guztietako bitxikerietarako gustuaz gainera, badira lan hau gogoangarri bihurtzen duten hainbat dohain, hala nola, hizkuntzaz gozatzeko nahia, kontatzearen plazera berreskuratzea, eta etengabeko ironia jostagarria.

Diamantezko miraria

by Joxemari Urteaga Garmendia

Martin Aldiakoa mutikotan aitarik gabe geratu zenean, nekez susmatuko zuen bere bizitzak izango zuen aldaketa: bizimodua irabazi beharrez, etxekoak utziko ditu, baita Ondarroa bere sorterria ere. Beiragile jakintsu batengana joango da, Durangora, baina bidaia luze eta misteriotsuago batean abiatuko da laster, Galizia alderantz. XVIII. mende hasieran kokatutako nobela historiko eder bat idatzi du egileak, irakurgai gozagarria izateko osagai guztiak dituena: abentura, misterioa, bidaia, amodioa...

Espainiaren arimaz

by Joxe Azurmendi Otaegi

Espainiaren gaia, Espainia arazo gisa, Espainiaren gaitza, beheraldia, endekapena, gaixotasuna? obsesioraino errepikaturiko kontuak dira XIX. Mende osoan eta XX.eko gehientsuenean, bertako intelektual guztiz gehienen artean. Unamuno zein Ortega y Gasset, Menéndez Pidal nahiz Menén-dez Pelayo, edo Madariaga, Sánchez Albornoz, Costa, Ganivet, baita Baroja bera ere, garai bateko handitasunak ederresten eta egungo kaxkarkeriak deitoratzen enplegatzen dira ezker-eskuin, kont-serbakoi, tradizionalista eta faxista aitortuengandik hasita balizko progre eta liberal ustekoenga-naino. Berezitasuna, baina, ez da Espainiaren egoeraz eta geroaz kezkatzea, ardura horrek hartzen duen modua baizik: herriaren esentzia bilatu nahi dute denek, nazioaren arima, arrazaren jeinua, abe-rriaren espiritua? historian agertzen dena baina historiaz aurrekoa dena, berezkoa eta aldaezina, izate material baina aldi berean metafisikoa, Estatua eliza bihurturik, ideario politiko bat erlijiozko fede, bere dogma eta inkisizio guztiekin. Norbere nortasuna beste gogoetagairik ez izatea leporatu ohi zaie Espainiatik bere barruko nazio-nalismo periferikoei; identitate nazionala problema bilakatzea egozten zaigu sarri euskaldunoi, Volksgeist edo herri-gogoan oinarrituriko leinuan katigaturik segitzea. Azurmendik idatzi duen hau ez da berez saiakera politiko bat, ez ditu euskaldunen bizigurak eta askanahiak aldezten; aka-demikoaren errigore, zehaztasun eta erudizioarekin aztertu ditu hispanitatearen pentsalari eta apostolu guztion idazkiak, haien azpildurak eta makurdurak erakutsi, eta agerian utzi, azkenik, be-ra nor izateko beste batzuk menpean eta zanpaturik behar dituen herri baten ideologia beti inperial eta maiz aski arrazista. Joxe Azurmendi Otaegi (Zegama, 1941) Filosofiako irakasle katedraduna da EHUn, Jakin talde-ko partaidea eta euskal saiogilerik zorrotz eta berritzaileena. Bere produkzio oparotik, aipa ditza-gun azken aldiko liburuak: Gizona abere hutsa da, Gizaberearen bakeak eta gerrak, Espainolak eta euskaldunak, Demokratak eta biolentoak, Oraingo gazte eroak, Teknikaren meditazioa, Eus-kal Herria krisian, Etienne Salaberry: bere pentsamenduaz.

Refine Search

Showing 76 through 100 of 315 results