Browse Results

Showing 76 through 100 of 315 results

Piztiarioak

by Jesus Mari Olaizola Lazkano Jose Belmonte Rocandio

Pelikanoarengatik esaten zen beste janaririk ez zuenean bere bularraldea urratu eta handik isuritako odola eskaintzen ziela umeei, seme-alabengatik dena emateko prest dagoen guraso onaren eredu; edota bazirela sugearen begiradarekin liluratuta betiko galtzen ziren txorikumeak, non ikas baitzitekeen ez dela inoiz bekatuaren eta bekatarien deiak liluratuta bide zuzena galdu behar. Erdi Aroan piztiarioak izen eta ospe handiko liburuak izan ziren Europa guztian. Eta antzinako garai ilun haietatik erantsita dakarte xarma berezia. Piztiarioek animalien izaeraz eta haien ohiturez jarduten dute, funtsean. Baina ez dira deskripzio hutsa eta hotza, gaur egungo taxonomiak egingo lukeen moduan. Piztiarioetan, izaki bakoitzaren deskripzioaz gain, haren gainean ezagutzen ziren sineskeriak zetozen idatzita eta, izakiaren portaera oinarri hartuta, egin zitezkeen adierazpen moralak. Liburu honetan berrogeita hamalau piztia daude, bi alfabeto osori lotuak. Lehenengo alfabetoko hogeita zazpiak irudimenak sortutako animaliak dira, antzinako piztiarioetatik eta fantasiazko liburuetatik ekarritakoak. Bigarren alfabetoko beste hogeita zazpiak benetako animaliak dira, naturaren arauetara eta eboluzioaren bidera lerrotuak. Esan nahi da arraroak direla, baina benetakoak.

Piztiaren begiak

by Alberto Ladron Arana

Kartzelan urteak pasatu eta gero, iraganeko zorrak garbitu nahi dituen gizasemea, batetik; negozio ilunak tarteko postutik baztertu zuten eta bere bizkarra zaindu behar polizia, bestetik. Ehiztari-sena dute biek, eta bata bestea harrapatu nahian dihardute, eginahal guztian. Erdian, berriz, nora ezean dabilen koitadu bat, duela urte batzuk bere familia ezbehar batean galdu zuena, eta orain familia berri bat osatu nahi lukeena. Alberto Ladron Aranak ohiturik gauzkan maisutasunez josi ditu eleberri bizi-bizi honen hariak, misterioa eta suspensea erabiliz irakurlearen arreta bereganatzeko.

Piraten uhartea

by Jon Eugi Aierdi

Piraten uhartea nobelak pirata euskaldun batzuek Karibe aldean izango dituzten gorabeherak kontatzen ditu. Beraiekin hamaika abentura biziko dituzu, irakurle: abordajeak, espetxe ihesak, urrezko altxor baten lapurreta... Izan ere, Martin Legarreta marinel gazteak ezusteko handi bat izango du bere lehenengo itsas bidaian: Juan Agirreandia pirata ospetsua ezagutuko du. Harekin batera piraterian arituko da eta horrela, bera ere pirata bihurtuko da. Pasaia izeneko bere itsasontzian piraten babeslekua den Tortuga uhartera iritsiko da. Han bizipen aberasgarri gehiago izango ditu, besteak beste, Imelda izeneko neskaz maiteminduko baita...

Piratak: Itsaslapurren istorioak

by Lurdes Auzmendi Ayerbe Severino Calleja Pérez

Beti oso zaila izan da garai eta latitude guztietan itsasoak zeharkatu dituzten nabigatzaile, abenturazale, merkatari, soldadu eta esploratzaileen artean piratak zein ziren eta zein ez bereiztea. Ez da erraza ezta itsasoko lapur horiei buruzko istorioetan egia eta asmakizuna zer den bereiztea, haien bizitzak sekretuan edo elezaharretan nahasten baitira.Kontakizun hauetan, pirateriaren historiako une desberdinak adierazten dituzten lekukotasun batzuk bildu nahi izan ditugu. Horregatik, piratei buruzko istorio-sortzaile ospetsuenetako batzuen lanen zatiak aukeratu ditugu, hala nola Daniel Defoe, Emilio Salgari, Herman Melville edo R.L. Stevensonenak, eta horiekin piraten ibilerei dagozkien garai eta lekurik adierazgarrienetara hurbildu gara.

Piano gainean gosaltzen

by Harkaitz Cano Jauregi

Gripe asko dabil aurten. Kutsakorra oso. Baina ez zen gripea izan duela hiru aste, Amadou Diallo hogeita bi urteko gazte afrikarra hil zuena. New Yorkeko Poliziak berrogeita bat tiro emanda erail baitzuen, Bronxen, Sagar Handiak bere txortena galtzen duen lekuan. [...] Gertaeren ondoren, etorkinen alde lan egiten duten taldeak alkatearekin bildu dira.

PERFEKTUAK

by Rodrigo Muñoz Avia Fernando Rey Escalera

Munduko familia guztiek dituzte akatsak. Nireak izan ezik. Perfektuak dira. Ni ez. Nik Alex dut izena, eta ebaluazio honetan bi suspentso atera ditut. Bi kalabaza, zein baino zein handiagoak.

Paskalin kulero-zikin

by Antton Dueso Alarcón Miel Anjel Elustondo Etxebarria

Gandor gorriko Punki oilartuarekin, ohiko haur-gazte literaturatik at, ikasleei benetan interesgarri zaizkien gaietan murgilduko gara.Antón DuesoPasai Donibanen jaio zen 1962an. Marrazkilaria, diseinatzailea eta idazlea da besteak beste.Hogei liburu ditu bai haurrentzat, Hildako baten txangoa bai gazteentzat, Mundua ez da, eta ez da ere ez!, Hi bai matxista zikiña!, Bozateko egunkaria, Arrautza egosiaren eguna eta Fermintxok ez du gezurrik esaten.

Paradisua

by Arrate Egaña Gimenez

"Kontrolik gabeko garrasi, oihu, orro eta konbultsioak erraietatik aterako zaizkizun beldur zara. Preso dagoen animaliak, giltzapean sartu duen horretatik libratzeko egiten dituen mugimendu histerikoak egiten hasiko ote zaren izu. Barruan daudela badakizu. Sentitzen dituzu. Ikusi ditzakezu. Hain gertu eta hain zure sentitzen dituzu, ez dakizu eutsi ahal izango diezun. Zure haragi eta hezur dira eurak ere". Erotzeko zorian sentitzen da Martina, zer gertatzen zaion ez dakiela. Nahiz eta mutilak lagundu, nahiz eta ?ahalegin handi bat eginda? psikologoarengana joan, amildegiaren ertzetik gero gertuago dago, eta zuloak bertara erakartzen duela nabari du.

Otorduak

by Erasmo De Rotterdam Patxi Ezkiaga Lasa

Erasmo Rotterdamgoa, epealdi hartako pentsalari handia eta entzutetsua, mendebaldeko idazle eta sortzaileen artetik bera izan zen lehenengoa bere europartasunaz jabetzen, aurreneko bakezale borrokalaria eta ideial humanistaren abokaturik elokuenteena. Otorduek ideia multzo gizalegezko, filosofiko era erlijiozko bati erantzuten diote. Otordu profanoan erretorikaren oso gainetik jartzen du sukaldaritza autoreak; Otordu zurrunan, lehentasunen ordena aldatu eta humanismoak ordezkatzen ditu erretorika eta sukaldaritza bere zaletasunen segidan. Ez dago Erasmoren obra guztian ahogozoaren arteari eta solasaldiari eskainitako bere Otorduak bezalakorik. Aterpe goxo modukoa zitzaion Erasmori obra hau, garaiko erlijio-liskarretik babesten zuen ezkutalekua.

Otalorea

by S.L. Rosetta Testu Zerbitzuak Toti Martínez de Lezea

Urrondo anaiak umezurtz gelditu zirenean, Loiolako jesuitengana bidali zituzten, eta haien ikastegian bizi izan ziren, harik eta, Isabel II.a Espainiako erregina kanporatu izanaren ondorioz, agintariek erlijio etxeak itxi zituzten arte. Hori gertatu zenean, beren baserrira itzuli ziren urrondotarrak, Oñatiko Araotz ibarrera, eta beren kasa bizitzen saiatu baziren ere, bete-betean harrapatu zituzten karlisten eta liberalen arteko hurrenez hurreneko liskarrek. Hirugarren Karlistaldian, aurrez aurreko jarrerak hartu zituzten Bittor eta Eladio Urrondok, hala nahi gabe, eta gogor borrokatu ziren Urondoa baserriaren jabetza eskuratzeko eta emakume baten maitasuna, Juliaren maitasuna, berenganatzeko. Tradizioak, pasioa, liskarrak eta familia bereko kideek bizitzari buruz dituzten ikuspegi kontrajarriak dira XIX. mendearen erdialdeko garai nahasietan errotutako istorio honen osagai nagusiak.

Orbe auziaren ingurukoak

by Iñaki Irasizabal Izagirre

Joseba Orbe idazleak, irratsaio batean, bere hurrengo liburua iragarri du, gai minbera bat ukitzen duela-eta polemika piztuko omen duena. Handik gutxira, mendi-bide batean agertuko da Orbe, modu lazgarrian hilda. Kasuak zeresana emango du, gizartean ez ezik baita hedabideetan ere, Espainiako irrati-tertulia atzerakoiak eta telebista-saio arrosak barne, baina uste ez bezalako bideak hartuko ditu ikerketak.

Orbanak

by Pello Lizarralde

Hilketa bat gertatu da: herriko fabrikan lan egiten duen ingeniari aleman baten emaztea hilik azaldu da pagadi batean. Ez dakigu iheslearen izenik, soilik orbain bat duela lepoan. Ez dakigu hiltzailea bera den ala ez, baina ihesi eta ezkutuka agertzen zaigu. Begi, belarri eta usaimenak iheslariaren ibilera larriaren, uxakaren edo bareagoaren berri ematen digute zehaztasun eta bizitasun handiz. Paisaiaren barruan hartzen du arnasa nobelak (eta orbanak), iheslariaren pauso sosegatu edo arinagoen martxan.Bi ahots (bi plano) dira nobelaren baitan, mundu giro bereko baina barne egoera bestelako: iheslariaren begi eta zentzumenetatik jasotakoa (ahots zehatz eta objektiboa) bata, eta iheslariaren arrastoaren atzetik jarraian dabilkionarena (lasaiagoa eta bizitzaren alderdi xume eta afektiboagoenen lekuko, lehen pertsonan), bestea. Tartean daude natura eta egunaren argi printzen ñabardura ugariak.Mundu bat dago ibilian. Oso gertutik ezagutu eta bizi izan dugun mundua. Egilearen unibertso literario eta morala elikatzen jarraitzen duen mundua, gure gurasoena eta, neurri batean, geurea ere izan dena.

Ongi marraztu? behin hasi eta gero jarraitu

by Inaxio López de Arana Arrieta Jose Ángel Lopetegui Brit

“Kaixo, Pirata naiz” eta “Ze tuntuna zaren Pirata” irakurri dutenek Lopetegiren zein bere pertsonaiaren, Pirataren, estiloa ezagutuko dute. Bere humorera bereziki zaletuak ez direnak berriz, benetan -eta era positibo batetan- harrituta geratuko dira lan honekin. Komikiak nola marraztu azaltzen duen gida bat da. Autoreak metodoa hogeita hamaika ataletan zehar modu dibertigarrian eta pedagokikoki era egokian garatzen ditu.

Ogaiztarrak

by Aritz Albaizar Martínez de Lezea Rosetta Testu Zerbitzuak S.L. Toti Martínez de Lezea

Ogaiztarrak 1328. urtean hasten da, Karlos I.a Buru-soila, Frantziako eta Nafarroako erregea, hiltzen denean. Errege arteko hutsune aldia, Nafarroako agintari nagusirik gabe, nafarrek beren errege bat eduki nahia azaltzeko aprobetxatua, Olgazena, Nafarroako judu-auzorik handienetakoaren suntsitzea eta hango ia biztanle guztien hiltzea, lehorte luze izugarria, gosea, pobrezia eta ondoren izurri beltza azaltzea, horra kontakizun honen oinarrian dauden gertaera historiko batzuk. Bi familiak, ogaiztarrak, alde batetik, Lizarrako auzo zaharreko nekazariak, eta bertolindarrek Estellako hiribildu frankoan bizi diren merkatariak, bestetik, tradizioak, bizitzari aurre egiteko moduak, etorkizunerako asmoek, mendekuak, zoritxarrek eta maitasunak elkarren aurrez aurre jarri eta arerio bihurturik biziko dituzte garai horiek. Ogaiztarrak eleberri honetan intrigak eta protagonisten etorkizun zalantzatsuak irrikatan eta jakin-minetan edukitzen du irakurlea hasiera-hasieratik, aldi berean urruntasunean ia ahazturik daukagun garai bat, baina gure garaiotarako ere balio duten giza sentipenak ageri direna, berriro ezagutaraziz eta gogoratuz.

Odolaren deia

by Iñaki Irasizabal Izagirre

Gaztetatik elkarren berri izan ez duten anaia bi berriro elkartzen dira, aitaren heriotza dela eta. Nerabe zakar eta bortitzak izan ziren biak behinola. Gazteenak ganorabako samarra izaten jarraitzen du, asteburuetako zerbitzari gisa bizimodua nola-hala ateraz; zaharrena guraso zintzo eta eraikuntzako negozio-gizon serio bihurturik dago orain. Enpresariak kamareroaren laguntza behar du ordea.Iñaki Irasizabalen nobeletan ohi den bezala, delituak, hilketak eta azpikeriak topatuko ditugu hemen, kalean gurutzatzen ditugun gizon-emakumeen bizitzan txertaturik; egilearen begirada eta kontaera bereziari esker, ilunabarrean etxeko teilatuan zigarroak erre eta garagardoa edatea bezain eguneroko eta natural izan bailitezke xantaia, ustelkeria, sexuabusuak.

Obabakoak

by Bernardo Atxaga

Obabakoak liburua urte askoren emaitza da. Ipuingintzaren tradizio luze eta zabalaren sintesia lortzen du Obabakoakek, Poe-rengandik XX. mendeko azken ipuinlarien lanetaraino: Maupassant, Txekhov, Villiers de L'Isle-Adam, Schowb, eta gertuagoko Waugh, Quiroga, Rulfo, Cortázar, Borges, Singer, Ipar Amerikako ipuin tradizioa, eta abar... Ahozko tradiziotik Joxe Arratibelen Kontu zaharrak eta Auspoa saila. XII. mendetik Europa liluratu duen Arabiako tradizio paregabea: Mila gau eta bat gehiago, Txinatik heldutako Marco Poloren bidaia fantasiatuak, eta abar luzea. Azken finean, literatura oso baten hausnarketa eta sintesi bat eskaintzen du Atxagak bere liburuan. Literatura eta bizitza bera imajinatzeko modu bat, begiratu bat. Munduari eta gizakiari erantzuna emateko abiapuntu eta estilo bereizia. Sinbolismoaren eta erromantizismoaren garaietatik landu eta garatu den tradizioa izan da berea ere. Eta, hala ere, abangoardiak eta Modernitate ausartenak erakutsitako irakasbideei ez die Atxagak ukorik egin, horra bost minututan nola ipuin bat idatzi lezioa. Literatur tradizio zaharra, ahozkotasuna, Modernitatea, zer ez; dena dago egilearen eskura eta guztion ondare da dagoeneko. Ondare aberats horrekin zer egin, horra Atxagaren azierto zoragarria

Nor bere bidean. Orbetarrak 3

by Joan Mari Irigoien Aranberri

?Ez dakit gutun hau bidaliko dizudan ala ez. Baina idatzi, bai, oraintxe idatziko dizut, bai baitakit, zuri idatzi arren, neure buruarekin ere ari naizela, ea ariketaren ondorioz barrua hustu eta lasai gelditzen naizen, hori gutxienez. Izan ere, garbi utzi nahi nuke gure arteko kontu bat? nahiz eta gero eta garbiago ikusten dudan nekez hitz egin daitekeela garbi zernahiz, Freudek inkontzientearen lurralde ezezagun sekretuz josia aurkitu zuenetik.? Damaso eta Gabino, orbetarren sagako azken ordezkariak, txikitatik norgehiagoka isil eta itsua bizi izan dutenak, izateko, sentitzeko eta pentsatzeko bi era kontrajarri hezur-mamitzen dituztelako: Damaso razionala, eszeptikoa, munduaren minek mindua eta jendailak nardatua, engainu eta lilura besterik ez diren ametsak arbuiatzen dituena, dela erlijioa, dela aberria; Gabino, berriz, sentikor eta sentibera, xaloa eta ameslaria, izadia eta izakiak pasioz maite dituena, bere kontraesan guztiekin haraindi baten sinesmena gorde eta honaindiko Euskal Herria aldeztu nahi lukeena. Urteetako urruntze baten ondoren, gutun sail luzea idatziko dio Damasok anaiari, Burgosko Epaiketaren garaitsuan, esan beharreko guztiak esan aurretik hil bazen ere. Gabinok eskutitz haiei erantzungo die hamabost bat urte geroago, Elorrietako komentutik, eta denboran zehar doan elkarrizketa horretan agertuko dizkigute beren kezka eta buruhausteak, familiako kideen oroitzapenak, norberaren bizikizunak... Ekintza bakoitzaren atzean dagoelako historia oso bat, iritzi bakoitzaren ostean mundu bat, bere ñabardura eta gorabehera guztiekin.

Nire neba jenioa - Edebé Saria Haur Literatura

by Rodrigo Muñoz Avia Jordi Sempere Julia Marín Arteaga

Munduan bi pertsona mota daude: jenioak eta gainerakoak. Hori dio gure amak. Jenioen artean nire neba dago. Gainerakoen artean ni nago. Amak ez du horrelakorik esaten, baina nik badakit hori pentsatzen duela. Neuk ere hori pentsatzen dut, egia esanda. Lola da nire izena, hamar urte ditut eta futbolzalea naiz.

Nire eskua zurean

by Mariasun Landa

"Gaur goizean, kaletik paseatzen genbiltzala, ihes egitea erabaki dut. Ni neu harrituta geratu naiz bat-bateko erabakiarekin. Nola ez zait, bada, lehenago bururatu! Hain argi zegoen! Zer egiten nuen nik, hantxe, bi haiekin paseatzen, amorratuta ama bere nobioarekin besotik helduta ikustean? Bordara! Alde egingo dut bordara!"

Ni, Vera

by Itxaso Martin Zapirain

"Kontrolik gabeko garrasi, oihu, orro eta konbultsioak erraietatik aterako zaizkizun beldur zara. Preso dagoen animaliak, giltzapean sartu duen horretatik libratzeko egiten dituen mugimendu histerikoak egiten hasiko ote zaren izu. Barruan daudela badakizu. Sentitzen dituzu. Ikusi ditzakezu. Hain gertu eta hain zure sentitzen dituzu, ez dakizu eutsi ahal izango diezun. Zure haragi eta hezur dira eurak ere". Erotzeko zorian sentitzen da Martina, zer gertatzen zaion ez dakiela. Nahiz eta mutilak lagundu, nahiz eta ?ahalegin handi bat eginda? psikologoarengana joan, amildegiaren ertzetik gero gertuago dago, eta zuloak bertara erakartzen duela nabari du.

Newton eta Torrijo superordenagailua

by Edorta Corpas García Víctor Araque Marcos Xabier Armendariz González de Langarika

Vicente Bucay zientzialari ospetsuak azkenean ezagutu du Isaac Newton, bere arbaso entzutetsua. Hainbat urtetako lanaren ondorioz, isilpeko laborategi batean bere taldeak eta berak lortu dute Isaac Newton berpiztea, klon bihurturik.

Newton eta frutaren bahiketa

by Artrad Edorta Corpas García Víctor Araque Marcos

Isaac Newtonek ez du atsedenik eduki XXI. Mendean azaldu zenetik. Ordenagailu psikotikoen zoramenarekin bukatu behar izan du, belarkien aldetik mundua menderatzeko saiakera eragotzi du, edo espageti biribil-gailu elektriko madarikatuaren funtzionamendu zuzena argitu du. Istorio honek dakarkigun abentura ez da atzean gelditzen: Orain Isaac-ek telebistako “reality” batetan parte hartu beharko du! Baina telebistaren alde txarrenean parte hartzea gutxi izango ez balitz bezala, telebista saioa zuzentzen duen konspirazio gaizto batez susmoak hartzen hasiko da. Newton bizitzara bueltan ekarri zuen erakundearen artxibo ilunetan murgildu zaitez eta argitu ezazu benetan zerbait txarra gertatuko den … edo Isacc-ek berriro buruan kolpe oso handi bat hartu duen eta ezer ez dagoen tokian gauzak ikusten hasi den…

Newton era berdinen jatorria

by Edorta Corpas García Inaxio López de Arana Arrieta Víctor Araque Marcos

Orainaldian bizi denetik, Isaak Newtonek gauza asko ikasi ditu, eta beste gauza asko ikusi. Orain misteriozko filmak ikusteko garaia iritsi zaio, eta laurogeita hamar baino gehiago ikusi ditu. Hori dela eta, edozein kasu argitzeko gai ikusten du bere burua... Laster bere lehen kasua argitu beharko du: Raffaello Maddox, genetikoki eraldatutako frutetan aditua dena, arrastorik utzi gabe desagertuda. Itxuraz, bahitu egin dute. Isaak eta bere laguntzaile leial Serenak kasu bat argituko dute abentura epiko batean. Fruta! Barazkia! Kalezulo ilunak! Txano arrosa! Eta misterio asko! Izango da Isaak Newton detektibea zientzialaria bezain ona? Ez dugu uste.

Narrazio guztiak (1979-1990)

by Joseba Sarrionandia Uribelarrea

Ipuingintza modernoaren sorrera markatu duen libururik baldin bada, euskaraz, hori Narrazioak izan da, Joseba Sarrionandiak 1983an kaleraturiko kontakizun-bilduma, sentsibilitate berri bat ekarri zuena erabilitako hizkuntzan, kontaeran nahiz gaietan. Hizkera berri bat landu zuen, dotore bezain adierazkorra, kolorez eta oihartzunez betea; teknikan, berriz, esperimentaziotik fantasiaraino egiten zuen, hango eta hemengo erreferentzia literarioz zipriztinduta; kokalekurako, azkenik, nonahi eta noiznahiko giroak azaltzen ziren, bidaia exotikoak zein haur begiz oroituriko baserri-bazterrak. 80ko hamarkadan hiru ipuin-bilduma kaleratu zituen iurretarrak: aipaturiko Narrazioak, Atabala eta euria (1985) eta Ipar aldeko orduak (1990). Horiez gain, aurretik idatzitako hiru istorio, orain arte haren liburuetan inoiz sartu gabekoak. Guztiak berridatzi ditu egileak, zuzenketa axalekotik harago, estiloa goitik behera aldatuz baina bere jatorrizko espirituari leial eutsiz. Emaitza, klasikoa bezain gaurkoa, irakurle gazteak nahiz antzinakoak liluratzeko modukoa.

NAHI DUZU IZAN NIRE AHIZPAREN MUTILA?

by Mikel Garmendia Ugarte Maite Carranza i Gil Dolz del Castellar

Alizia dut izena eta Sonia izeneko arazo bat daukat. Sonia nire ahizpa da eta tratu txarra eman dit jaio nintzenetik. Orain dela hamaika urtetik hona tratatzen nau gaizki, gau eta egun, baina adin txikikoa denez, ez dute kartzelan sartzen eta ezin diote epaiketarik egin, naziei bezala, pertsona errugabeak torturatzeagatik. Gainera, nire gurasoen urtez, oso normala da guztia, Sonia nerabea delako eta horrek den-dena zuritzeko balio du.

Refine Search

Showing 76 through 100 of 315 results