Browse Results

Showing 76 through 100 of 315 results

Nire neba jenioa - Edebé Saria Haur Literatura

by Rodrigo Muñoz Avia Jordi Sempere Julia Marín Arteaga

Munduan bi pertsona mota daude: jenioak eta gainerakoak. Hori dio gure amak. Jenioen artean nire neba dago. Gainerakoen artean ni nago. Amak ez du horrelakorik esaten, baina nik badakit hori pentsatzen duela. Neuk ere hori pentsatzen dut, egia esanda. Lola da nire izena, hamar urte ditut eta futbolzalea naiz.

Hitz pozoituak - Edebé Saria Haur Literatura

by Julen Gabiria Lara Maite Carranza i Gil Dolz del Castellar

Zer gertatu zitzaion Barbara Molinari? Bere gorpua ez zen sekula aurkitu, eta errudunen bat atxilotzeko frogarik ere ez zen lortu. Telefono mugikor batera egindako dei batek hankaz gora jarriko ditu pertsona askoren bizitzak: jubilatzeko puntuan dagoen polizia baten bizitza, desagertutako alaba aurkitzeko esperantza galdu duen amaren bizitza, eta lagunik onena traizionatu zuen neskaren bizitza. Hitz pozoituak erlojuaren kontra bizitako egun izugarri baten kronika da. Barbara Molina hamabost urte zituela desagertu zen, modu misteriotsu eta bortitzean; hain zuzen ere, bere hurbileko hiru pertsona dira istorioko protagonista nagusiak. Barbararen desagerpenaren enigmak lau urte daramatza argi-izpirik gabe, baina gako berriak agertuko dira, eta dena aldatuko da goitik behera. Batzuetan, egia ezkutuan geratzen da, ilunpean; eta leiho bat irekitzean, dena argitzen da. Gezurrez, sekretuz, engainuz eta itxura faltsuz betetako istorioa, mito ukaezinak zalantzan jartzen dituena. Gizarte modernoaren hipokrisia disekzionatzen duen kontakizun ikaragarria. Liburu ausart honek haurren sexu-abusuak eta horrek dituen ondorio suntsitzaileak salatzen ditu, eta, modu horretan, agerian uzten du sexu-abusuak zeinen ikusezinak diren, beti ondo pentsatzera ohituta dagoen mundu honetan.

Lau lagun eta erdi 3. Ipotx zelatarien kasua

by Joachim Nacionalidad: Alemana Friedrich Mikel Valverde Yolanda Arrieta Malaxetxebarria

Txarli & Company taldeak abentura zirraragarri bat biziko du. Oraingoan Xarmant izando da protagonista, bere lagunekin batera. Hasso, Federen auzokide berriaren txakurra, txakur detective postua kentsen saiatuko da, Baina Xarmantek ez du amore emango hain erraz, eta bere jabeen konfiantza berreskuratzen ahaleginduko da…

Lau lagun eta erdi 4. Interneteko krokodiloaren kasua

by Gerardo Markuleta Gutierrez Joachim Nacionalidad: Alemana Friedrich Mikel Valverde

Kasu ilunak argitzeko duen zaletasunak eraginda, Txarli & Company detektibe-agentziak beste abentura bat biziko du. Orain Interneten iragartzen dituzte beren zerbitzuak. Hala ere, Estefi azkarrak nahaste-borraste ederrean sartuko du taldea.

Lau lagun eta erdi 8. Agerian utzitako ikastetxeko-zuzendariaren kasua

by Joachim Nacionalidad: Alemana Friedrich Julen Gabiria Lara Mikel Valverde Tejedor

Txarlik ametsetan jarraitzen du: kasu handi bat argitu nahi du bere detektibe-agentziarekin, benetan garrantzitsua izango den kasu bat. Baina, azkenaldi honetan, beste zerbaitekin ere egiten du amets? eta bere arrebaren lagun ezin ederragoak du horren errua. Bien bitartean, lapurreta arraro bat gertatu da ikastetxeko zuzendariaren bulegoan. Eta susmagarri nagusia? ikastetxeko zuzendaria bera da!

Ez zaigu ahaztu

by Alberto Barandiaran

Bidaia<P><P> — Argentinara noa.<P> Telefonoak ekarri zidan erantzuna argia eta ironiko samarra izan zen:<P> — Igeri egiten ba al dakik?<P> Nire zuzendariak ez zuen, nonbait, hain garbi ikusten.<P> Bost hilabete neramatzan Atlantikoaz bestaldeko jendearekin harreman logiko samarra lotu nahian, diktadura militarraren garaian desagertutakoei buruz datuak biltzeko, baina etsita nengoen. Ez telefonoak, ez faxak, ez e-mailak ez zidaten balio argitu beharreko dudak argitzeko, zer edo zer gehiago jakiteko. Lehen ere norbaitek ohartarazia zidan inork egin ez zuen ikerketa telefonoz egin nahian nenbilela. Hara joan beharra zegoen.<P> Bost hilabete horien ondotik sinetsirik nengoen merezi zuela, are, egin beharra zegoela. Egunkarietan maiz azaltzen ziren Baltasar Garzon epaileak hainbat desagerpen ikertzeko Argentinako hamar militarren kontra Madrilen zabaldutako prozesuei buruzko informazioak. Ordurako banekien horien artean euskaldunak bazirela. Familiarrekin hitz egin nahi nuen, hogei urtetan inork entzun nahi izan ez zuena jaso, eta hemen kontatu gero.<P> Banuen esperantza testigantza hauen bidez 1976tik 1982ra bitarte desagertutako 30.000 lagunen sofrimendua ere konta nezakeela, herritartasunak ematen duen konplizitateari esker askok ulertuko luketela basakeriaren nondik norakoa. Uste betean nengoen ni. Oraindik, baina, nire zuzendaria konbentzitu behar nuen.

ARMIX sukaldean

by Jakoba Errekondo

ARMIX sukaldean<P><P> Mugaritzen laguntzarekin

Plazer bat izan duk, Benito!

by Mikel Markez Ibarguren Pako Aristi Urtuzaga

Urtetan bildu dira Benito Lertxundi, Pako Aristi eta Mikel Markez: hilero-hilero, bakoitzaren herrian txandaka, lasai bazkaldu eta bazkalondo luzean hitz-aspertu bat izateko, honetaz eta hartaz. Aristi eta Markez pribilegiatuak sentitu ziren, Benito intimo eta hurbil bat ezagutzeko aukera izan zutelako, oso jende gutxik bezala, eta pentsatu zuten solasaldi haietan oinarrituta liburu bat egitea. Hainbat gai agertzen dira orriotan barrena: musika, noski, baina horrekin batera bizitza eta heriotza, Euskal Herriaren izatea eta munduaren zentzua edo zentzurik eza... Horien guztien bitartez deskubrituko dugu Lertxundi desberdin bat: hausnarketaren eta esperientziaren bitartez pentsamendu propio eta berezia landu duena, bizitzaren aurrean jarrera pertsonala hartzen eta koherentziaz jokatzen jakin duena.Kantari liluragarria dugu Benito Lertxundi, bere doinu magiko eta ahots sentsualari esker euskaldun jendeari gozarazi eta amets eragin diona hainbat belaunaldiz. Horrez gain, pentsalari original eta sakon bat aurkezten digute Aristik eta Markezek, nork bere estiloan: pasadizoz eta gogoetaz, Benitok iradokitakoei beren errotako alea erantsiz, sei eskutara idatzitako obra eder eta gogoangarri bat egiteko.

Piztiaren begiak

by Alberto Ladron Arana

Kartzelan urteak pasatu eta gero, iraganeko zorrak garbitu nahi dituen gizasemea, batetik; negozio ilunak tarteko postutik baztertu zuten eta bere bizkarra zaindu behar polizia, bestetik. Ehiztari-sena dute biek, eta bata bestea harrapatu nahian dihardute, eginahal guztian. Erdian, berriz, nora ezean dabilen koitadu bat, duela urte batzuk bere familia ezbehar batean galdu zuena, eta orain familia berri bat osatu nahi lukeena. Alberto Ladron Aranak ohiturik gauzkan maisutasunez josi ditu eleberri bizi-bizi honen hariak, misterioa eta suspensea erabiliz irakurlearen arreta bereganatzeko.

Damutzen ez direnak

by Itxaso Araque Barriuso

Nobela honetan, hiru hari nahasten dira, beste hainbat hiritan gertatzen direnak: Londresen, Bartzelonan eta Berlinen. Denetan, gaztarotik helduarora doazen pertsonaiak ditugu, aro aldaketa horri loturik doazen erabakietan korapilaturik: garai bateko ametsei eutsi ala ez, konpromiso berriekin zer egin...

Idazten ari dela idazten duen idazlea

by Iban Zaldua Gonzalez

X idazlea idazten ari da. Eleberri bat; ohi duen bezala, luma estilografikoaz, paperean. Eta Xk, idazten ari den pasartean, beste idazle bat deskribatzen du, Y, hura ere idazten ari dela, nouvelle bat: Olivetti baten aurrean dago, teklak jo eta jo. Eta Yren nouvellean beste idazle bat da protagonista, Z, eta hura ere idazten ari da, ordenagailu eramangarri batean, ipuin bat. Eta ipuinean, irakurtzen ari zaren honetan hain zuzen, bat-bateko iktus batek jotzen du X idazlea, eta hil egiten du. Eta luma haren eskutik erori bezain laster, nobelan, paralisi moduko batek hartzen du Y idazlea, eta bere burua zerraldo erortzen da idazteko makinaren gainean. <P><P> Kopetari odol arrasto bat dario: tantek organ dagoen nouvellearen orria zipriztintzen dute. Eta ni, Z idazlea, jazoko zaidanaren esperoan geratu naiz. Ez dakit, ordea, heriotza ala askatasuna izango den.

Piztiarioak

by Jesus Mari Olaizola Lazkano Jose Belmonte Rocandio

Pelikanoarengatik esaten zen beste janaririk ez zuenean bere bularraldea urratu eta handik isuritako odola eskaintzen ziela umeei, seme-alabengatik dena emateko prest dagoen guraso onaren eredu; edota bazirela sugearen begiradarekin liluratuta betiko galtzen ziren txorikumeak, non ikas baitzitekeen ez dela inoiz bekatuaren eta bekatarien deiak liluratuta bide zuzena galdu behar. Erdi Aroan piztiarioak izen eta ospe handiko liburuak izan ziren Europa guztian. Eta antzinako garai ilun haietatik erantsita dakarte xarma berezia. Piztiarioek animalien izaeraz eta haien ohiturez jarduten dute, funtsean. Baina ez dira deskripzio hutsa eta hotza, gaur egungo taxonomiak egingo lukeen moduan. Piztiarioetan, izaki bakoitzaren deskripzioaz gain, haren gainean ezagutzen ziren sineskeriak zetozen idatzita eta, izakiaren portaera oinarri hartuta, egin zitezkeen adierazpen moralak. Liburu honetan berrogeita hamalau piztia daude, bi alfabeto osori lotuak. Lehenengo alfabetoko hogeita zazpiak irudimenak sortutako animaliak dira, antzinako piztiarioetatik eta fantasiazko liburuetatik ekarritakoak. Bigarren alfabetoko beste hogeita zazpiak benetako animaliak dira, naturaren arauetara eta eboluzioaren bidera lerrotuak. Esan nahi da arraroak direla, baina benetakoak.

Ez naiz ni

by Karmele Jaio Eiguren

Zerbait falta dute, zer den ondo ez badakite ere. Gaztetasunaren azken izpiez gozatu nahi dute batzuek, lehengo garai ustez eder haiek berreskuratu; esperientzia berriak bilatuko dituzte beste batzuek, modu batean zein bestean, edo hondatzen hasitako harremanak biziberritzen saiatu. Bizitzaren erdialdean daude denak, eta horrek eragiten dien ezinegonean beren tokia aurkitu nahi lukete. Pertsonaia batek dioen bezala, zailena ez baita zahartzea, zahartzen hastea baizik. Ipuin liburu berri bat dakarkigu Karmele Jaiok, hamabi istorioz osatua. Aurrekoetan bezala, giza harremanetan sortzen diren arrakaletan erreparatzen daki egileak, begirada zorrotz baina amultsu batekin; aurrekoen aldean, baina, sakonagoak dira kontakizunak, argumentua gehiago garatuz, eta abertsagoak dira pertsonaiak, haien bizitzen hainbat alderdi eta xehetasun erakutsiz; betiko sentiberatasunez, baina baita berria den umore fin batez ere.

Bertan goxo

by Karlos Linazasoro Izagirre

Beilatoki bat zabaldu du aitatxok, biziek hildakoei azken agurra modu itxurosoan emateko, eta izena ere ezin aproposagoa asmatu du, amari gustatu ez zaion arren: Bertan Goxo, azken bidaia hori gustura egin dezaten. Inaugurazio-festa bat ere antolatu du, eta bertara etorri dira nire eskolako lagun batzuk, alkatea eta zinegotziak, bertsolari bat, on Ernesto parrokoa eta jubilatuen autobuskada bat, ondoren pintxoak izango dira-eta, doan. Hortik aurrera, berriz... hobe duzu zerorrek irakurtzea, ez baitira denak esatekoak, ezta sinestekoak ere, bai ordea barre gogotik egitekoak.

Urtebetetze festa

by Castillo Suarez Garcia

Castillo Suarez poeta altsasuarrak aurrerapauso bat eman du liburu berri honetan. Aurreko bildumen ildotik (Spam poemak, Bala huts bat, Souvenir), esandakoaren eta esan gabekoaren arteko kontrastearekin jokatzen du, polisemiaz beteriko mezu irekiak erabiltzen, ironia-karga handia duten esaldi biribilak botatzen. Lirismo itxurazkoari ihes egiten dio Suarezek, lerro ebakien teknikari ere uko eginez, poetikotasuna barrurago, sakonago ezkutatzen den zerbait dela frogatuz.

Ezekiel

by Jasone Osoro Igartua

Ezekielek hamalau urte ditu. Etxean amarekin eta arrebarekin bizi da, emakumezinguratuta. Aitak etxetik alde egin zuen, eta ez du hartaz oroitzapen askorik. Hamalau urteko mutil gehienek bezala, bizitza bi partetan banatuta dauka; batetik etxeko istiluak daude, eta bestetik kanpoko giroa: eskola, lagunak, koadrilaren lokala eta? neskak. Neskek buruhausteak ematen dizkiote, etxe barruan eta kanpoan. Ezekielen koadrilako inork oraindik ez dio musurik eman neska bati. Eta denak amorratzen daude. Izan ere, abentura handia da lehenengo musua ematea.

Ezekiel nora ezean

by Jasone Osoro Igartua

Ezekielek 15 urte ditu, lagunarte jator bat, neska-lagun moduko bat... Bizitza zoriontsu hori aldatu egingo da, ordea, inoiz ikusi ez duen aita bat-batean agertzen denean: ezagutu nahi luke, batetik, baina baita aldegin izana aurpegiratu ere. Horrez gain, beste hainbat arazo ditu mutilak: arrebarekin eta amarekin dituen eztabaidak, lagunekiko gorabeherak, gustuko bi neskaren artean sentitzen dituen zalantzak...

Barkamena, kondena, tortura

by Joxe Azurmendi Otaegi

Gure bizigiro politikoan egunero entzuten ditugun kontzeptuei buruz ari da Azurmendi liburu honetan; ez, baina, eslogan berak behin eta berriz errepikatuz gure belarriak zulatu eta burmuinak nahieran moldatzeko, ezpada ideia horien sakoneko esanahiak aztertu eta ur lohi horien iturri zaharrak argitzeko. Damua, barkazioa, garaile eta garaituak, esijentzia etikoak, bizikidetzarako baldintzak, erru kolektiboa, helburu eta bitartekoen zilegitasuna, bortxaren kondena bezalako leloak haztatu ditu egileak, alea eta lastoa bereiziz eta jantzi demokratikoz saldu nahi dizkiguten errezeta totalitarioak salatuz. Azken urteetan idatzitako hiru saiakera labur bildu dira lan honetan, eta hiruretan ere hari bat: garai batean Eliza bezala, gaur egun Estatua ari dela bihurtzen gure kontzientzien kontrolatzaile zuzen eta zorrotza, komunikabide lagunen eta ustezko intelektualen kolaborazio ezinbestekoz.

Txartel bat (des)herrira

by Garazi Goia Imaz

Ihesi dabiltzanen istorioa da hau. Ibai ihesi doa, bere erabakiz. Peru, besteen erabakiz. Deserrian gurutzatzen dira biak, ezustean, aldatu nahi luketen iragan bat eta baldintzazko galderak bizi dituzten bitartean: zer gertatuko zen hegazkin haiek herria suntsitu ez balute? Zer gertatuko zen kotxea hartu ez banu? Maitasun istorio bat, paperezko hegazkinetan bidalitako hitzak, bizitzako erabakiak, 1937ko gerrako bonba hotsak, erruarekin pozoitutako oroitzapenak, haurren negarrak, inoiz kontatu gabeko sekretuak, berridatzi ezin diren iraganeko kapituluak? Horiek guztiek osatzen dituzte istorio honetako protagonisten bizitzak, orain, herrira itzultzea beren esku dagoela badakitenean. Ihesa, deserrotzea eta bertakotzea moduko gaiak lantzen ditu Garazi Goiak, prosa eder eta iradokitzailez idatzitako bere bigarren nobela honetan.

Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak

by Goiatz Labandibar Arbelaitz

Europan barrena egindako ibilaldi baten tankeran egituratutako ipuin-bilduma honek, hamaika istoriotan zehar beste hainbat hiri ezagutaraziko dizkigu. Hendaia, Marseilla, Geneva, Venezia, Trieste, Ljubljana, Zagreb, Pula, Genoa eta Niza dira kontakizun hauetako agertokiak, eta hiri horietako tren geltokiek badute ipuinotan toki esanguratsua. Izan ere, hiri batetik edo ipuin batetik besterako bidaia egitea proposatzen zaigun liburu honetan, geltokiak beti dira istorio baten abiapuntu edo helmuga. Egileak lortu du hiri bakoitzaren funtsa jasotzea eta istorio bakoitzari dagokion kolorea eranstea, guztietan gaiak ezberdinak izan arren: askatasuna, alde bakarreko maitasuna, errutina, tokiz kanpo sentitzen denaren sentimendua...

Bizkartzainaren lehentasunak

by Iñaki Irasizabal Izagirre

2011ko uda da: ETAk erabakita dauka armak behin betiko uztea, baina oraindik ez du horren berri ofizialik eman. Aldi berean, erakundearen zuzendaritzan poliziak infiltraturik eduki duen satorra agerira atera da, eta hura diskrezioz zaintzea erabaki du Barne Sailak, Bilboko Errekalde auzoko pisu batean. Martin Goena, garai batean militante armatua eta gaur zinpeko guarda denak egingo ditu bizkartzain lanak. Lan erraza dirudi, praktikan sueten egoeran bizi baitira, baina kolore askotako jendea egon liteke interesatuta aukera hori zapuzteko. Iñaki Irasizabalek nobela beltz labur bat eskaintzen digu, ohi duen idazkera arin eta azkarraz ondua; oraingoan, baina, hainbat pertsonaia eta ohitura erakusteaz gainera, gure errealitate politikoari ere zukua atera dio gizartearen erretratu gazi-gozo bat osatzeko

Rasputin eta San Petersburgoko gauak

by Joxemari Iturralde Uria

Gregori Efi movitx Rasputinek neurri berean eragin zuen San Petersburgo hirian mirespena nahiz gorrotoa. Besteak beste, sendatzaile ospea zuen; horregatik deitu zioten tsarren palaziora, Alexis printzearen odoljarioa sendatzeko. Konturatzerako, Alexandra tsarina Rasputinen esanetara jarria zegoen. Baina enperadoreak ez ezik, hiriko aristokrazia osoa erori zen haren eraginpean; emakumeak batik bat, ez ohiko intuizioari eta sexu-trebetasunei esker. Kondairak dio hiriko goi mailako dama ospetsuenek bisitatzen zutela haren logela. Gaztetan hordialdiak eta orgiak nagusi ziren sekta sekretu baten partaide izan zen, eta geroztik arau bihurtu omen zuen beretzat nahiz besteentzat bekaturik handienak egin eta eginaraztea, Jainkoaren barkamena jasotzeko. Rasputin Errusiako Romanov dinastiaren azken urteetan ospe handiko pertsonaia eztabaidatsua izan zen. Joxemari Iturraldek, hain justu, Errusiako azken tsarraren egunak berregiten ditu eleberri honetan.

Versus

by Karlos Linazasoro Izagirre

99 idazki, 99 gutun, 99 parabola, apotegma, aporia edo poema: estilo-ariketa sorta bat ondu du Karlos Linazasorok, naufrago bat asmatu sujet eta gaitzat, eta horren inguruko bariazioak sortu gero, doinu berberaren bihurritze, luzatze, luzitze eta adarjotzea balitz bezala. Asko dute testu hauek poesiatik, jolasetik, gogoetatik. Eta bertan, ezarian eta nahi ezta bezala, egileak hitz egiten digu bakardadeaz, eta oroiminaz, eta gauza konkretu eta abstraktuez, eta zeru-lurrez, eta itsaso-lehorrez, den eta ez den guztiaz eta ezerezaz

Egia esan

by Peru Magdalena Arriaga

?Egia esan?, aho biko labana liburu honetan: hizketarako erabiltzen den makulua batetik, ederraren bilaketan egia oztopo ez baizik bidelagun agertzeko nahia bestetik. Aita desagertu zenetik hankamotz dabil Kimu semea. Barruko puzzlea berregin eta aitaren zuztarretaraino heldu guran, aitak aspaldi eginiko bidaia berregiten du, hark bidaian zehar idatzitako koaderno beltza lagun. Aita zoroa, aita artista, aita ganorabakoa, aita bizizalea. Haren lorratzari segika, ezinbestean, norbere barruraino doan bidaia batean murgilduko da Kimu. Narrazioari harilkatutako era askotako testuak erabili ditu egileak ?kantak, poemak, jendearen lekukotasunak?, hegaldi baten antza hartzen dutenak: itxuraz xede jakinik ez baina beti gora, libre, gure begien menera eta aldi berean gure eskuetatik urrun?

Kankaleko misterioa

by John Andueza Altuna

Kankal, Kantauri itsasaldeko herri bukolikoa. Oporrak pasatzeko paraje perfektua. Bi mila eta hamarreko uda, ordea, ez zen batere lasaia izan Kankalen. Alderantziz. Sasoi arraroa izan zen, oso arraroa. Ez konta inori, baina uztailean gizon bat agertu zen hilda hondartzan. Eta kazetari batek argazkiak atera zizkion hilotz ezezagunari...

Refine Search

Showing 76 through 100 of 315 results